12/12/2007

Oraindik ohean geundela entzun dugu kaleko txirrina. Nor ote da? Galdetu dizut. Zuk badakizu postaria dela. Beti ordu berdinean etortzen baita. Halere, ohetik altxatu zara eta erantzutera joan zara. Atzo, zu etorri aurretik lokartu nintzen eta oheratu zinenean ez nintzen konturatu. Orain ohartzen naiz, postaria dela jakinda, zergatik altxatu zaren. Tanga beltz txiki horrekin jantzita zaude. Besterik ez duzu eramaten. Eta horrela etxean paseatzen zarenean, badakizu nola jartzen naizen ni. Ateraino egin duzun ibilbidea, arreta galdu gabe jarraitu egin dut. Nire begien aurrean paseatzen zara. Apropos egiten duzu, kontrakoa badirudi ere. Postaria zen, esan didazu. Kafea egingo dut? Galdetu didazu ondoren. Baietz egin dizut buruarekin eta sukalderantz abiatu zara. Zure mugimendu guztiak jarraitzen ditut, begirik kendu gabe... Kafe usainarekin niregana etorriko zaren esperantzarekin...


6 comentários:

Idatzi disse...

Kafea egin...
kafea edaten utziko dizut (agian). Eta gero, nik jarriko dizut goxotasuna.

Kabaretari disse...

Azukreak jarriko dizkidazu?

Idatzi disse...

Ni neu izango naiz azukre.

Kabaretari disse...

Hori pentsatzen ari nintzen... azukre goxoagorik ba al dago?

Idatzi disse...

Zuk jakingo duzu azukre goxoagorik dagoen..probatuta bakarrik esan ahal da hori.

Kabaretari disse...

Ba arrazoia duzu, probatu egin beharko dut... beste erremediorik ez dago (je, je...)