30/05/2008

"Ez dago betirako agurrik..."

Laster berriro zuekin...

18/05/2008

gero arte bat...

Sentsazioak pilatzen dira gaur nire buruan. Atzo egun intensoa izan zen. Enkontrua eta desenkontrua agian. Ederra bezain efimeroa akaso. Eta bitxia. Gaur, inoiz ezagutu ez dudan tanga beltzaren jabearen mezua jaso dut eta horrek hunkitu nau. Altura hauetan ez nuen espero. Eta astindu nau. Azken gertaerek astindu naute orokorrean. Eta geldialdi bat egitea erabaki dut. Bai harremanetan bai blogean. Ez dakit zenbat denborakoa izango den. Agian egun batzuk, agian hilabete... ikusiko dut. Baina orain geldialdia eskatzen dit gorputzak. Hausnarketa egin, lasai egon, pentsatu eta arnasa hartu. Arnasa hartu indar berrituekin itzultzeko, fantasia berriak asmatzeko eta irudikatzeko, nahi dudan pertsonari mezu berriak (azarokoak bezain beroak) bidaltzeko agian, bizitza erotismoz betetzeko.... Beraz, gorputzak eskatuko dit noiz itzuli. Orain uzten zaituztet. Zuetaz despeditzen naiz denboralditxo batez. Nire istorioekin disfrutatu duzuelakoan eta aurrerantzean disfrutatuko duzuelakon. Adiorik ez, gero arte baizik. Laster arte!
Bai, benetan ederra izan da zu ezagutzea eta elkarrekin egin genuena egitea.
Ikusi zintudanean aitortu behar dut agian ez zinela imajinatu zintudan moduan, baina morbo eta fantasia gehiegi geneuzkan gure mezuetan metaturik. Eta laster ohartu nintzen zure sentsualitateaz. Zure soinekoaren azpian markatzen ziren titiburuei erreparatu nien eta zuritoz zurito genbiltzan zure ezpain gorriak jan nahi nituen. Laster harri bat bezain gogorra zegoen nire hankartea. Belardi eder horretara eraman ninduen eta ohartu nintzenerako zure ahoa nire zakilaren gainean zegoen. Mirari bat bezala sentitu nuen zure ahoa nire zakil handituaren gainean. Orduan nire eskuak hasi ziren lanean, soinekoa altxatu eta tanga txikia topatu. Bero jarri nintzen, bai, izugarri beroa. Eta nire eskuak zure poro guztietara eraman nahi nituen, zure zulotxo guztietara... Kondoia jarri zenidan, ahoarekin! Bueno, eta eskuen laguntzarekin ere bai (ezta?) eta nire gainean jarri. Egia da, ez nuen gehiegi iraun. Baina nire berotasuna eta jolasak ez zeuden bukaturik. Altxatu eta zu belardian jarri zintudan. Eta nire mingaina zure kobazulo hezean sartu nuen eta han aritu nintzen tarte majo bat zu isuri zinen arte, gelditzeko eskatu zenidan arte. Ikusiko gara berriro? Ez dakit. Bakoitzak bere bizitza du, bere bizilekua, bere kontuak... baina lagun berriak egin gara eta txortaldi ederra egin genuen, ahazten ez diren horietakoa. Eta hori behintzat, noizbait errepikatu beharko dugu, zure aldetik nahi dudanean bada, lasai, nahi izango dut. Egongo gara kontaktuan n...

15/05/2008

- badakizu?- esan zidan- sex shopetik pasa naiz eta jolas batzuk erosi ditut.
- a bai?, eta zer jolasa dira horiek?
- tira, larrua jotzen dugun bitartean ohartuko zara- irri egin zuen.
Eta elkarri berotu ondoren, ohean jarri zen, lau hanketan eta guztiz biluzturik eta ikusteko agindu zidan. Bere ipurzulotik soka txiki bat ikusten nuen baina ezin nuen imajinatu hori zer zen. Sokatik tiraka hasi eta bola txinatar horietakoak ateratzen hasi zen.
- Batzuk ditut barruan- esan zidan- eta plazer ikaragarria da. Jar zaitez hemen, nire azpian.
Eta ohean etzan nintzen, bere azpian. Orduan, bere eskuekin nire zakila hartu eta bere alutxoan sartu zuen. Eta mugimendu motelekin larrua jotzen hasi ginen. Eta astiro-astiro bolak ateratzen zituen bere ipurditik. Nik ezin nuen sinetsi, baina bere plazer aurpegiak dena adierazten zuen. Eta isuritzera zihoala atera zuen azken bola. Eta berarekin batera isuri nintzen ni ere.
- Uffff! egunen baten zuk ere probatu beharko duzu?
Eta galdera bat etorri zitzaidan burura:
- baina... sex shopetik hona horrekin etorri zara? Esan nahi dut... horrekin ipurdian sartuta?
- Jakina! Erosi eta kabina batean sartu naiz. Hantxe nire ipurditxoan sartu ditut bolak eta zugana etorri naiz.
- Eta... bidean ez dizu molestatu?
- Molestatu? Ez dakizu nola berotu nauen! Eta zugana iritsi naizenean guztiz bustirik nengoen.
- Ostia! Ba agian bai, agian beste egunen batean nik probatu beharko ditut...


14/05/2008

biluztuko zaitut
eta sabel-dantza eginen duzu nire gainean
biluztuko zaitut
eta nire eskuekin zure bularrak margotuko ditut
biluztuko zaitut
eta olatuak eskainiko dizkizut
biluztuko zaitut
eta laztanen tonak
oparituko dizkizut
larrua jo egiten dugun bitartean...
...eta amets bustiak ditut egun hauetan. gogor-gogorra esnatu nau goizak. arropa erantzi dut eta ohean geratu naiz une batez. nire fantasiak gogoratu ditut. berotzen nauten hitzak hartu eta nire bi eskuak jarri ditut lanean. eskuinekoa aurrean, ezkerrekoa atzean. eta nire bularraren gainean isuri dut nire goizeko zuku goxoa....




13/05/2008

Arraroa bada ere amets arraroa izan dut gaur lokuluxka egiten nuen bitartean. Aspaldi lokuluxka egin gabe. Nekaturik nengoen eta ohean sartzea erabaki dut. Loak hartu nauenean abenturazale berriak ezagutu ditudan arren ezagutu ez dudan irudi bat etorri zait burura. Kurbak zituen maitale birtuala. Eta maitale horrekiko jolasak. Ezagutu ez nuen tanga beltza. Eta tanga hura mesanotxeko kajoian nuela amets egin dut. Eta kajoitik atera eta gure jolasen usaina zuela. Eta eskuekin hartzen nuela eta zakilara eramaten nuela. Nire zakila tangarekin inguratzen nuen eta masturbatzen hasi nintzen. Eta isuri aurretik tangaren jabea agertzen zen. Eta hor bukatu da nire ametsa. Abenturazale berriak ezagutu ditudan arren...