10/11/2010

Errelatoa


Zure errelatoa inprimatu eta logelara joan nintzen. Berogailua pizturik goxo egoten zen etxean, naiz eta kalean euria egin.

Atea itxi, arropa erantzi eta guztiz biluzik geratu nintzen ispiluaren aurrean. Kajoia ireki eta jostailuen kutxa atera nuen. Eta handik "plug anal"en kit-a. Hiru dira, tamaina ezberdinetakoak, bakarrik edo lagundurik jolasteko apropos.
Ohe gainean utzi nuen orrialdea. Eta ni, lau hankatan jarri nintzen lurrean, irakurtzen hasi nintzen bitartean. Plug txikiena hartu nuen orduan, lubrikantearekin busti, atzera eraman eta... barrura sartu nuen. Erraz sartu zen nire ipurditxoan. Eta han barruan nuelarik plug-arekin jolasten egon nintzen, zirkuluak egiten nire barnean, sentsazioak nabaritzen...
Orrialdea lurrera eraman nuen gero. Plug txikiena astiro kendu, eta bigarrena hartu nuen. Burua lurreraino makurtu, orrialdearen gainean jarri arte, ipurdia altxatu eta bigarrena sartu nuen, berriro ere, atzetik... Honi pixka bat gehiago kostatu zitzaion, baina goxo-goxo sartu zen hau ere. Eta jolas berbera errepikatu nuen.
Une batez, irakurtzeari utzi eta, plug-a ipurdian sarturik nuela, lau hankatan ibili nintzen gelatik, eta ispilu aurrean geratu nintzen. Txakur bat bezala sentitu nintzen. Larrua jotzen ari diren txakur bat bezala. Eta zu han atzean zeundela imajinatu nuen.
Nire atzeko partean nabaritzen nituen sentsazioetan zentraturik nengoen, baina halere, argi zegoen nire zakila tente-tenge zegoela.
Paperera itzuli nintzen. Hirugarren plug-a hartu (lodiena) eta operazioa errepikatzen saiatu nintzen. Burua paperera makurtu, ipurdia altxatu eta plug-a ipurtzuloan kokatu. Baina oraingo honetan gehiago kostatzen ari zitzaion. Lodiegia ote zen? Burua altxatu, gela aztertu eta idei berri bat izan nuen. Papera ohe gainean jarri nuen berriro ere eta aulki bat bere aurrean. Eta aulkiaren gainean hirugarren plug-a. Orduan, aulkian eseri nintzen, zure errelatoaren aurrean eta, jakina, plug-aren gainean. Astiro-astiro egin nuen hasieran. Puntaren gainean eserita nengoen eta jaisten hasi nintzen, plug-a nire barnean nola sartzen zen nabaritzen, eta irakurtzeri utzi gabe. Plug-a erdia nire barruan nuenean, lubrikante botea hartu eta nire zakila eta barrabilen gainean bota nuen. Esku batekin barrabilak laztandu nituen eta bestearekin zakila astintzen hasi nintzen. Bitartean, nire gorputzarekin beherantz bultzatzen ari nintzen. Plug osoa barru barruan sartu zitzaidan eta horrela geratu nintzen, eserita, nire ipurdi "betea" sentitzen, goxatzen. Nire eskuaren mugimenduak azkartu nituen orduan eta... zure errelatoaren gainean isuri egin nintzen...

2 comentários:

Nora disse...

ummm... horrelakoak bakarrik egiten badituzu, binaka edo taldeka egingo zenukeena imajinatzen pasako det denbora...

kosk



ptz:milesker jostailu berri bat aurkezteagatik!

Lizar disse...

Errelatoak eduki zezan ondoriorik ederrena, zipriztinduta bukatzea. Buuuf... amaieran arnasik gabe utzi nauzu ttiki!
Norak bota duen ideiarekin bat egingo dut neu ere. Orri honetan agertzen hirugarrena naizenez, ba... hirukote jarduna aukeratuko dut irudimena astintzeko... aitzakia polita ;-)

amets beroak izan...

Lizar