30/09/2007



Bazenekien nire kontakizun erotikoetan behin baino gehiagoetan tangak aipatzen nituela. Bazenekien eta, horregatik, nire bide erdian agertu zinen tangaz jantzirik. Nire kontakizun baten protagonista izan nahiko bazenu bezala. Nik, prakak jaitsi nizkizun eta, zure hari-tangaren azpian atzamarrak sartuz, nire kontakizun baten protagonista bihurtu zintudan.

29/09/2007


lotu zenizkidan eskuak
eta ohean geratu nintzen
etzanda, mugitu ezinik
eta jo zenidan larrua
eta amodioa egin zenidan
eta zamalkatu zenuen
nire gainean,
nire zakilaren gainean
behin eta berriro
nire buztana hustu arte.

28/09/2007

zure gorputzaren hondartzan igeri egin nahiko nuke beti, olatuen aparraren gainean agertzen den periskopioa izan nahi nuke, zure bikiniak utzi dituen muga zuriak zelatatzen dituen zelataria izan, goizero zure kostaldera hurbildu eta, olatuen gainean, zure irla bustiaz gozatu...

26/09/2007

begirada hiltzaileak...

begiradarekin zeharkatu zenuen
nire bihotza
zure biribiltasunekin zeharkatu zenidan
hankatartekoa
orain amets egiten dut zurekin
gauero
nire ohetik altxatzen zineneko
irudia erretinan dut gorderik
betiko
zure bizkarraren irudia
zure gibelaldearena
eta, alde egin aurretik,
begirada hiltzaile bezain eder hura...

24/09/2007

txokolate ezpainen artean


Zure ezpainak ditut gustuko,
zure aho irekia
txokolatea jaten duzunean,
irensten duzunean
zure ezpainen gorria
dut gustukoa
zure azkazalen gorria
zure mihia
nire txokolatearen gainean
zure aho irekia...

Ez egin negarrik, ez egin otoitzik
zure gorputz osoak egin dezan
amodioa;
erakutsidazu
dakizun guztia
eskainidazu
zure katuki-gibelaldea;
piztiak izango bagina bezala
amodioa egin nahi baitizut


23/09/2007

aurrez aurre




Arnasari ezin eutsi
ikusten zaitudanean,
nire biluztasuna
eskaintzen dizut
eta zure lentzeria da
altxorrak ezkutatzen dituen irla.
Eskuan daramana
ez da inoiz nirea izan
baizik eta zurea;
har ezazu
eta egin ezazu nahi duzuna