05/12/2007

Sofan ikusi nuen paisaiak nire gorputz osoa astindu zuen. Biluzik zinen nire aurrean. Buruz behera sofan etzanda. Orduan bizkarra kurbatu zenuen eta ipurdia eta bizkarraldeko bailara seinalatuz "edan ezazu" esan zenidan. Ez nuen gehiago pentsatu. Zugana hurbildu nintzen eta nire mihia zure bizkarrean hasi zen lanean. Goitik behera zeharkatu nuen basamortu koloreko azal leuna eta, horrela, zure ipurdiaren mugaraino ailegatu nintzen. Zure ipurmasailak ene oasia bihurtu ziren. Eta nire mihiak zure poroek eskaintzen zidaten ur guztiak edan nahi zuen. Edan ase arte....

Sem comentários: