31/03/2008

Takoi hori horiek jantzita ikusten dut
nire leiho azpian pasatzen den bakoitzean.
Soinekoaren azpian,
ipurmasailen mugimendua
edertzen dute takoiek.
Eta nik adi-adi jarraitzen dut
bere urrats bakoitza.
Eta gela goxo batean gaudela
imajinatzen dut.
Bera eta biok.
Biluz-biluzik ni.
Takoizko zapata horiek besterik ez duela bera.
Gela goxo batean.
Biok.
Ditugun fantasia guztiak
gure azaletan gauzatzen.
Nire leiho azpian pasatzen den bakoitzean.

30/03/2008

Zure larruak eskutatzen ditu
indarra, grina eta samurtasuna.
Zure bota altuen larrua
biluztasunaren larruaren aurrean.
Joko ederrak.
Larru ederragoak.
Zure larru biak laztanduko nituzke nik
baina oraingo honetan
begiratzearekin konformatzen naiz;
zure plazera
nire baita.

27/03/2008

...eta espermaz idazten dut zure izena
eta zure oroitzapenak bustitzen ditut
zure azala gorpuzten da nire gogortasunean
eta zure hitzek gidatzen dute nire eskua
eta zakila astintzen dut gogor
zuk nire bizitza astindu duzun antzera
...eta espermaz idazten dut zure izena


25/03/2008

Beste behin
beltzez mugitu zara etxetik
eta nire azala astindu duzu
Beste behin
zure sentsualitateari segika
ibili naiz etxean
eta zuk nahi izan duzun lekura
eraman nauzu
Beste behin
zure ikuspenak zoratu nau
eta zure azala ukitzen ez nauzu utzi
sumendi bat bezain bero egon arte.
Beste behin
sumendi bat bezala jarri nauzu
eta soilik orduan erantzi dizut zure lentzeria beltza
zure beldur beltz guztiak erantzi ditudan bezalaxe
Beste behin
larrua jo egin dugu
komunan
sukaldean
korridorean
ohean
sofan
lurrean
plazerez
eta grinaz
Beste behin...

18/03/2008

Desagertuko naiz zure fantasietatik.
Desagertuko naiz.
Baina nire istorioak idazten jarraituko dut.
Nire hitzekin zure medien zuloa
josi nahi izango banu bezala...


16/03/2008

Eskainiko dizut nire zilborra.
Eta zure mihiak zeharkatuko ditu
nire gorputzaren dunak.
Eskainiko dizut nire sabelpea.
Eta zure mihiak zilborretik
sabelperaino daraman bidea
eginen du.
Eskainiko dizut nire azala.
Eta zilborrean hasitako bidaia
nire hankarte gogorrean bukatuko da
eta janen duzu
nire praka bakero estuak
gordetzen duen zakila,
janen duzu
zure mihiaren ibilbideak
gogortzen duen buztana...


15/03/2008

"Me gusta abrirme de piernas y que me observen y contemplen.
Que el que mira se acerque cuanto quiera, siempre que no toque.
Que se saque el tallo si le apetece y me deje mirar.
Que me pida lo que se le ocurra, y decir yo sí.
Me gusta pensar en el amor noche y día."

Alina Reyes