13/05/2008

Hiriko taberna horietako batean ezagutu ginen.
Gaueko ordu txikietan.
Soineko beltza zeraman.
Minigona modukoa.
Eta izterretaraino iristen diren media horietakoak.
Trago batzuk hartu ondoren hizketan hasi ginen.
Barre egin genuen denbora luzez.
Konexioa erabatekoa izan zen.
Eta azken orduko hizketaldia
gai sexualetara bideratu genuen.
Une hartan esan zidan
soinekoaren azpian
zer zeraman jantzita.
- Mediak lotzeko ligeroa daramat,
besterik ez.
- Zer esan nahi duzu "besterik ez" horrekin?- galdetu nion.
- Ligero eta medien artean kulerorik edo tangarik ez naramala.
- Eta nik hori... konprobatzerik izango dut?- jakin nahi izan nuen.
Eta agian baietz esan zidan, nire hankartera begiratzen zuen bitartean.
Hankartea guztiz handiturik neukan eta hizketaldia gero eta beroagoa zen.
Ezin nuen gehiago.
Ezin nuen etxeraino itxaron.
Eta komunera joateko keinua egin nion.
Komuneraino joan ginen.
Barrura sartu eta atea itxi ondoren soinekoa altxatu zuen
eta egia zela konprobatu nuen.
Makurtu nintzen bere aurrean
eta ligeroak zabaltzen zuen hutsunean
nire mihia lanean jarri nuen.
Hasieran izterretan,
gero alutxoaren gainean
eta azkenean alutxoaren barruan
eta altxorraren inguruan,
nire eskuak bere ipurmasailetan zeuden bitartean.
Gero altxatu nintzen.
Bera buelta eman zuen
eta eskuak horman paratu zituen.
Soinekoa altxatuta hankak zabaldu zituen
eta ni bere barruraino sartu nintzen.
Nire hankarteak irrits egin zuen goxo-goxo
bere kobazuloan,
eta sartu-atera bakoitzean
ligerotik tiratzen nuen,
nire mugimenduen erritmoa areagotuz,
nire berotasuna areagotuz.
Bere oihuek adierazi zidaten
isuria zela.
Eta berarekin batera isuri nintzen ni ere.
Komunetik atera ginenean
taberna garbitzen ari zen mutikoak
irribarre maltzur batekin begiratu gintuen.
Bezerorik ez zegoen, ezta musikarik ere.
Ziur gure plazerezko oihuak
argi eta garbi entzun zituela...


1 comentário:

Naiara disse...

...ze tabernetara joaten zaren esango al didazu?