28/12/2007

Gaur ere amets egin dut zurekin. Ametsaren hasieran soineko beltz estua zeneraman, (mahuka luzekoa baina minigonarekin) eta bota beltz altuak. Baina gero eta beroago jarri da ametsa eta zure barruko janzkera ere ikusteko aukera izan dut: izterretaraino bakarrik heltzen diren errejadun media beltz horiek, bularrak ongi estutzen dituen bularretako beltza eta guztiz enkajedun kulero txikiak, ipur masailak ia ia erabat aske uzten dituen horietakoa.
Ametsa izango zen, akaso, baina benetan nire ondoan zeundela zirudien, nire izaren artean, gure azalak korapilatuak. Eta une batez altxatu zara eta nik zure gorputz ederra erdi estaltzen duen konjuntoari begira geratu naiz. Zuk irri egin eta eskua nire galtzontziloaren azpitik sartu duzu. Nire eskuek erantzi dizute bularretakoa, sabelaldera jaitsi diren bitartean. Enkajedun kuleroa erantzi dizut eta ilerik ez duen zure alutxoarekin topo egin dut. Aspaldidanik elkar ikusten ez duten bi amoranteak musukatuko ziren bezala musukatu ditut zure beheko ezpainak, zure hankarte biluzi eta leuna. Zure zukua edan dut, presarik gabe, nire egarria ase arte… Esnatu naizenean, zu nire hankartean kokatzen hasia zinen eta, une batez, errealitatea eta ametsaren arteko muga oso difusoa iruditu zait, hemen egon zara gaur? Zure ametsetan ni kolatzen naizen moduan kolatu egin zara gaur nireetan? Badirudi baietz, hala izan dela… Ni, dena den, bero-bero esnatu naiz gauaren erdian. Eskua nire hankartera eraman behar izan dut eta benetan gogorra zegoela egiaztatu ahal izan dut… eta izarak busti egin ditut zutaz, beste behin…

Sem comentários: