17/11/2010

Iphone

Beñat eta Lizar igerilekuan utzi genituen. Orain, Lizarrek berriro kontatzen digu zer gertatu zen igerilekutik atera ondoren, eta zer deskubritu berri duen...




Aurrekoan, igerilekuko jakuzzian utzi nuen kontakizuna. Eraikinetik atera eta gero Beñat bere etxera gerturatu nuela ez nuen kontatu...

Kotxean sartu zen Beñat, eta pilotukidearen eserlekuan neukan liburuaren gainean ez esertzeko, hura hartu behar izan zuen; Edorta Jimenezen “Stock 13”. Oraindik azkeneko kapitulua irakurtzeko banuen ere liburua eramateko esan nion. Liburua gustukoa neukan bai, baina azken kapitulua galdu edo bueltatzeko aitzakiaz topaketa berri bat sortzeko dileman, Edortaren baimenarekin, erraza daukat aukera.
Besarkada bat kotxearen barruan eta bere etxeko atarian utzi nuen Beñat.

Aurreko asteazkenean dei bat jaso nuen. Beñat zen, liburua azkenaurreko kapituluraino irakurria zuela eta bueltatu nahi zidala. “Aupa Edorta!” Pentsatu nuen. Azkeneko aste hauetan nahiko liatuta nabil lanarekin eta ostiralean arratsaldeko 8etan etxetik pasatzeko esan nion. Atea ireki nion eta besarkada luze batean bildu ginen biok, indarrak ematen dituen horietako bat. Horrela ginela “zurekin batera irakurri nahi dut azken kapitulua” esan zidan. Bihotza gorputzetik ateratzen sentitu nuen... Stock 13 liburu erotiko bat izanda, orrialde sorta hori eta gu bion artean sortu behar genuen hiruki irudikatu horrekin gorputza berotu zitzaidan bat batean.

Egongelako sofan eseri ginen biak eta liburuaz hitz egiten hasi ginen. Momentua janzteko Mateus bat atera nuen ardo kopa finetan. Orduan telefonoz deitu zioten Beñati eta balkoira atera zen hitz egitera. Nik, tarteka ezpainak bustitzen itxoin nion lasai lasai liburua esku artean nuela. Iphone horietako bat dauka Beñatek. Niri, egia esanda, telefono horiek ez zitzaizkidan gehiegi gustatzen, baina ostiralean ideiaz aldatu nuen Beñati esker.
Tarte batez egon zen kanpoan hizketan eta dardara batean itzuli zen gaueko kanpoko hotzagatik.
- Uuuui ze hotza!. - Esan zuen berak.
- Torri hona ba, berotzen lagunduko dizut...
Iphone-a eskuen artean eta nire ondoan pega-pega zegoela, telefono zoragarri horren erabilpen bat aurkeztu zidan; Sex-position. Halakoa zen telefono-jolasaren izena. Pantailaren erdian erruleta bat agertu zen eta hari eragiteko eskatu zidan. Hatzarekin erruleta martxan jarri nuen eta txortan egiteko irudia agertu zen. Hara!!! Irudiari begira geratu nintzen, eta ixil ixilik bazegoen ere, Beñaten ezpainak belarrian sentitu nituen orduan.
- Buuf ze jolas beroa... - Ipurdia goraka eraman behar izan nuen, egoera berriari egokitzeko edo.
- Zu bai jartzen nauzula bero.
Belarria muxukatu zidan, lobuluan koska heze bat, lepoa mihazkatu... Bere gainean eseri nintzen mugimendu geldoaz, hankak irekiak nituela berari begira. Iphone-a eskuan neukan oraindik, eta ipurdi eta gerriarekin mugimendu borobilak egiten nituen bitartean zera esan nion.
- Erruletari eragingo diot eta ea ze bide markatzen digun. Jolastu nahi al duzu?
- Bidea irekidazu politta, zure esku uzten dut gaurko ibilaldia...
Erruletari biran eragin nion. Irudi berri bat agertzen zen bakoitzean nahi gabe keinu desberdin bat ateratzen zitzaidan, eta irudia ikusten ez zuen Beñatek gero eta gehiago berotzen zela sentitu nuen. Termometroak ez du gezurrik esaten, inoiz... han nabaritzen nuen nire ipurdiaren azpian bere zabil tentetu eta beroa. Bere eskuekin ipurmasailak estutzen zizkidan, eta berak nahi zuen erritmora egokitzen zuen nire mugimendua. Telefonoa askatu eta eskuak kamisetaren barruan sartu nizkion. Bereak nire elastikoen azpitik sartu zituen eta tangaren tira finarekin jolasten hasi zen. Horrek klitorian izugarrizko plazera ematen zidan. Heze heze nengoen jada.
Altxatzeko eskatu nion eta bere aurrean makurtu nintzen.
- Bidaia orain hasten da. - Esan nion praka bakeroen botoiak askatzen nituen bitartean.
Bere zakil gogorraren punta poliki miazkatu nuen. Ondoren, zakil burua ahoan sartu nuen, mingainarekin laztanak egin nizkion bitartean. Azkenerako barruraino sartu nuen Beñaten zakila eta gora eta behera aritu nintzen gogotsu jaten. Eskubiko eskuarekin klitoria laztantzen nuen, berarekin batera goxo egon nahi bainuen. Isurtzear zegoela ahotik atera nuen zakila. Gora begira eta han zegoen bere aurpegia, ahoa erdi irekiarekin...
- Maltzurra zara gero eh!. - Esan zidan par egiten zuen bitartean.
- Nire barruan eztanda egitea nahi dut.... bigarrenarekin nihoa orain.
Nire gelara eraman nuen eskutik helduta. Ispiluaren aurrean jarri eta poliki-poliki biluztuz joan nintzen. Bera nire atzean zegoen eta horrela zuzen zuzenean atzetik eta ispiluaren isladagatik aurretik ere ikusteko aukera zuen. Ispiluen magia.... Begiekin jaten ninduela sentitu nuen. Guztiz biluzik nengoenean, berarengana gerturatu eta berari arropa kentzen hasi nintzen; begirada bero, muxu eta koska txikien artean. Ohearen erdian esertzeko eta hankak irekitzeko eskatu nion. Hala egin zuen. Oso erakargarria zegoen postura horretan, bere zakilaren gogorra areagotzen baitzen, eta niri horrek pilo berotzen nau.
Bere triparen gainean pausatu nintzen, bizkarra ematen, bere zakil eder hori esku artean nuela. Nire belaunak, bere izterren azpian sartu nituen atzeraka eta horrela ipurdia goraka botata zakila nire barruan sartu nuen. Erosoago egoteko eta ipurdiaren mugimendua hobeto kontrolatzeko eskuak aurreraka jarri nituen, bularraldea pittin bat aurreraka eramanaz. Gerria eta ipurdia gora eta beheraka, alde batetik bestera, borobilak eginez... mugitzen hasi nintzen poliki poliki. Beñatek ipurditik heltzen zidan tinko eta mugimenduak gehiago markatzen zituen. Azkarrago hasi nintzen mugitzen momentu batean, bera ipurdian kolpetxo goxoak ematen hasi zenean. Nik soilik bere hankak eta behatzak ikusten nituen, eta berak nire ipurdia bere gainean, bizkar luzea eta burua... Bere behatzak isten eta irekitzen hasi zirenean jakin nuen laster iritsiko zela gorenera. Horrek azkartu zuen nire barruko desio erlojua eta batera iristea lortu genuen. Bukatzean bere barruan geratu nintzen, mugimendu geldoak egiten goxo goxo, berak bizkarra laztantzen zidan bitartean... Tarte batez besarkaturik egon egongelara bueltatu ginen biluzik. Iphone berriro hartu eta...
- Zoragarria da jolas hau. - esan nion.
Erruletari eragin nahi izan nion baina ez zebilen.
- Gaua luzea da... geratzen zaigun kapitulua irakurriko al dugu bion artean? Bakoitzak bi orrilade irakurriko dizkio besteari. Zer iruditzen?
Eta hala pasatu genituen ondorengo minutuak; biluzik, elkarri Stock 13 liburuko azken kapitulua irakurtzen...


Oharra: Erruleta ez dabil izerditan edota lubrikantea eskuan duzula. Pantailak diseinatzen eta egiten dituztenei kexa-mezua bidaliko diet aurki, ea arazoa konpontzen duten.
Lizar

5 comentários:

Nora disse...

ummmm... nik Iphone-ak ez ditut gustoko, baina hau irakurri eta gero ideiaz aldatu behar dudala uste dut...

Kabaretari disse...

hori pentsatu dut nik ere...

Lizar disse...

Horrelako mahai-jolasak ere badaude, baina Iphoneko hau oso kuriosoa da. Probatzea gomendagarria oso!!

Anónimo disse...

joder! oso ona!
nik iPhone bat daukat eta ez nekien halako aplikaziorik existitzen zenik... mmmm... milesker

Anónimo disse...

iphone-a lortzeko aukera gitxi, baina ea Stock 13 horrela irakurtzeko aukera dedan...
kontakizun politte