11/12/2007

Hondartzak beti zuregana eramango nau.
Oraindik gogortzen zait hankartea gau horretaz oroitzean.
Ezagutzen zenuen hondartza apartatu horretara eraman ninduzun. Ez zegoen inor. Urrutian, arrantzaleren bat ikusten genuen, baina oso urrutian. Hurbilago agian, gu bezalako bikoteren bat, edo gazte koadrilaren bat. Ilargi betea zegoen. Eta zu, bihurri bihurria zeunden. Udako horietako gau beroa egiten zuen. Toallak hondarra gainean jarri genituen. Garagardo lata pare bat ireki. Zuk bikiniaren goiko partea kendu zenuen. Garagardoa bukatzean, paseo bat eman nahi zenuela esan eta altxatu zinen. Ura nola zegoen probatu nahi zenuelako. Poliki poliki uretara sartu zinen, nik ilargiak zure bularren gainean egiten zuen distira berezia begiratzen nuen bitartean. Uretatik oihukatu zenidan. Etorri! Eta itsas ertzera hurbildu nintzen. Badakizu urarekin ze alferra naizen. Baina bat-batean zure bikiniak nire bularraldea kolpatu zuen. Beheko partea. Orain etorriko zara? Esan zenidan. Nire bainu jantziaren azpian altxatzen zena nekez disimulatu ahal nuen. Kendu bainu jantzia eta zatoz! Esan zenidan. Eta hara joan nintzen. Uretara sartu ginen biok. Eta uraren azpian besarkatu zintudan. Nire zakila zure hankartearen parean jarri nuen. Eta zure hankek nire gerria inguratu zuten, nik ipurmasailetatik heltzen nizun bitartean. Horrela musukatu ginen. Zure bularretatik gatza kendu nahi nizun. Eta horretan aritu nintzen. Gero, ertzera hurbildu ginen eta hondarrean etzan ginen, olatuek bustitzen gintuzten bitartean. Nire gainean kokatu zinen eta beste olatu bat izango bazina bezala, olatuen erritmoa jarraituz, larrua jo egin zenidan, nik izarrak (mota guztietakoak) ikusten nituen bitartean...

3 comentários:

Idatzi disse...

Izarrak eta nahi duzuena erakutsiko dizut ilargi beteko gaurik luzeenean.

Anónimo disse...

Korreoan berriro iratxoak ditugu?... Sartu ezinean nabil...

Idatzi disse...

Iratxoak beti atakatzen gaitu gogo gehien ditugunean.
Egun luze eta lanpetuetan ere ez gaitu lasai utziko.
Egun librerik emango digu?