06/05/2010

Udaberriko arratsalde epela egiten zuen. Tabernan elkartu ginen. Eta zu, zure soineko zuri arinarekin agertu zinen. Eskatzera joan nintzen eta itzultzean, tabernako banku batean zeunden eserita, soinekoa nahiko igota, eta hankazabalik. Kulero zuria ere erakusten zenidan, eta berehala berotu nintzen. Aulki bat hartu eta zure ondoan eseri ordez, zure aurrean eseri nintzen, zure jolasa jarraitzeko asmoz. Infusioa hartu zenuen, orduan. Hatz bat sartu zenuen barruan eta astiro-astiro zure hankartera eraman. Kuleroa busti zenuen horrela, zure hankartearen gainean. Edo bustita zeunden jadanik? Orduan altxatzea erabaki nuen. Eskuetatik heldu zintudan, edalontziak bankuan utzi eta komunerantz abiatu ginen. Komunera heltzean esertzeko eskatu nizun eta lehen bezala egiteko. Zuk irri egin zenuen eta hankak zabaldu. Ni zure aurrean belaunikatu eta kuleroaren gaineko hezetasuna milakatzen hasi nintzen. Baina mihia nahikoa ez zela ohartu nintzen eta hatz bat sartu nizun kuleroaren azpian. Beste hezetasun mota bat topatu nuen bertan. Horrela tarte bat egon ondoren altxatu zinen eta ni, komunean esertzeko eskatu zenidan. Nik zure agindua bete eta komunean eseri nintzen. Praka eta galtzontziloa jaitsi zenizkidan, orkatiletaraino. Eta zutik nire aurrean, zure sorbalda makurtu eta zakila jan zenidan, zakil osoa kolpe batez. Baina horrela ez jarraitzeko erregutu eta buelta emateko eskatu nizun nik. Beraz, zu, oraindik zutik, buelta eman zenuen eta zure ipurmasailak topatu nituen nire aurpegiaren aurrean. Nire eskuekin soinekoa igo eta kuleroak pittin bat jaitsi eta aurpegia murgildu nuen zure ipurmasailen artean. Ipurtzuloa laztandu nizun atzamar batekin, eta bitartean nire mihia zure alutxora eraman nuen. Zu gero eta makurtuago zeunden, eskuak komuneko atean bermaturik. Baina bat-batean buelta eman zenuen, berriro ere. Kuleroak igo eta nire gainean eseri zinen, aurrez aurre. Kuleroa kendu gabe, albo batera jarri eta nire zakil gogorra sartu zenuen zure alutxoan. Eta horrela, komunean eserita, zure zaldia bilakatu nintzen eta zu, nire "amazonas". Izerditan blai bukatu arte egin genuen larrua jo, tabernako komunean...

Sem comentários: