30/06/2008

Muxu bat....

Muxu bat eman zioten elkarri eta beren azal biluzien gainean laztan-festa ederra ospatu zuten. Klitorien lurraldeetara eraman zituzten atzamarrak eta mihiaren txistuarekin idatzi zituzten hurrengo iraultzaren argibideak, titiburuen gainean...


29/06/2008

Ekainaren 28an...

Larunbat gaua zen. Ekainaren 28a, hain zuzen ere. Eta Alde Zaharreko taberna batean elkartu ginen. Begiradak gurutzatu genituen. Hasiera hasieratik emakume ederra iruditu zitzaidan eta tabernaren beste aldetik ikusten ninduen begirada horrekin liluraturik nengoen. Bularralde ederra erakusten zuen tirantedun kamisetaren azpian eta kurbak ere benetan interesgarriak ziren. Begi horien eraginez zutitu zitzaidan zakila galtza bakeroen azpian.
Barrara hurbildu nintzenean bere ondoan pasa eta begira geratu zitzaidan. Potea eskatu eta nire ondoan zegoela ohartu nintzen. Inoiz ikusi dudan begiradarik xamurrena duzu, esan zidan. Eta nik zer erantzun ez nuen jakin baina inoiz ikusia nuen begiradarik xamur bezain lizunena zela berea pentsatu nuen. Eta poliki-poliki gauaren hariek korapilatu gintuzten. Hizketan hasi ginen hasieran, baina elkarrekin hartu genuen laugarren potearekin gure ezpainek bat egin zuten. Eta barra ondoan muxuka hasi ginen. Ni bero-bero nengoen eta bera ere bai. Bere etxera joatea proposatu zidan, gertu bizi zen eta.
Etxean geundela arropa erantzi zidan, ohean etzanarazi zidan eta bera ere biluzten hasi zen. Tirantedun kamiseta erantzi zuen nire aurrean eta bere bular ederrak ikusi nituen. Titiburu goxo horiek jateko irrikan nengoen. Orduan buelta eman zuen eta galtza bakeroa erantzi zuen. Tanga fin bat zeraman bere ipurmasail ederrak agerian uzten zituena. Emakume gorputz eder horren aurrean guztiz beroturik nengoen.
Orain ez beldurtu, faborez, esan zidan. Eta hitz horiek esatearekin batera buelta eman zuen. Tangaren azpitik harria bezain gogorra zegoen zakil zutitu bat zeukan. Hasieran ez nuen jakin nola erreakzionatu. Begira geratu nintzen. Bera kurbak, bere titiak, bere ezpainak, bere ipurdia... eta bere zakila! Alde egingo duzu? Galdetu zidan. Alde? Une batez pentsatu nuen. Ez naiz inoiz egon zu bezalako emakume batekin, esan nion, eta uste dut ez dudala hori berriro esango. Lau hankatan berarengana hurbildu nintzen, aldakatik heldu eta tanga jaitsi nion astiro-astiro, bere zakil handituari liluraturik begiratzen nion bitartean. Tanga belaunean zegoelarik, zakila laztandu nion eta inertziaz-edo, nire ahoan sartu nuen. Zakil bat ahoan izateko sentsazioa ezagutu nahi nuen eta nire mihiarekin laztantzen hasi nintzen, gora eta behera. Ahoaren hondoraino ere sartu nuen bere plazerra areagotuz eta horrekin batera nire berotasuna ere areagotu zen. Kendu, kendu, eskatu zidan horrela tarte bat eman ondoren. Nik pittin bat kendu eta bere esperma nire bularraren gainean sentitu nuen.
Orain zure txanda, esan zidan. Eta lau hankatan kokatu zen ohe gainean. Ni, ohe ondoan zutik, bere atzean kokatu eta ipurtzulo eder horretan nire zakil handitua sartzen hasi nintzen. Hondoraino sartu nion eta ipurmasail eder horien dantzaz goxatu ondoren nire zukua deskargatu nuen bere barruan.
Ohe gainean geratu ginen biok. Eskerrik asko ez joateagatik, esan zidan. Eskerrik asko zuri, ez joateagatik, esan nion. Irri egin genuen eta inoiz txorta egin dudan emakumerik ederrena zela esan nion...


28/06/2008

Etzan zaitez

etzan zaitez zoruan, ohean, mahaian
etzan zaitez eta
busti itzazu atzamarrak
busti itzazu plazerrez, amodioz, bizitzaz...
gero nik zure plazerrez edan dezadan...




27/06/2008

IBILI...

Ibiltzen zara biluzik nire amets hezeen gainean eta zure oinen azala jartzen duzu nire azalaren gainean.
Ibiltzen zara biluzik nire begien gainean eta ibiltzean zure titiburuen dantza jarraitzen dut hezetasun honetatik.
Ibiltzen zara biluzik nire hankartearen gainean eta zure aluaren txokoen intimitatea eskaintzen didazu, nire geologia ariketak egin ahal izateko.
Ibiltzen zara biluzik nire aurrean
teleberrin hezetasunaren portzentaiak
inoiz baino altuagoak direla
entzuten dugun unean...

bakardadean?

Ohe gainean eseri naiz, zure testu zaharrak irakurtzeko asmoz eta zure istorioek jotzen dute nire hankartean. Astiro irakurtzen dut, hitz bakoitzaren boterea dastatuz nire zakila handitzen den bitartean. Galtzontzilo apartatu dut pixka bat, zure janzkeraren deskribapena egiten duzunean, eta biok nola egingo genukeen larrua jo deskribitzean eskua eraman dut zakilara. Azala jaitsi dut mugimendu motelekin eta berriro igo, zure hitzek markatzen duten erritmoa jarraituz. Eta zure errelatoa azkartzen den einean azkartzen da nire eskuaren mugimendua, nire zukuaz zure testu zaharrak busti ditudan arte...
Orain inprimatu beharko ditut berriro...

26/06/2008

lo gelako jolasak

sartu naiz lo gelara eta ohea egiten ari zara, esnatu berria. Egiten duen beroarekin tirantedun kamiseta bat eta tanga beltza besterik ez daramazu. Ixil-ixilik zure gorputzaren mugimenduei begira nauzu eta berehala zutitu zait galtzontzilo azpiko harria. Zure eraginez jakina. Galtza belaunetaraino jaitsi dut eta galtzontzilo pixka bat jaitsita, oheko beheko partea egiten ari zaren momentuan hurbildu naiz zuregana eta konturatu zarenerako nire eskuek zure aldaka inguratu dute. Ez mugitu, agindu dizut. Aurrera pixka bat makurtu zara eta irribarre bat eskaini didazu. Zure aginduak gustukoak ditudala badakizu, esan didazu. Nire helburua oztopatzen duen tangaren haria alde batera apartatu eta goxo-goxo irristatu naiz zure barruan. Heze zaude. Guztiz. Badakit nola gustatzen zaizun horrela bat-batean harrapatzea eta zure barruraino sartzea. Bultza eta bultza ibili naiz zure atzean, nire eskuek zure aldaka gogor heltzen duten bitartean eta horrela larrua jo egin dugu, piztiak izango bagina bezala, eguneko lehenengo argiekin. Eguna hasteko modurik hoberena ezagutzen al duzu?


24/06/2008

Udako sua

Udako sua ailegatu da azkenean. Eta udako sua gustukoa dut, ligatzen duzunean errazago biluzten garelako eta gure mihiek dastatzen dutelako gustukoa dugun azalaren zapore izerditsua. Gustukoa dut gauerdian esnatzea eta ohe gainean dagoen zure gorputz biluziari behatzea. Zure bizkarraren kontra jartzea eta nire hankartea zure ipurmasailen artean kokatzea. Nire atzamarra aurrera eramatea eta zure klitoria laztantzea zu esnatu arte, zuri nire plazer guztia eman arte. Eta zure ipurmasailen arteko izerdian nire zakila igurztea zure sorbaldan isuri arte... Udako sua ailegatu da azkenean baina zu ez zaude...