06/12/2007

"hobeto gaude agian erantzunik gabe" esan zidan behin lagun batek. Eta nik, ez banion esan ere, aitortu behar dut, behin baino gehiagotan esaldi berbera izan nuela buruan: Hobeto gaude agian erantzunik gabe...
Baina, hala ez balitz? Galdetu nion nire buruari.
Orduan, buelta eman nion esaldiari eta paper batean hauxe idatzi nuen:
Hobeto gaude agian erantzunekin.
Esaldi biak aztertu nituen.
Lehendabizikoak doinu nostalgikoagoa zuen, pelikula zaharretan jazz notek ematen duten doinu horietako bat, hain zuzen ere.
Bigarrenak ordea, kolore gehiago zuela iruditu zitzaidan, Amelie pelikulan agertzen diren horietako koloreen antzekoa. Positiboagoa zen, esaldiak planteatzen zuen arazoa erresolbitzen zuelako, galderen erantzunak ezagutzen genituelako.
Halere, zeinekin geratu? Pentsatu nuen: Izan zitekeenaren nostalgia doinuekin edo oraindik Izan daitekenaren koloreekin?
Galdera gehiegi neukan nik ere nire buruan, eta sexu pentsametu lizunenek berarengana eraman baninduten ere, gau horretan lore bat oparitu nahi niola bururatu zitzaidan. Galderak erantzun ala ez erantzun arren:




Sem comentários: