11/12/2007

Txorrostadarik lizunagorik ez dut ezagutu
zure azalean irrits egiten duena baino.
Tanta bat zure poro bakoitzean.
Hala iruditzen zait bederen.
Likorea zurekin kontaktuan lurrundu da.
Zutaz mozkortzen ari naiz.
Alkohola baino gradu gehiago dituzula
orain ziur nago.
Zaporeen nahasketa.
Gorputzen dantza.
Edan ezazu!

3 comentários:

Idatzi disse...

Mozkor goxoagorik ez dut ezagutu. Eta hurrengo eguneko biharamona ere gozatuko dudalako ziurtasun osoa daukat.

Edan nazazu! Emaidazu zuk ere edatekoa! Ospatu dezagun jai bat bezela eta mozkor gaitezen bata bestearekin.

Anónimo disse...

Mozkor gaitezen bata bestearekin! Bestondorik ederrena ospatuko dugu!

Idatzi disse...

Disfrutatu gaur gaueko mozkorra.
Biharko biharamona belarrira xuxurlatuko didazu.