08/11/2010

Aurreko kontakizunari erantzuna

Lizarrek aurreko kontakizunari erantzun dio, eta hurrengo lerro hauetan kontakizunaren ondorioak eskaintzen dizkigu. Irakurri eta on egin! Mila esker, Lizar!:



...Eta gauzatxo bat gertatu zitzaidan, Beñati zure irudia ipini nion. Bai, badakit. Ez zaitut ezagutzen. Baina ametsetan gertatzen den antzeko zerbait bizi nuen esna, eta Beñaten irudikatu zintudan. Orduan, nahi gabe idatzitako istorioa apur bat aldatzen joan nintzen, zure testuetan irakurritako fantasiak gehituz. Paperean ez, baina nire buruan idazten nuen ahala, geroz eta gehiago berotzen hasi nintzen. Zureak zirenak nirean sartzen nituela ohartu nintzenean tenperatura gehiago igo zen nire gorputzean. Segituan utzi nuen ordenagailuaren pantaila, aurreko pareta lila, eta ondoko argazki txuri-beltza.
Pareta gorridun gelara joan nintzen eta jostailu berria (womolia), betiko jostailu maitea (motxilan eramateko moduko ezpainetako forma duen bibradore gorri diskretua), zapi zuria eta media beltzak hartu eta ohean pausatu nituen. Poliki-poliki tiradun kamiseta beltza kendu nuen, ez goraka baizik eta beheraka, tirak besaburuen inguruak ferekatuz hasieran eta gorputz guztia zeharkatuz ondoren; bizkarra, zilborra, ipurdia, izterrak... Beñatek egingo zukeen bezala. Erdi gardena den bularretako laranja ez nuen kendu, bai ordea elastiko grisak. Tanga laranja ere bere tokian utzi nuen. Bai, morbo handia ematen dit arropa zatitxoekin edo larruazalean egindako marrazkitxoekin gorputza apaintzea. Zure testuetako pasarte batzuk buruan dantzan nituela mediak jantzi nituen, Beñati gustatuko litzaioken bezala.
Horrela nengoela oheari begira jarri nintzen, ateratako "materialari" so. Janzkerak pilo bat laguntzen duela esan beharra daukat, ze horrela jantzita hamaika gauza egiteko aukera neukala iruditu baitzitzaidan. Ohatzeak, gainera, beltzez tindaturiko metalezko barrak dauzka buruaren aldean, eta horrek ere aukerak areagotu zituen. Zapi zuria hartu eta ezkerreko eskua erdiko barrara lotu nuen. Belauniko jarri nintzen ohearen gaiena, hankak apur bat irekiz. Bi hatz miazkatu eta klitoria laztantzen hasi nintzen. Buff.. segituan jarri nintzen heze eta orduan nire ipurdiak ere laztan eske sentitu nuen. Horietan, ezpainetako forma duen bibragailua erabiltzen dut. Lodiera perfektua eta dardar goxoa baitauka hastapeneko prestaketetan... Ezkerreko eskuko korapiloak tira egiten zidan tarteka, norbaitek eskumuturretik tinko ni heltzen egongo balitz bezala. Womolia probatzeko irriketan nengoen jada, baina erabiltzen ari nintzen jostailu maitea barruan edukitzen jarraitu nahi nuen. Lau hanketan jarri eta ipurdia goraka begira ipini nuen, burua oheko burukoaren gainean jarriz. Horrela lortu nuen ezpainetakoa ipurdiaren barruan geratzea. Postura horretan ,womolia hartu nuen eta botoiari start emanaz nire barruan sartu nuen. Itxuraz oso erakargarria ez den Womoliarekin jolastuz, eta uzkia goxo goxo zegoen bitartean iritsi nintzen orgasmora; Beñaten zakila nire aluan eta bere hatz erakuslea ipurdian zeukala imajinatzen nuen bitartean...


Lizar

1 comentário:

Lizar disse...

Eskerrak zuri polit hori! barruan lo dugun erotismoaren, sentsualitatearen eta sexuaren zatitxo berriak esnatzeagatik. Horrelako iratzargailuak gustatzen zaizkit neri!!

Buuf... bizitakoak berriz ere irakurri eta heze-heze jarri naiz... eskulanak egitera nihoa...

kosk