19/10/2010

Igerilekuan

Astero bezala igerilekura joan naiz gaur eguerdian. Gustukoa dut eguerditan joatea, jende gutxi baitago eta ia-ia bakarrik zaudelako uretan eta, orokorki, instalazioetan.
Eta gaur, hau ezustekoa! Igeri egiten ari nintzen bitartean agertu zara. Uretatik ikusi zaitut eta begiradarekin jarraitu ditut zure mugimenduak.
Aspaldi ikusi gabe eta bainu jantziaren azpian zure kurba ederrak deskubritu ditut beste behin. Eder ederra zaude.
Uretara sartu zara eta ni zure kale ondoan jarri naiz. Orduan agurtu zaitut eta zuk ere ezusteko ederra hartu duzu. Barre egin dugu biok, baina ez gara berriketan gehiegi luzatu, ez hozteko. Gerorako utzi dugu. Halere, ondoko kaleetan egon gara "largoak" egiten. Eta noizbehinka, burua ur azpian izan dudanetan, zuregana begiratu eta bainu-jantzia gustura kenduko nizukeela bururatu zait, zure bular ederrak hartu, ura zure lepotik nire mihiarekin lehortu... Aspaldiko topaketetan egiten genuen bezalaxe...
Ordu erdi bat inguru egon gara biok igeritan. Eta ateratzear geundelarik esan didazu beti morboa eman dizula igeri leku batean larrua jotzeak, eta hau eta beste egingo zenidakeela...
Maltzur maltzurra izaten jarraitzen duzula konprobatu dut, badakizulako ze erraztasunarekin handitzen zaidan zakila eta hala izan da oraingoan ere. Tente-tente jarri zait. Eskerrak sokorristaz aparte inor ez zegoela. Beraz, ahal bezala uretatik atera eta toalla hartu dut. Zu barrezka zeunden. Aldageletarako bidea hartu dugu orduan. Ordu biak dira eta ez da inon inor ikusten.

- Eta zure aldageletara zurekin sartzen banaiz? - bota didazu bat-batean.
- Itxoin, begiratuko dut ea norbait dagoen.

Mutilen aldageletara sartu eta inor ez dagoela ohartuta atera naiz eta seinale bat egin dizut. Barrura sartu bezain pronto musuka eta ikutuka hasi gara. Bainu jantzia kendu didazu, zakilatik hartu eta dutxa indibidual horietako batera eraman nauzu.
Atea itxi ondoren, ura gure gainean erortzen utzi dugu eta nik ere erantzi dizut bainu-jantzia.
Ez nengoen oker: eder ederra zaude oraindik. Eta asko gustatzen zait zure biluztasuna. Uraren azpian musukatu dizut lepoa, belarriak, bularrak, titiburuak, besoen barneko aldea... eta astiro-astiro jaitsi naiz zure sabelaraino. Belauniko jarri naiz, mihia zure aluaren gainean jarri eta dutxaren zaporearekin nahastu zait zurea ahoan. Ederra egoteaz gain, goxo zaude. Eskuak jarri dizkidazu buruan eta nire mihiak klitorisa gainean bere lanean jarraitu bitartean nire esku bat eraman dut zure ipurdira eta sartu dizut ipurtzuloan. Bestea aluaraino eraman eta hatz bat sartu dizut barrura. Horrela eraman zaitut orgasmoraino.
Orduan altxarazi egin nauzu eta hormaren kontra bermatu. Baina bat-batean ate bat etzun dugu eta ohartu gara norbait sartu dela alboko dutxan. Zure hatzarekin ixiltzeko keinua egin didazu. Baina segidan, belauniko jarri zara eta nire zakila jaten hasi. Berriro ere arrazoi nuen: maltzur-maltzurra eginda zaude. Zuk nire zakil osoa sartu duzu ahoan, hondoraino. Eta horrela geratu zara. Mihia besterik ez duzu mugitzen, zakilaren inguruan. Eta nik, intziriak kontrolatzeko kriston esfortzua egin behar izan dut. Zuk ere esku bat eraman duzu nire ipurdira eta hatz bat barrura sartu. Beste eskuarekin potroak laztantzen dizkidazun bitartean. Paradisuan nago eta badakizu horrela ez dudala asko iraungo. Nire eskuekin burua atzeratzeko keinua egin dizut. Baina zuk (zakila oraindik zure ahoan duzula) ezetz egin didazu buruaz. Goxe zaudela dirudi. Eta zure ahoan korritu naiz, gustu handiz. Orduan zu altxatu zara eta nire zukua oraindik ahoan duzula musukatu egin didazu, dutxaren azpian.
Aldagela berriro hutsik agertu arte itxoin dugu ateratzeko. Eta igerilekutik atera ondoren "kirola" egiteko gehiago ikusi behar garela ondorioztatu dugu. Hala izan dadila!

3 comentários:

Lizar disse...

2 urte neraman igeri leku hartan lan egiten. Lantoki askotan gertatu oi den bezala, kide bakoitzak lan egiteko modu desberdin bat zuen. Neri, azken “turnoa” tokatzen zitzaidanean, azkeneko luzeak bakarrik egitea gustatzen zitzaidan, piztina hutsik zegoela. Ondoren, garai hartan pareta batekin banandurik zegoen jakuzzi eta sauna gunera sartzea gustatzen zitzaidan 10 minutuz ur berotan lasai lasai egiteko. Ainhoak ni baino lehenago egiten zituen uretako azken paladak eta ondoren korriketan joaten zen etxera. Bere bikotea egoten zen kanpoan bere zain, eta hori pilo gustatzen zitzaion berari. Neskaren hile bustiek asko berotzen zuten orduko bere bikotea eta bere beroaldiek egunero zuten askatze gozagarriren bat. Batzuetan Ainhoak propio barruko arroparik gabe joaten zen kanpora, edota jostailuren bat eramaten zuen eta oparia irekitzeko eskatzen zion. Horietan, lantokiaren aurrean jartzen ziren lanian. Behin baino gehiagotan ikusten nuen Aitzolen furgoneta berdea gora eta behera mugitzen, soinu txikitxoak barrutik ateratzen zirela. Egia esateko toki polita zen, morboa ematen duen horietakoa. Nahiz eta kale horretatik, ordu horretan jende gutxi pasatzen zen, bati zeukaten norbaiten begirada eskuratzeko aukera. Ainhoak ia goizero aurreko egunekoa kontatzen zidan. Behin “ikusi zaituztet...” esan nion eta bera apur bat gorritu egin zen.
- Beraz, ez dizut ezer kontatu beharko, ezta?, jjjj.
Orduan ni gorritu nintzen, eta azal zatitxoak besterik ikusi ez nituela aitortu nion. Hurrengo egunean, Ainhoa, istorio beroa kontatzera baino, proposamen batekin etorri zitzaidan.
- Aitzoli atzoko zure begiradarena kontatu diot. Badakizu berak furgoneta beti irekita uzten duela... beraz holakotan furgonetara igo zaitezke. Animatzen bazara hiruok jolasten egon gaitezke.
Pena eman zidan Ainhoak Aitzolekin zuen erlazioa bukatu zenean. Nik jarraitu nuen tarteka berarekin geratzen, baina jolas horiek ez genituen errepikatu, pena.
Kabaretariaren bestelako testuren bat istorio horiek gogora ekartzen dizkidanean kontatuko ditut. Orain igerilekuaren bizipenarekin jarraituko dut....
Azken ordua zen, eta egun hartan, beti bezala, piztina hutsik zegoen. Hor ibili nintzen gora eta behera gustura asko igerian. Bi piezetako bainujantzia neukan jantzita; praka txiki-motza eta goiko zatian top antzeko bat. Oso erosoak dira. Jakuzzira sartu eta begiak itxi nituen. Ur leherketa txikiekin ez nuen haren gerturatzea sentitu. Bapatean besaburuan laztan bat sentitu nuen. Begiak ireki eta Beñat ikusi nuen. Aspaldi ikusi gabe ginen. Urte bat egin nuen berarekin lan igerileku hartan; ikastola batean gorputz heziketako maisu izateko agurtu gintuen arte. Pena handia hartu nuen egun hartan, ezen, Beñat pilo gustatzen baitzitzaidan.
- Oraindik ere ohiturak mantentzen dituzula ikusten dut. - Esan zidan.
Urduritu eta gehiago berotu nintzen, guztia aldi berean.
- Bai. - Esan nion.
- Pozten naiz zurekin topatu izanagatik. Buf... ez igeri eta ez ezer erlajatzera etorri naiz gaur.
Eta jakuzzian sartu zen.
Hitz egiten hasi ginen, aurreko garaiaz. Denboraren distantziak ematen duen askatasun horrekin, bera zenbat berotzen ninduen kontatu nion. Eta bere irudiarekin egiten nituen bakarkako ohe-jokoak. Berak ere zenbait kontu kontatu zizkidan eta biak par egiten egon ginen. Ez dakit zertan ari ginen hizketan, baina momentu batean nire hanka bere hankaren gainean jarri nuen eta bera izterra hartu zidan. Bere zakila tente zegoela sentitu nuen eta biak irri egin genuen.
- Horietako fantasiaren bat gauzatu genezake, ezta?
Esan eta ekin. Bere gainean jarri nintzen eta poliki-poliki aldakak gora eta behera mugitzen hasi nintzen, zakil tentearekin nire alua igurtziz. Berak, ipurmasailetatik heldu zidan. Eskuak praka estuen azpitik sartu eta goxoki, hatza uzkiaren inguruan dantzan jarri zuen apur bat barrura sartuz. Uraren beroak barneko beroa areagotzen zuen eta lepoan musu iñurrituak ematen nizkion bitartean bainujantzia kentzen hasi nintzen. Eskuak ipurditik kendu zituen eta nire bularrak laztantzen hasi zen. Orduan bainujantziaren beheko zatia kentzeko aukera izan nuen...

Lizar disse...

Badakit oso oso bero ginela esatea soberan dagoela, baina orain berriz gertaera gogoratzen dudala pizten zaidan beroaldiari kasu eginez... oso oso bero ginela esan beharra daukat.
Berak beste aldera begira bere gainean esertzeko eskatu zidan. Hori egin baino lehen nire praka estuak kendu nituen uraren azpian. Bere gainean eseri nintzen orduan. Esku batekin klitoria laztantzen zidan bitartean beste eskuaren hatz luzea ahoa sartu zidan. Hatz horrekin zakila balitz bezala jolasten egon nintzen tarte batez. Hitz goxo eta beroak xuxurlatzen zizkidan bitartean eskuarekin bere zakila hartu eta nire barrura sartu nuen. Bi eskuekin aldakak hartu zizkidan eta segundu batez ez ginen mugitu. Bion arnasa eten egin zela uste dut, ziztada baten moduan.. Tregua nik hautsi nuen, mugimendu geldoz, aurrera eta atzera, alde batera eta bestera, borobilak eginez... Gutxi iraungo zenuela aitortu zidan, baina nik ere gutxi iraun behar nuen. Mugimenduak azkartu nituen eta apur bat altxatu nintzen zuk ere mugitzeko aukera izan zenezan. Eta ez zenuen aukera ihes egiten utzi. Postura hartan iritsi ginen biak orgasmoraino. Bukatu eta nire barruan geratu zinen, nire fantasietako batean bezala, zure besoek nire gerria besarkatzen zuten bitartean. Segituan askatu ginen eta irribarre maltzurrarekin...
- Gaur jakuzzia garbitu beharko duzu, jjj. -bota zuen Beñatek.
- Ez dago arazorik, gaur inoiz baino alaiago arituko naiz, jjj
Azkenian bera ere guztia txukun txukun uzten lagundu zidan, begirada, irri eta laztan iheskorren artean.

Kabaretari disse...

Aitzol eta Ainhoaren arteko jolasak, Beñatekin topaketa jakuzzi batean... mmmmmm, ze goxo... ideia batzuk bururatzen zaizkit...