05/12/2007

Bukatu da zure blokeoa. Zure begietan desira irakur dezaket. Aulkian leku bat nahi duzu eta horrexegatik zatoz niregana. Aurrez aurre eseri egin zara, zure alutxoan zakila sartzen duzun bitartean. Oinak, aulkiaren alboko oholetan kokatu dituzu. Zabal zabalik zaude nire gainean eserita eta busti bustita sentitzen zaitut. Erraz irristatzen da nire hankartea zure barrualdean. Alboetara mugitzen zara, eta bitartean, nire mihiak lan egiten du zure titiburuen gainean, zirkuluak egiten ditut horien inguruan. Hortik lepora igo naiz. Gutxiago iraungo nuela iruditzen zitzaidan. Baina gustura nago. Lehertzeko zorian nago, baina ez dut presarik. Lepoan gelditu da ene mihia eta miazkada txikiez betetzen dizut lepo osoa. Burua pixka bat jaitsi duzu eta belarria ere jaten dizut. Bitartean, zure mugimenduak ez dira gelditzen, korritzen ari zarela iruditzen zait. Gorputza motel motel altxatu egin duzu soilik nire zakilaren punta zure barrualdean utziz. Horrela geratu zara segundu batzuk. Minutu batzuk agian, ez dakit. Denboraren kontrola galdu egin baitut. Zure begidarik lizunenarekin so egin didazu. Eta bat-batean, zure pisu goxo guztiarekin eseri zara nire hanken gainean, nire zakila zure kobazuloaren hondoraino sartuz. Nire aurpegian irakurri duzu isuri egin naizela.

Sem comentários: