05/12/2007

Atzo berandu oheratu nintzen. Bost egun neramatzan isuri gabe eta zure pasarteak berirakurtzen egon nintzen. Ohe handi bat irudikatu nuen guretzat, eta alboko gelan zure lagunak zeudela imajinatzea morbo gehiago ematen zidan oraindik ere. Irudi horiekin isuri egin nintzen, bost egunetako isurtze ederra izan zen.
Ondoren, zuretzako pasarte berriak asmatzen egon nintzen eta errealitatea egiten zirela pentsatzean ohartu nintzen nire hankartea berriro ere gogortzen ari zela, zutaz gogo gehiegi nuela. Ezin izan nuen aguantatu. Eta idazten ari nizun istorioak berotu ninduen, berotu ninduzun. Zakila gogorturik atera nuen prakatik eta eskua lanean jarri nuen. Bigarren isurtze ederra izan zen.
Lasaiago geratua nintzela pentsatu nuen orduan. Baina handik gutxira, gure istorioak, zureak eta nireak elkartzen zirela imajinatu nuen eta zure istorio horiek guztiak belarrira kontatzen dizkidazula imajinatzean gogortu egin zen berriro ere nire zakila. Gogortu benetan. Eta gure istorioen nahasketa horretaz pentsatzean, zutaz pentsatzean, isuri egin nintzen hirugarren aldiz.
Gogotsu heldu naiz zuregana. Bero-beroa.
Lagun baten deiak esnatu egin nau gaur goizean. Asteburuan bere herriko etxe batera joango direla esan dit, ea animatzen naizen. Zalantzan egon naiz. Zalantzan nago oraindik. Koadrilako lagunak ikusteko gogoa dut. Baina zure gauetako zaindaria izaten jarraitu nahi dut. Agian joango naiz eta igande gauean, berriro ere, egun horietan isuri ezingo dudana isuri egin beharko dut zure istorioekin. Auskalo. Momentuz hemen nago. Hemen nauzu. Zuretzako naiz. Gaur gauean hitzordua egingo dugula badakit. Elkarri mezuak bidaliko dizkiogula badakit. Elkarrekin isuri egingo dugula badakit.
Altxatu naiz eta Joxe Ripiauren kanta batek topaketa berrietan egin dezakegun guztia ekarri nau burura. Burura eta gorputzera. Gorputz osora eta zakilera. Zuregana eraman nau, azken finean.

Larrua jotzea
istorio bat kontatzea da
sekretu bat dago
zenbakian aurkitzen da
ez da zero, ez da bat,
gutxienez bi gara
eta istorio hoberenak
benetakoak izaten dira
entzutea da sekretua
beti ipuin berdina ez kontatu
entzutea da sekretua
beti istorio bera ez kontatu
horixe pentsatzen nuen
nire ipuina entzun nahi zuela
baina ohartu nintzen
bere taktuaren leuntasunarekin
bere begi berdeekin
bere azalarekin ikusi behar nuela
txortan egiteko sekretu bat dago
honako hau da:
entzutea da sekretua

1 comentário:

Idatzi disse...

nire ipuina entzun nahi zuela

sekretua: entzutea