19/02/2009

mihiaz

mihiaz laztanduko dizut irribarrea
mihiaz zure poroak dastatu
mihiaz zure oinetatik igo eta zure hankak zeharkatu
mihiaz zure belaunetan gelditu eta sufriaraziko zaitut
mihiaz astiro-astiro igoera berriro hasi
mihiaz izterrak ezagutu musukatu laztandu
mihiaz zure altxorrara iritsi eta patxadaz hartu
mihiaz zeruak zuretzako margotu
mihiaz zure hankartean dut geltoki

16/02/2009

Eskainidazu

Eskainidazu zure hankak estaltzen dituzten mediak
Eskainidazu zure hanka gurutzatuak
Eskainidazu zure intimitatea
Eskainidazu zure irribarre bertikala
Eskainidazu hori guztia:
zure hankak estaltzen dituzten mediak
zure irribarre bertikala
eta
batez ere
gurutzatuak egoteari utzi dioten hankak
nik
zure hankatartean
maitatuko zaitut

12/02/2009

teilatuan

teilatura eraman ninduzun eskutik
eta han etor zaitez! esan zenidan
etor zaitez eta larrua jo dezagun!
eta teilatu horretan zure atzean jarrita
larrua jo egin nizun, zure bularrak ukituz,
zure aldaka ukituz, zure klitoria...
eta iruditu zitzaidan
inoiz ez naizela egon
zerutik hain gertu

10/02/2009

musuka...


musuka nazazu gaua gainetik kendu arte
iluntasunari eguzkia oparitu arte
musuka nazazu ezpainetan
bularretan hanketan
belarrietan lepoan
hankartean
musuka
nazazu
beti
...

09/02/2009

Afariaren ordua

arratsalde hotza egiten zuen elkartu ginenean. Eta zure etxera eraman ninduzun. Mahai gainean ardoa, janari ona eta kandelak. Giro ederra sortu zenuen, bai. Eta poliki poliki ardoak berotu gintuen begiak. Berotu gintuen eskuak, ezpainak, hankak... Eta ohartu orduko sofa gainean geunden. Soinekoa erantzi nizun eta... hau sorpresa! Zure kulero berezi horiekin egin nuen topo. Egia esan ez nuen horiek ikusi behar gehiago berotzeko, baina aitortu behar dizut horrek ere lagundu zuela. Sofan etzanarazi zintudan eta ni belauniko jarri nintzen zure hanken artean. Tira, zure kuleroez disfrutatu nahi nuen eta zu disfrutarazi, jakina. Kulero gainean laztandu zintudan. Hasieran nire hatzekin. Gero mihiarekin. Eta kuleroa pittin bat jaitsiz, zuloa zure klitoriaren altueran utzi nuen. Eta handik sartu nuen mihia. Eta ilerik gabeko zure alutxoa musukatzen hasi nintzen. Eta zure intziriak entzuten. Ongi nindoala zirudien, ezta? Eta kuleroa erantzi gabe isuri zinen. Eta ni, guztiz beroturik baldin banengoen ere, nire txanda postrerako uztea erabaki nuen.
Altxatu ginen eta zuk postrea ateratzeko zain geratu nintzen. Gogotsu.



08/02/2009

aspaldiko hitzordua...

azaldu ez zinen hitzordura azaldu nintzen ni
eta biluzik imajinatu zintudan Gasteizko farola horren azpian
eta gero (azkenean) elkartzen ginela
eta egunsentira arte (behintzat) amodioa egiten genuela
elkarrekin, elkarri
eta agian goizak banatzen gintuela (agian)
eta zure tanga beltza oparitzen zenidala
txortaldi ederraren souvenir gisa
eta azaldu ez zinen hitzordura azaltzen zinela imajinatu nuen
eta orduan konturatu nintzen, momentuz behintzat,
bakarrik nengoela, zure zain,
zure gorputza irudikatu nuen farola horren azpian...

07/02/2009

Dutxan ni ere...

Badakizu dutxan zutaz bustitzen naizela. Ederra da ur beroaren sentzazioa nire azalean. Zure mihiaren laztanak balira bezala. Eta handitzen zait zakila. Eta astiro-astiro eskuarekin laztantzen dut. Nire hatzen artean hartu eta nola handitzen den sentitu. Zutaz pentsatzen dudan bitartean. Eta zakilaren azala leunki jaitsi eta ura nire gorputzean nola irristatzen den sentitu. Eta zure gorputza imajinatu, zure gorputz ederra. Niretzat beti izango baita ederra zure gorputza. Zure ilea, zure begiak, zure ezpain borobilak, zure sorbaldak, zure bularrak, zure sabela, zure aldaka, zure hankartea, zure ipurdia, zure hankak... Eta handituz jarraitzen du nire zakilak. Eta azkartzen dut (ez gehiegi) nire eskuaren mugimendua eta gustura nago uraren azpian eta zu zaitut gogoan. Eta moldatuko genituzkeen fantasia guztiak irudikatzen ditut. Eta zutaz bustitzen naiz eta bustitzen dut komuna...