24/01/2009

Oztopoz oztopo

Nekatu ginen desiraz beste hitz faltsuagoekin hitz egiteaz
nekatu ginen gure alu, zakil, bular, ipurdi estaltzeaz
eta larrua jo aditz ederra zela ulertu genuen
horregatik bilatu genuen gorputz biluzien poetika
eta irudietan islatu genituen gure desirak
kontakizunetan plazaratu gure fantasiak
mundua bezain zaharrak direnak
eta horregatik hitz egiten dugu desiraz
eta biluzten ditugu gure hitzak
gorputz biluziak maite ditugulako
desira mundua mugitzen duena delako
eta larrua jo aditz benetan ederra delako...

15/01/2009

Ideia euria...

Hotz honekin hoztuko zaigu kolore askotariko gizona...
Baina ideiaren bat bururatzen zait berotzeko....

13/01/2009

Elur malutak bezala...

Elur maluta bat bezala erori zinen nire azalaren gainean.
Udazkenean iritsi eta zuriz tindatu zenidan azala.
Eta gustukoa izan nuen zure gorputzaren hotza
nire azaleko teilatuen gainean.
Gustukoa izan nuen zure larrua jotzeko modua.
Basatia, azkarra, baina maitagarria.
Gustukoa izan nituen zure ezpain borobil ederrak musukatzea,
zure bular handiak laztantzea,
zure aldakaren lurraldea gurutzatzea.
Larrua jotzen genuen gauero.
Basatia, azkarra, baina maitagarria.
Eta zure begiradak pizten zidan hankartea.
Begiratzearekin soilik prest nengoen hurrengo asaltorako.
Orain, elur malutak desegiten hasi dira,
urtzen ari zara
desagertu
eta faltan botako dut
zure elurraren indarra
elurte berrien zain nauzun bitartean...

sexua... barkatu, saxoa esan nahi nuen.

Gustukoa dut
saxoa jotzen
didatenean
Gustukoa dut
zure saxoaz
eskaintzen
didazun musika
Gustukoa dut
zure saxoaren
listua zure
ezpainetan
musukatzea
Gustukoa dut
zure saxoaren
notak ukitzea
do, re, mi, fa, sol
belarrira xuxurlatzen
didazunean

12/01/2009

Imajinatu...

Imajinatu medikuaren aurpegia...

09/01/2009

Leihoak

... eta zelatan nengoela zu dutxatik atera eta ikusi nauzu. Lotsaturik egin dut atzera, baina isurtzean ikusi zaitut eta irri egin duzu...

08/01/2009

zelatan

Ezin saihestu. Zure leihoak uzten duen zirrikituetatik ikusi zaitut beste behin. Biluzik zaude. Dutxara zoaz. Eta ur beroa zure gorputzean nola irrist egiten duen ikustean guztiz berotzen naiz. Ezin saihestu. Hankartea handitzen zait berehala. Zuk eragiten didazu hau. Galtza jaitsi dut pixka bat. Galtzontziloa ere bai. Etxeko ertz batean jarri eta zure edertasunari begira eskua lanean jarri dut. Eder zaude goiz hauetan...