05/12/2007

Oraindik espumarekin nengoelarik agertu zinen zu. Ez zintudan espero eta nire eskuen artean nire zakila ikustean irri egin zenuen. Leku bat niretzako dutxa horretan? Galdetu zenidan. Sartu, esan nizun. Sartu zinen eta xaboi-botea hartu zenuen. Nire azal osoan zehar zabaldu zenuen xaboia. Eta orduan zure eskua izan zen ene zakilaren gainean irrits egin zuena. Nik hartu nuen botea eta zure azalaren gainean zabaldu nuen. Sorbaldetatik hasita beherantza joan nintzen. Zure bularretan gelditu nintzen une batez. Eta xaboiaren leuntasunaz igurtzi nizkizun. Buelta emateko esan nizun. Buelta eman zenuen. Orduan zuregana hurbildu nintzen. Nire hankarte gogorra zure ipurmasailen artean kokaturik bularrak gogor hartu nizkizun, lepoa musukatzen nizun bitartean. Belaunikatu zinen nire aurrean. Eta zure eskua alutxora eraman zenuen. Hor, jolasten egon zinen tartetxo bat, ni gero eta beroago nengoelarik. Orain, zatoz niregana, esan zenidan. Belaunikatu nintzen ni ere eta nire zakila sartu nuen espumaz beteriko zure kobazulo goxoan, bularretatik eusten zintudan bitartean. Atzera eta aurrera, atzera eta aurrera. Zu zinen mugitzen zena. Gure desirak sobera ongi garbitu genituen dutxa eder horretan...


Sem comentários: