04/01/2009

Hirukoa...

Etxera iritsi ginen hirurok, Alde Zaharreko tabernak atzean utzirik. Sexuaz hitz egin genuen parranda osoan. Kamasutra, bikote harremanak, ohe borobilak, bikote aldaketak, hirukoteak, fantasiak...
Eta zuk gurekin zure fantasia horietako bat bete nahi zenuela esan zenigun. Biokin ohe batean egon nahi zenuela. Eta agian alkoholaren eraginez baina hara abiatu ginen hirurok.
Gelan geundela, Eneko praka eta galtzontziloa kendu eta ohe gainean geratu zen, zer egin jakin gabe. Zu ere berehala biluztu zinen. Barre egiten zenuen eta eder-ederra zinen. Ni biluzten ari nintzen bitartean ohartu nintzen ohe gainean zeundela. Enekoren zakila zure ahoan zenuela. Eta Enekoren intziriek esan nahi zuten primeran egiten ari zinela. Irudi ezin erotikoagoa iruditu zitzaidan. Eta zure ipurmasail irekiak nituen nire begien aurrean. Gogor-gogorra nengoen.
Ahoa Enekoren hankartetik altxatu eta atzera begiratu zenuen. Hankak gehiago zabaldu eta zure begiekin luzatu zenidan sartzeko gonbita.
Ohera igo nintzen eta zure atzean jarri. Ahoa berriro zuzendu zenuen Enekoren zakilarantz. Ni lehertzeko zorian nengoela aitortu behar dizut. Baina sartu aurretik jolastu ere nahi nuen. Beraz, nire burua jaitsi nuen eta mihiarekin zure ipurmasailak laztantzen hasi nintzen. Ipurmasailak, ipurtzuloa... Zure intziriek ere esan zidaten ongi egiten ari nintzela. Orduan burua altxatu nuen, nire zakila eskuekin hartu eta puntarekin zure alua laztantzen hasi nintzen, behetik gora, oraindik sartu gabe. Orduan sumatu nuen zu bero-bero zinela. Zakilaren punta guztiz bustita nuelako. Eta Enekok ez zuela denbora asko iraungo. Horregatik irrits egin nuen zure barruan. Zuk begiak itxi eta, une batez, atzera begiratu zenuen, nire ekintza onartuko bazenu bezala. Begiratu zenidan eta irri egin ondoren, berriro makurtu zinen Enekorengana. Nik zure gerritik heldu nizun eta bultzaka hasi nintzen. Maitemindurik nengoen zure bizkarrarekin, zure gerriarekin, zure ipurmasailekin, zure intziriekin. Eta irudi ezin erotikoagoa osatzen genuela iruditzen zitzaidan. Eta unea luzatu nahi nuenez, mugimendu motelekin bultzatzen ari nintzen. Baina Enekoren zukua zure ahoan isuri zenean, atzera begiratu zenuen, beste behin. Eta zukua zure ezpain ertzetatik ikusi nuenean, ezin nuen saihestu eta erritmoa azkartu nuen. Ezin berotuago nengoen. Berriro ere zuk onartu zenuen nire erritmo aldaketa. Hori zen nahi zenuena. Eta zure ahoko zukuarekin berriro ere Enekoren zakila bustitzera itzuli zinen bitartean zure barrunbean isuri nintzen, zure gerriari helduta. Eta zure intziriak adierazi zidan ongi egin nuela...

Sem comentários: