07/09/2010

Dutxa (Hitzordua III)

Lizarri eskainia




…Lokarturik geratuak ginen ohe gainean. Begiak ireki eta bere kurba biluzi ederrekin egin nuen topo. Gustukoa nuen bere gorputz biluzia ikustea. Bazkaltzeko ordua zen eta, pena handiz, esnatzeko esan nion. Arropa jantzi gabe abiatu ginen dutxara eta ura gure gorputzen gainean irristatzen hasi zen. Xaboiarekin bere gorputza laztantzen hasi nintzen. Besoak, bularrak, sabela, hankak, alua… Aparrez jantzi nizkion kurbak. Orduan berak xaboia hartu eta operazio berbera errepikatu zuen nire gorputzean. Besoak garbitu, bularra, sabela, barrabilak, zakila… Xaboia pasatzeko eta buelta emateko eskatu nion. Bere atzeko aldea garbitzeko gogoz nengoen. Buelta eman zuen baina xaboia erori zitzaion. Orduan, xaboia hartzeko, aurrera makurtu zen. Postura horretan bere ipurdi eder osoa eskaintzen zidan eta nik ez nuen aukera galdu nahi.
Ez mugitzeko eskatu nion. Eta makurturik jarraitzen zuen bitartean, nire zakila jarri nuen bere ipurmasailen artean. Goxo nengoen eta bere bizkarra ere laztantzen hasi nintzen. Zakila, berriro ere, bere ipurmasailen artean handitzen ari zen. Eta berak eskuekin bere orkatilak heldu eta barre egin zuen.
Zakila guztiz handiturik neukan eta ipurmasailen artean, gora eta behera, irristatzen hasi nintzen. Horrela tarte bat egonez gero atzerantz aldendu eta esan nion:

- Sartu hatz bat ipurtzuloan! Nik ikusteko.

Esku bat orkatilatik kendu eta bere ipurdira eraman zuen. Eta hatz bat sartu zuen ipurtzuloan eta jolasten egon zen, aurrera eta atzera, barrura eta kanpora…

- Jarraitu horrela- esan nion. Dutxatik atera nintzen, gelara joan eta gure jolasak komunera ekarri nituen.

Fusta hartu eta bere hatza ipurdian sartzen zuen bitartean kolpe txiki bat eman nion ipurmasailetan.

- Eman berriro, mesedez!- Eskatu zidan.

Bigarren kolpetxoa eman nion eta orduan ohartu nintzen hatza ipurtzuloan hondoratuta zuela. Ni neu guztiz beroturik nengoen. Fustarekin hirugarren kolpe eman nion, fusta utzi, kondoi bat hartu, zakil gogorrean jarri eta atzetik bere alutxo bustian sartu nintzen.

- Beste bidea ireki dizut- Esan zidan ipurtzulotik hatza kenduz- aprobetxatu!

Eta eskuekin ireki zizkidan ipurmasailak. Bere alutxotik atera nintzen. Dildoa hartu, berari eman eta esan nion:

- Nik zure atzeko aldea lantzen dudan bitartean ea zer okurritzen zaizun horrekin!

Eta zakila sartu nion ipurdian. Astiro-astiro. Gustatzen zitzaidan ikustea zakila nola hondoratzen zen bere barruan. Eta dildoarekin zerbait okurritu zitzaion, jakina. Ni, bere ipurdi barru-barruan nengoelarik dildoa alura eraman eta barrura sartu zuen. Dildoarekin jolasten hasi zen aurreko aldetik. Eta ni atzetik. Aldaketatik hartu, bultzaka hasi eta berehala korritu nintzen bere ipurdi barruan. Eta han geratu nintzen, bera, dildoarekin bukatu bitartean. Bere orgasmoaren dardarak nabari nituen nire zakilean.
Orduan altxatu zen, musu bat eman zidan eta uraren azpian sartu ginen berriro.

- Aperitibo goxoa- esan zidan- Orain bazkaria eskatu beharko dugu…

4 comentários:

Lizar disse...

mmm
aperitiborik goxoena politte...
Zeinen kitzikagarria den gorpuzte eze hau...

Lizar disse...

Gelako mesanotxearen kajoian badut bibragailu txiki horietako bat. Beltza eta ehundura lehunekoa. Izugarri maite dut jostailutxo hau... Forma borobila dauka alde batean, eta bestean euskarri antzeko bat. Bibragailu moduan baino uzkia kitzikatzeko erabiltzen dut ene jolasetan. Duela ordu bat edo idatzia berriro irakurri eta emandako irudiekin ipurdiari gozamen ederra eman diot, dutxan nire atzean zaudela imajinatuz...
Itxoin pixkat, orain leihoa irekitzera nihoa, ea ze beste plazer ematen didazun...

Kabaretari disse...

mmmmmmm, irudi ederra, zu eta zure jolasa eta ni atzean, irudiaren lekuko... edo partehartzailea? bero-bero nago eta, bai, leihoa ireki beharko dut...

Lizar disse...

aukeran partehartzaile bazara...
buf, berriz jolastera nihoa...