06/12/2007

Une batetik bestera lagunen deiak urrunduko nau zutaz. Oraindik zure galderak erantzuteko tartetxo bat dudala uste dut, 20 minutu inguru. Lagunekin asteburu pasa egitera joango naiz eta halere, hasi garen bidean, uste dut nire berriak zuganaino helarazteko aukera izango dudala. Ez, ez zaitut aurrekoan bezala hain bakarrik utziko. Agian asteburu honetan ez naiz zure gauen zaindaria izango, baina nire berri izango duzu. Bitartean, badakit nire usainarekin ohe gainean geratuko zarela. Lentzeria iluna jantziko duzu, ni zure alboan egongo banintz bezala, eta nire usaina daukaten atzamar horiek zure kobazulora eramango dituzu...


1 comentário:

Idatzi disse...

Berriz ere hemendik urruntzen zara. Egunen baten hurbilduko zarelakoan...