06/12/2007

Badakit balkoia irekiko duzula niretzat. Etxe azpian zain nauzu eta ateak irekitzen dituzunean eder ederra ikusten zaitut. Auzokideren batek ikusten bazaitu ere, gaur behintzat, ez zaizu inporta, badakizulako ni, hor azpian nagoela. Horregatik atera zara balkoira atera zaren moduan. Tanga ñimiño bat daramazu jantzita, besterik ez, eta zure bularrak goizeko haize freskoari eskaintzen dizkiozu, ilea atzeko partean lotzen duzun bitartean. Igotzeko gonbidapena? Zuk esan...

6 comentários:

Idatzi disse...

Gonbidapenik ez duzu behar gora igotzeko, baina zer aurkituko duzu goian?

Anónimo disse...

Zer aurkituko dut? Zer aurkituko duzu zuk? Fantasia antzekoak dituzten bi lagun, hasteko... hortik aurrera batek daki...

Idatzi disse...

I'm waiting for you...

Anónimo disse...

Ingelesa ez da nire hautaketa izan... badirudi gure arteko irrika gustatzen zaiola iratxo horri eta nirekin jolasten ari dela. Bat-batean bloga ingelesez daukat gaur goizean... halere, esaldi polita ingelesez idatzi didazuna...

Idatzi disse...

Bai, esan dizut askotan Iratxoak asko duela gustoko zurekin jolastea!! XD

Nik ere ingelesez daukat. Animo! Gure kabaretariak instintoz ere mugitzen badaki. Eta beti ere izango du iratxotik nola ihes egin, emailez.

Anónimo disse...

Argi dago iratxoak gure jolasean sartu nahi duela.
Sarritan, instintoa da mugitzeko modurik eraginkorrena...