09/11/2007

Portaleko sarrera ongi gogoratzen dut. Eman zenidan lehendabiziko muxu heze hura ordudanik gordeta daramat ene katanarruan... Eta belarria, nola ahaztu zure mihia nire belarrian! eta ongi bazenekien nola jartzen nintzen. Eta bai, egia da, zure mihiaren eraginez nire hankarteak zure zoko-moko ezkutatuenen bila abiatu nahi zuela.

Lehertzear nengoelarik plaza horretara eraman ninduzun eta zoruko hezetasunaren gainean paratu ninduzun. Zure esku azkarrek nire praka eta nire galtzontziloa orkatiletaraino jaitsi zituzten, zure mihia erakusten zenidan bitartean. Eta zure praka eta zure tanga ttipi hura ere erantzi zenituen eta nire hankartearen gainean eseri zinen, ene erresuma guztien erregina izango bazina lez, nire eskuekin zure bularren koadroak margotzen nituelarik. Eta ene gau eternalaren banpiroa izango bazina zure letaginak sentitu nituen ene lepoaren gainean, hozka eginez, eta ene odol guztia zuretzat zela pentsatu nuen une horretan. Zure titiburuen gainera eraman nituen nire hatzen pintzelak eta, gure koadro horretarako, izenburu zikinak xuxurlatu zenizkidan belarrira.
Ene berotasun guztia jaso zuen zure barrualdeak. Eta nik zerbait irakatsi nizula pentsatu bazenuen ere, orain aitortu behar dut zu izan zinela ene maistrarik hoberena, larrua jotzearen arte eder horretan gidatu ninduen maistra...
Ikusten zaitudanean, sarritan imajinatzen dut zure atzean paratzen naizela. Zure katu-bizkarrak erotzen nau eta neutroi-bonba bihurtzen da ene gorputz osoa. Praka bakeroak ezkutatzen ditu zure gerritik beherako bihurguneak eta nire eskuek bihurgune horiek askatu nahi dituzte. Zure zilborraren gainean paratzen ditut eskuak eta zure sabela ukitzeak erotzen nau, zure titi txikiek erotzen nauten modu berean. Sabel-dantza izugarri hori niretako dantzatzen duzula imajinatzen dut sarritan...

08/11/2007

Hor nonbaiten elkartu ginen behin, lagunmin zaharrak elkartzen diren moduan eta, laster, bion begiradetan lagunminen distira baino amorante zaharrena distiratzen zuela ikusi genuen. Irribarreek antzinako goxotasuna margotzen zuten gure artean eta paseo bat ematera joatea proposatu zenidan. Nik zonaldea ez nuela ezagutzen ohartarazi nizun, baina zuk, inguru horretako bideak eta bidezidorrak ongi ezagutzen zenituela esan zenidan. Eta hara abiatu ginen, udazkeneko eguzki eder horren azpian, galdutako bidezidor horietatik bueltaka, baserri horretara ailegatu ginen arte. Baserri abandonatuaren hondakinen artean biluztu zinen. Arropa lurrean kokatu zenuen eta gure ohea bihurtu genuen eta paisaia zoragarri horretan daukazun guztia eskaini zenidan eta, nik ere, daukadan guztia eman nizun... noiz eramango nauzu berriro baserri horretara?

07/11/2007

Zure eskuak lotuta. Nire begiak estalita. Biluzik ni. Mediak jantzita zu. Zure eskuak lotuta. Nire begiak estalita. Nire hankartea zutik, zure hankartea bustirik. Zure eskuak lotuta. Libre zure azala, zure ipurdia, zure ezpainak. Nire begiak estalita. Libre nire azala, nire eskuak, nire buztana... Zure eskuak lotuta, nire begiak estalita: ez dakizu zer nolako jokoak imajinatzen ditudan horrela egongo bagina! Zure eskuak lotuta, nire begiak estalita...




05/11/2007

Gonbida nazazu zure gorputzera. Aspaldi itxaroten dudala kolorez beteriko zure gonbidapena. Gonbida nazazu zure irribarrera. Aspaldi itxaroten dudala zure galtzerdien marretatik beste marra mota batzuetara igotzeko txanda. Gonbida nazazu eta zin egiten dizut ez zarela inoiz damutuko. Kolorez beteko baititut zure gorputzeko marra guztiak....

02/11/2007

Utzidan hire eztia dastatzen. Hiretako izango dun nire mihia. Hire muino guziak zeharkatuko dizkinat eta hire azala, behin eta berriro zaporeztatuko dinat. Utzidan hire sexuaren usain goxoa dastatzen...

01/11/2007

"Eskolako lanak tabernetan egiten dituzten neskatxak gustatzen zaizkit. Burua makurtzen dute liburuetara, ordua begiratu. Komunera jaikitzen dira jertseari tiraka, tititxo gozoak nabarmentzen zaizkie, edozein zakil bufandaz inguratuko luketen alutxoak, beren gorputzetako orri bakan eta leunetan."



Hitzak: Pako Aristi
Doinua: Mikel Markez