15/11/2010

Hernanin



Larunbata zen, gaueko ordu biak, eta Hernanin geunden beste bi lagun eta hirurok, trago batzuk hartzen. Azkena hartzea erabaki genuen eta ni hurbildu nintzen barrara.
Orduan topatu nintzen zure begiradarekin. Tira… egia esan, aurreko tabernatik fitxatuta zintudan eta zu ere barrara hurbildu zinela aprobetxatu nahi nuen.
Eta hau zortea nirea! Euro pare bat falta zitzaizun erronda ordaintzeko eta kamarera aurpegi txarrarekin begiratzen zizun. Orduan begiratu zenuen niregana eta irribarre eder batekin ea bi neuzkan. Irribarrea itzuli nizun eta bi euro utzi, noski. Erronda ordaindu, zure lagunei eraman eta nik eskatu bitartean itzuli zinen barrara. Nik ere tragoak eraman nizkien nire lagunei eta gero zurekin hasi nintzen hizketan. Lorea deitzen zinela esan zenidan, “Lore, laguntzentzat”. Eta bazile ederra izan genuen bi euroren kontura. Eta nolabait, uste dut, horrek piztu zuela zerbait gure artean: nola itzuliko zenizkidan? Txanponez edo haragiz?... eta halakoak…
Dena den, esan bezala, aurreko tabernatik ikusia nuen zure aurpegi goxoa, eta zure gorputz erakargarria. Zure gerriak liluratu ninduen. Eta gero ere imajinatzen hasi nintzen nolakoak izango ziren zure bularrak, jertsearen azpian markatzen zirenak.
Gauza batek bestera eraman gintuen eta bat-batean zure ezpainak nabari nituen nire lepoaren gainean. Gerritik heldu zintudan nik. Eta nire ezpainekin zureak bilatu.
Tabernako txoko bat bilatu genuen eta han jarraitu genuen gure topaketa beroarekin. Musuka, bai lepoan bai ezpainetan. Eta eskuak gora eta behera, zure jertsearen gainetik… (eta azpitik), zure praka estuaren gainetik, zure gerrian… Eta nire zakila nire prakatik askatu nahian.
Auskalo zenbat denbora egon ginen horrela, baina ohartu orduko gure lagunak, bai zureak eta bai nireak, desagertuak ziren. Eta orain? Esan zenidan. Kotxea hortxe daukat, nahi al duzu nirekin etorri? Benetan kitzikagarria iruditu zitzaidan zure proposamenak eta berehala erantzun nizun: bai, baina ez eraman oso urrun, pittin bat edan dugu-eta!
Barre egin genuen, zure kotxea hartu eta Santa Barbara mendixkara eraman ninduzun, zuk ezagutzen zenuen txoko polit eta lasai batera. Kotxea gelditu eta hantxe bertan jarraitu genuen tabernan hasitako lana. Zure gorputza laztandu bitartean biluztu zintudan, guztiz. Ni oraindik jantzita nengoen, eta zure lepoa musukatuz eskua eraman nuen zure alutxora eta han jolasten hasi, zure sentsazioak sentitzen, nabaritzen, konpartitzen.
Gau-giro polita egiten zuen eta kotxetik ateratzeko proposatu nizun, ondoko zelaira. Zuk, erantzun gabe, atea ireki eta kanpora atera zinen. Eder-ederra zeunden zure biluztasunean ilargiaren argiaren azpian. Eta bular politak zenituen, imajinatu bezala.
Kotxetik atera nintzen ni ere eta zuregana hurbildu. Zuk bultzatu ninduzun eta zelaira bota. Buruz gora geratu nintzen zelaian. Oraindik jantzirik. Eta zu, orduan, nire aurpegiaren gainean eseri zinen. Alua jarri zenidan ahoan, aurrez aurre. Besoak atzera luzatu zenituen eta nire gerrian jarri. Eta horrela, nik, zure bularren ikuspen ederra neukan. Horregatik nire besoak luzatu eta zure bularrak hartu nituen nire eskuekin. Zure bularrez bete nituen nire eskuak, nire mihiak zure hezetasuna dastatu bitartean. Horrela iritsi zinen orgasmora, ilargiari begira. Eta zapore benetan goxoa utzi zenidan ahoan.
Orduan, buelta eman zenuen nire gainean, niri sorbalda emanez. Nire praka eta galtzontziloak jaitsi, zakila zure eskuekin hartu eta zure alutxora zuzendu zenuen. Gorputza erortzen utzi zenuen eta zakila erraz sartu zen zure gorputzean. Zure aurpegia ezin nuen ikusi baina ederra zen zure sorbalda ikustea eta zure gerria dantzan ikustea. Dantzan hasi baizinen, gerriarekin zirkuluak egiten, nire zakil gogorra zure barruan zegoela. Korritzera nindoala eskuak jarri nizkizun gerrian eta horrela isuri nintzen zure barnean…

4 comentários:

Lizar disse...

Xamurtasun berezi bat dauka kontakizun honek. Jo, ze polita.
Ta gehiagotan egin al zenuten topo...?

Kabaretari disse...

agian leku bat egin beharko diogu "Lore"ri gure jolasetan... eta berarekin gehiagotan topo egin...

Anónimo disse...

Milesker memoria bueltatzeagatik... bai, pixkat edanda nengoen eta detaile guztiak ez nituen gogoratzen.
Oroimena bueltatu didazun honetan, berriro ere hezetasun goxoa sortu didazu hankatartean...
mxk bat politta!

Lizar disse...

ea ba berarekin gehiagotan egiten dugun topo...

PLAY |>