18/05/2008

Bai, benetan ederra izan da zu ezagutzea eta elkarrekin egin genuena egitea.
Ikusi zintudanean aitortu behar dut agian ez zinela imajinatu zintudan moduan, baina morbo eta fantasia gehiegi geneuzkan gure mezuetan metaturik. Eta laster ohartu nintzen zure sentsualitateaz. Zure soinekoaren azpian markatzen ziren titiburuei erreparatu nien eta zuritoz zurito genbiltzan zure ezpain gorriak jan nahi nituen. Laster harri bat bezain gogorra zegoen nire hankartea. Belardi eder horretara eraman ninduen eta ohartu nintzenerako zure ahoa nire zakilaren gainean zegoen. Mirari bat bezala sentitu nuen zure ahoa nire zakil handituaren gainean. Orduan nire eskuak hasi ziren lanean, soinekoa altxatu eta tanga txikia topatu. Bero jarri nintzen, bai, izugarri beroa. Eta nire eskuak zure poro guztietara eraman nahi nituen, zure zulotxo guztietara... Kondoia jarri zenidan, ahoarekin! Bueno, eta eskuen laguntzarekin ere bai (ezta?) eta nire gainean jarri. Egia da, ez nuen gehiegi iraun. Baina nire berotasuna eta jolasak ez zeuden bukaturik. Altxatu eta zu belardian jarri zintudan. Eta nire mingaina zure kobazulo hezean sartu nuen eta han aritu nintzen tarte majo bat zu isuri zinen arte, gelditzeko eskatu zenidan arte. Ikusiko gara berriro? Ez dakit. Bakoitzak bere bizitza du, bere bizilekua, bere kontuak... baina lagun berriak egin gara eta txortaldi ederra egin genuen, ahazten ez diren horietakoa. Eta hori behintzat, noizbait errepikatu beharko dugu, zure aldetik nahi dudanean bada, lasai, nahi izango dut. Egongo gara kontaktuan n...

1 comentário:

Naiara disse...

kontaktuan egongo gera, baina kontaktu hurbilean espero det... oraindik zeure usaina daramat nire azalean...