31/10/2007

Hautsa kendu diot albunari eta zure argazkiak berrikusten eman dut arratsalde osoa. Ez nuen gogoratzen biluzik egin nizkizun argazki horiek. Eta ez nuen gogoratzen zure biluztasunaren edertasun hori guztia. Zure irribarrea, zure azal leuna, zure adatsak... eta Elantxoben egon ginen asteburuaz oroitu naiz...

...eta desirei ezin eutsirik nabil azken garai hauetan. Eta Elantxoben bezala, argazkiak egiten nizkizun momentuan bezala, nire lotsa eskuen artean ezkutatu behar izan dut. Eta gero eta biluziagoak ginen biok. Eta Elantxobetik hona jadanik pasa dira ez dakit zenbat kilometro. Edo esan behar nuke "urteak"? Baina oraindik ohe horren gainean sortu genuen kilometro zero horretan gaudela iruditzen zait sarritan...


Elantxobe zurekin betiko lotuko dudan oroitzapena delako. Zure azal biluziarekin lotuko dudan oroitzapena, hobeto esanda... eta galdera bera errepikatzen diot askotan ene buruari: beste Elantxobe bat egongo da guretzat?

Sem comentários: