21/10/2007

Edaten duenean, edozeinekin oheratzen da
edaten ez duenean, ez du inor ohean uzten
eta zera dio: gizon bakarra behar dut
eta gizon hori, Neu naiz. Zeinen ederra!!
Baina edaten duenean, edozenekin oheratzen da
eta nik, tamalez, ezin dut ezer egin
ez dezala inork pentsa
behin bereganatuagatik
betiko bereganatuko duenik aitzitik,
gogaitu egingo da
eta edaten duenean,
edozeinekin oheratzen da.
Berak dioen lez, ez naiz harrizkoa
Jainkoari eskerrak, hain da osasuntsua…!
Gauza bakar batek amorratzen nau:
Gustuko duen inor ikusten badu
berehala, edaten hasten da
eta edaten duenean
edozeinekin oheratzen da

Bertold Brecht

4 comentários:

Anónimo disse...

Klasiko on bat, egi hutsa esaten duena...agian neroni ere halakoa naiz!!!!


Blog earra!

Anónimo disse...

Neu ere halakoa naizela uste dut... zer egingo diogu ba?

Anónimo disse...

Edateak agian oheratzen laguntzen du, bidea egiten, baina gozatzen, hau da, benetan gozatzen? Nik, edonorekin ere ez, baina nahiago edan gabe, bidea zailagoa baldin bada ere

Anónimo disse...

arrazoia duzu. Ni ados nago azken mezu honekin. Hobe da alkoholik gabe norbaitekin oheratzea. Dena den, nik uste poema horrek esan nahi duena metaforikoa dela, ezta? Kontua da gustuko duen jendearekin oheratzen dela, edan ala ez... edatearena aitzakia da. Horrela ulertu dut nik bederen...