29/11/2008

Imajinatuz


Imajinatzen ditut zure aldaka zabalak eta desegiten den izotz puxka bat nauzu
Imajinatzen ditut zure bular borobilak eta desiraz hiltzen naiz
Imajinatzen dut berriro topo egiten dugula eta gau osoa larrua jotzen ematen dugula,
zure aldaka zabalei helduta, zure bular borobilei itsatsita...
(bihar bilatuko zaitut tabernetan...)

28/11/2008

Gauak eta Goizak

Bart lau trago hartzen egon ginen. Zure galderek hunkitu ninduten. Zure interesak zerbait esan nahi zuen. Eta aitortu behar dizut deskolokaturik nengoela. Ederra eta jatorra zarela iruditu zitzaidan ikusi zintudan lehen momentutik. Eta maindireen azpian edertasun eta jatortasun hori guztia larrugorritan nola izango zen pentsatzen nuen. Zure gorputz biluzia imajinatzen nuen.
Urte batzuen distantzia banatzen gaitu. Asko edo ez hainbeste, segun eta nola ikusi. Elkarrekin irri egin genuen eta berriro ere, irri horiek, nire gorputzaren gainean zaudela imajinatu nituen.
Nire lagunak etxera joan nahi zuela esan zidan. Zuk beste taberna bat bilatzeko proposatu zenidan. Zalantzak eta beldurrak direla eta lagunari laguntzea erabaki nuen. Goizean esnatu naiz eta zure irribarrea, zure kurbak, zure ezpainak gogoratzean handitu zait zakila. Ohean urduri mugitu naiz banatu edo elkartu ahal gaituzten gauzetaz pentsakor, zutaz pentsakor.
Zakila hartu eta atzo, bion artean egin ez genuena, egin dut nik bakarrik...


26/11/2008

Bihotzak


Zure osotasuna eskaini didazu,
eta ni zure atzean nago,
zure bihotz formak behatuz,
zure madari aldakak laztanduz
eta zure barrurantz
bizitza bultzatuz...

24/11/2008

Jolastuz

Argi guztiak itzali eta kandela bat piztu duzu. Kandelaren argipean biluztu gara eta ohean eseri zara. Argizaria zure azalaren gainera bota duzu. Mina eta plazera sentitzen duzula esan didazu. Niri gustatu zait zure gorputzari behatzea. Zure jolasa jarraitzea. Argizariak estaltzen dizkizu titibularrak eta ni zure gorputzarengana abiatu naiz argizaria hori guztia leuntasunez garbitzera...

Sorpresak

Dendan ikusi genuen elkarrekin. Nik nola begiratu nuen ohartu zinen. Eta nik, lentzeria horren azpian hainbeste maite nuen zure gorputza irudikatzen nuen, desiratzen nuen, maitatzen nuen.
Hurrengo eguneko gauean berriro elkartu ginen. Zure etxean afaldu genuen eta ardoaren laguntzaz musuka hasi ginen eta... sorpresa ederra hartu nuen zure soinekoa erantzi nizunean!
Dendan ikusitakoa zeneraman eta hain ederra zeuden! Zuk asmatu zenuen. Asmatu zenuen nik lentzeria horren azpian zure gorputza ikusi nahi nuela. Eta nik asmatu nuen. Asmatu nuen lentzeria horren azpian zure gorputza zein ederra zen! Eta biok asmatu genuen (beste behin) maitasunez larrua jotzea zein goxoa eta zein ederra den!

23/11/2008

komunean

biluzten nauzu,
jolasten duzu nirekin
eta gustatzen zaizu,
gustatzen zaizu
ni biluztea,
hankartea nola handitzen den ikustea,
zure eskuen artean hartzea,
nire begiei begiratzea,
irri egitea
eta zure ezpainen artean sartzea,
orduan altxatzen zara eta
komunaren horman bermatzen dituzu eskuak
ipurdia pixka bat altxatu eta bide ematen didazu,
eskaintzen didazu, agintzen didazu...
nik eskuak bermatzen ditut zure aldakan
eta atzetik bilatzen dut zure altxor hezea
eta sartzen naiz,
eta zutik egiten dugu amodioa
komuneko hormaren kontra
eta gustatzen zait
biluzten hasten nauzunean....

22/11/2008

baineran

"Baineran murgildu naiz, ostirala ospatzeko. Ur bero-beroaz betetzen zen bitartean biluztu naiz eta nire bularrak, nire kurbak, nire aldakak... ikusi ditut ispiluan.
Gero uretara sartu naiz. Begiak itxi ditut eta hankak zabaldu. Uraren laztanak sentitu ditut. Eta nire eskua alura eraman dut eta lanean hasi naiz. Bainu lasaigarri ederra hartu dut... "