paseatuko naiz zure gorputzean, zure kuleroetan gelditu eta listuaz beteko dizkizut lentzeria eta jantziko zaitut nitaz. nire eskuak murgilduko dira zure transparentzien azpian eta atzamarrekin zirrarak eragingo dizkizut, zirrara ederrak, behin eta berriro, zoratzen nauzulako zure lentzeria sexyarekin... edota lentzeriarik gabe...23/04/2009
paseatu...
paseatuko naiz zure gorputzean, zure kuleroetan gelditu eta listuaz beteko dizkizut lentzeria eta jantziko zaitut nitaz. nire eskuak murgilduko dira zure transparentzien azpian eta atzamarrekin zirrarak eragingo dizkizut, zirrara ederrak, behin eta berriro, zoratzen nauzulako zure lentzeria sexyarekin... edota lentzeriarik gabe...21/04/2009
fetitxeak
eta fetitxista hutsak gara
fantasietan murgiltzen garenean...
eta zure jolasekin,
zure jolas berriekin
ezustekoak eskaintzen dizkidazunean....
neska fetitxeak gustukoak ditudala badakizu...
zu gustukoa zaitudala, hain zuzen ere...
18/04/2009
zuriz

zuriz jarraitzen zaitut nahi duzun gau guztietan
eta zure atzetik nagoela badakizu
tabernan begiradak gurutzatzen ditugunean
zuriz erotzen nauzu amets hezeetan
eta zure atzetik zure bularrak heltzen ditudala
imajinatzen dut amets hezeetan
zuriz nigatik jantzi zarela badakit
eta zure soinekoaren azpian
erotzen nauen lentzeria daramazulakoan nago
eta zuriz geratu naiz tabernara sartu zarenean
soilik zutaz (eta daramazun lentzeriaz) pentsatu baitezaket...
11/04/2009
gazela
gazela bat bezala mugitzen zara udaberrian nire izaretan eta duzun guztia eskaintzen didazuatzetik deitzen didazu eta zure aldaken atea jotzen dut behin eta berriro eta sartzen naiz
zure barruan basatiki zure bularren patuari lotuta zure bi ezpainei itsatsita zure gazela
gorputzaz liluratuta udaberrian nire izaretan jaun eta jabe zarela badakizu, nire gorputza zure baita, nire desiren jabea zarela ongi dakizu, eta horregatik mugitzen zara mugitzen zaren moduan, gazela bat bezala...
02/04/2009
lurrean
30/03/2009
jantzi zaitez
behin esan zenidan ipurdia altxatu eta edertu egiten dutela
eta ordudanik zure atzetik noa janzten dituzun bakoitzean
afaltzeko hitzordua egiten dugunean,
eta zure gona azpiko mugimenduei so nauzu
imajinatzen dudanean gero, afaldu ondoren,
ohean bukatu ahal dugula
biluzik,
baina takoi altuko zapatak erantzi gabe
jantzi zaitez soilik niretzat janzten dituzun takoi altuko zapatak
eta lilura nazazu zure aldakaren mugimenduekin
zure jolasekin
jantzi zaitez
edota
biluztu nazazu!
29/03/2009
gonbita
biluzten nauzu
eta jaten nauzu
astiro-astiro
gupidarik gabe
eta nik
nire zukurik preziatuena
eskaintzen dizut
maite zaitudalako
desiratzen zaitudalako
gustukua zaitudalako...
zatoz
emango dizut
behin eta berriro
eskatzen didazun guztia:
nire hankarte handitua
nire ipurmasail borobilak
nire ezpain gosetuak
nire esku leunak
eta nire zukurik
preziatuena
maite zaitudalako
desiratzen zaitudalako
gustukua zaitudalako...
zatoz
desiratzen zaitudalako
gustukua zaitudalako...
zatoz
Subscrever:
Mensagens (Atom)




