18/12/2007

- Zer eskaintzen didazu?
Galdetu zenidan.
- Zure azalean musika jartzea.
Erantzun nizun.
- Utzidazu zure poroen nota guztiak jotzen. Ez zara damutuko.
Bukatu nuen.
- Jo ditzagun ba nota horiek guztiak!
Bukatu zenuen.

2 comentários:

Idatzi disse...

Melodia berezi bat sortu dela uste dut.

Kabaretari disse...

Nahiko berezia, esango nuke nik...