"Ez dago betirako agurrik..."
Ongi etorriak gure desirak taularatzen diren lekura. Sexua, sentsualitatea, erotismoa... gorputzen dantza, azken finean.
Sentsazioak pilatzen dira gaur nire buruan. Atzo egun intensoa izan zen. Enkontrua eta desenkontrua agian. Ederra bezain efimeroa akaso. Eta bitxia. Gaur, inoiz ezagutu ez dudan tanga beltzaren jabearen mezua jaso dut eta horrek hunkitu nau. Altura hauetan ez nuen espero. Eta astindu nau. Azken gertaerek astindu naute orokorrean. Eta geldialdi bat egitea erabaki dut. Bai harremanetan bai blogean. Ez dakit zenbat denborakoa izango den. Agian egun batzuk, agian hilabete... ikusiko dut. Baina orain geldialdia eskatzen dit gorputzak. Hausnarketa egin, lasai egon, pentsatu eta arnasa hartu. Arnasa hartu indar berrituekin itzultzeko, fantasia berriak asmatzeko eta irudikatzeko, nahi dudan pertsonari mezu berriak (azarokoak bezain beroak) bidaltzeko agian, bizitza erotismoz betetzeko.... Beraz, gorputzak eskatuko dit noiz itzuli. Orain uzten zaituztet. Zuetaz despeditzen naiz denboralditxo batez. Nire istorioekin disfrutatu duzuelakoan eta aurrerantzean disfrutatuko duzuelakon. Adiorik ez, gero arte baizik. Laster arte!
Bai, benetan ederra izan da zu ezagutzea eta elkarrekin egin genuena egitea.

Arraroa bada ere amets arraroa izan dut gaur lokuluxka egiten nuen bitartean. Aspaldi lokuluxka egin gabe. Nekaturik nengoen eta ohean sartzea erabaki dut. Loak hartu nauenean abenturazale berriak ezagutu ditudan arren ezagutu ez dudan irudi bat etorri zait burura. Kurbak zituen maitale birtuala. Eta maitale horrekiko jolasak. Ezagutu ez nuen tanga beltza. Eta tanga hura mesanotxeko kajoian nuela amets egin dut. Eta kajoitik atera eta gure jolasen usaina zuela. Eta eskuekin hartzen nuela eta zakilara eramaten nuela. Nire zakila tangarekin inguratzen nuen eta masturbatzen hasi nintzen. Eta isuri aurretik tangaren jabea agertzen zen. Eta hor bukatu da nire ametsa. Abenturazale berriak ezagutu ditudan arren...
