05/02/2008

neska batek esan zidan behin nirekin larrua jo egin nahi zuela. Asko poztu nintzen. Ni ere berarekin larrua jo egin bainuen. Baina ez zen nik pentsatzen nuena. Neskak larrua jo egin nahi zidan. Bera mutila izanen balitz bezala eta ni neska. Hasieran harritu nintzen. Gero esan nuen, zergatik ez? Bere fantasiak bete nituen. Larrua jo egin zidan. Nik aitortu behar dut disfrutatu egin nuela. Eta berak esan zidan bere bizitzaren esperientziarik ederrena izan zela, egin duen txortaldirik hoberena, alegia. Berak ni larrua jo egin ondoren, gogor gogorra nengoen eta lau hankatan kokatu zen nire aurrean. Orduan nik larrua jo egin nion. Nire zakila irristatu zen inoiz irristatu den alurik hezeenean. Leku guztietatik bustita zegoen. Benetan bero. Piztiak bezala larrua jo egin nion. Eta gau hartan hitzarmen bat sinatu genuen. Nahi genuen bakoitzean larrua jo egingo genuela. Konpromisorik gabe, hizketaldi aspergarririk gabe, kontu arrarorik gabe, taburik gabe. Eta noizean behin, bere telefono deiak aztoratzen nau. Eta bere ahotsa entzun orduko trenpatzen naiz. Eta hitzarmenean sinatutakoak dio, gutxienez urtean behin amoranteak izango garela. Bizitza osorako. Urtean behin gutxienez. Bere fantasiak egi bihurtzeagatik...


gaua eta berandu. badakizu niretzako ohiko konbinazioa dela. santa ageda abesten ibili gara eta ardo trago bakoitzean ikusi zaitut. zu, ordea, ez zeunden. kaxeritaz jantzitako neska bakoitzean bilatu zaitut, eta pololoen azpian zure tanga beltza aurkitzen nuela imajinatu nahi izan dut. baina ez, ez zaitut aurkitu. eta beste trago bat ardo eta non dago zure ile horia flekillorekin? eta zure aldakak? zure bular handiak? beste hiri edo herri batean agian, denboraren beste uneren batean, agian. beste trago bat ardo eta pololoen azpiko tanga ikusten hasia naiz edolontziaren hondoan. eta azken tabernatik atera. eta balantzaka etxera etorri. eta haize hotza aurpegian sentitu. eta gauaren bakardadeaz goxatu. eta izkinei zutaz galdetu. nor zen? mamu bat? izpiritu bat? jainkosa bat? ez zaude eta hori da errealitate bakarra. hori eta ni bero nagoela, jakina. nire gelako aulkian eseri naiz. trago bat likore zerbitzatu dut eta, astiro-astiro arropa erantzi dut, guztiz biluzik geratu arte. eta orain biluzik nago zutaz pentsatzen, zu imajinatzen, zu maitatzen, zu desiratzen. eta imajinazioak altxatu dit hankartea. eta eskuineko eskuarekin hartu dut. eta eskulanak egiten hasi naiz. eta zu hemen egongo bazina zer egingo genukeen pentsatuz isuri naiz. santa ageda egun arraroa gaurkoa. eta beste egun bat zu gabe...


04/02/2008

Donna che gira nuda per la casa
tutto mi ammanta di una grande pace.
Non é nudità datata, provocante.
E' un girar di nudità vestita,
innocenza di sorella e bicchier d'acqua.
Il corpo neppure lo si nota
al ritmo che lo porta.
Passano curve in stato di purezza,
dando alla vita un nome: castità.
Peli che affascinavano non turbano.
Seni, natiche (tacito armistizio)
riposano dalla guerra.
E anch'io riposo.

03/02/2008


pagadian (ipuina II)


Goizaren lehenengo eguzki izpiek esnatu ninduten. Ohea hutsik zegoen, baina oraindik gorputzen berotasuna nabaritzen zen maindireetan. Dutxaren soinua entzuten nuen, eta erdi irekita zegoen atetik, lurrinaren artean, neskaren gorputz biluztua nabaritu nuen. Begirada bat besterik ez nuen bota, baina nahikoa izan zen nire hankatartean harriaren gogortasuna berriro nabaritzeko. Bart izandako sexu-jaialdia ahaztu ezinik nenbilen, eta horrek ere bere lana egiten zuen. Beltzaranaren arrastorik ez, ordea. Alde egingo zuen lehenago, ziurrenik.
Baina goizeko ordu horietan pixka bat lotsaturik nengoen eta komunaren atea alde batera utzita, sukaldera joan nintzen. Kafe beltz beltza behar nuen indarrak berreskuratzeko eta larunbat goiza berri honi aurre egin ahal izateko.
Kafea irakiten zen unean, haren ahotsa entzun nuen sukaldearen atean:
- Kaixo goapo! Niretzako ere kafetxo bat prestatuko didazu?
- Noski baietz!- Erantzun nion haren gorputz lirain eta ederraren biluztasuna behatzen nuen bitartean. Buelta eman zuenean hanka ederren gaineko ipurdi goxoa eta biribila nire desira guztiak berpiztu zituen. Lau azukre-kozkor bota nion kafeari.
Jantzi egin zen eta kafea elkarrekin hartu genuen.
- Ez al zara animatzen mendi buelta bat ematera?
Egun polita egiten zuen, zerua oskarbia zegoen, eta kirol pixka bat egitea ongi egongo legokeela pentsatu nuen.
- Nora joan gaitezke?
- Ba, lasai, hemendik gertu mendi ugari dago eta nik bidezidor asko ezagutzen ditut. Nik eramango zaitut.
Eta horrela abiatu ginen mendira. Gustura egin genuen igoera, gai ezberdinen inguruan hizketan. Baina gaueko txortaldiaren gaia atera zenean igoera egiten hasi zena nire buztana izan zen. Berak ere horrelako zerbait nabaritzen zuelakoan nengoen, haren begiradan desiraren izpiak nabaritu nituelako. Bidezidorraren ezkerraldean izugarrizko pagadi handia eta ederra topatu genuen, eta bertan galtzeko proposatu zidan.
Pagadiaren barrurantz ordu erdi bat inguru ibili ostean itxoiteko esan zidan. Gelditu egin nintzenean pago baten kontra jarri zuen nire sorbalda eta motxilatik atera zuen soka batekin zuhaitzean lotu ninduen.
- Baina, baina... zer egiten didazu?-
- Lasai, zurekin pixka bat jolastea nahi dut, besterik ez. Sufriaraztea egin nahi dizut, baina sufrimendu goxoa emango dizut...
Eta hitz horiek esan ondoren nire aurrean kokatu zen. Kamiseta kendu zuen eta titizorroa eramaten ez zuenez haren bularrak mendiaren erdian gelditu ziren dantzan.Lau hanketan kokatu zen orduan, eta praka jaitsi zuen poliki poliki. Horrela eman zuen minutu pare bat, tanga besterik ez zuela eramaten, mendiko pizti bat izango balitz bezala. Zeharka begiratu zidan, eta nire praka barrenean zakila gogor gogorra zegoela konturatu zenean, altxatu egin zen eta niregara hurbildu zen.
- Utzi eramaten, bale?
Ezin nuen hitzik esan. Nire prakaren botoia askatu zuen, eta praka eta galtzontzilo belaunetaraino jaitsi zizkidan. Ezpainak bustiak zituen, erdi irekiak, gozozaleak... Eta haren mihiaz gero eta gehiago bustitzen zituen, momentuaren zain.Nire izterren barneko partea laztandu zuten haren eskuek eta astiro astiro iztondoetarainoko bidea egin zuten. Gero eta gogorragoa nengoen. Eta lotuta egotearen sentsazioa nire beroaldia areagotzen zuen. Inpotentzia ederra sentitzen nuena! Esku batekin barrabilak hartu zizkidan eta bestearekin zakilari heldu zitzaidan, gogor, amildegi batetik ez erortzeko geldituko zitzaion azkeneko kirtena izango balitz bezala. Orduan, ezpainek nire zakilaren goiko partea inguratu zuten. Aho osoa nire buztanaren barruan nahi nuen, ezin nuen gehiago itxaron, baina ezin nuen deus egin.
- Sartu barruraino, hondoraino!- Esan nion plazeraz eroturik. Baina hor gelditu zen, hankatartearen gailurra dastatuz, eskuak nire ipurdiraino eramaten zituen heinean. Haren eskuek nire ipurmasailak hartzen eta banantzen zituzten, eta atzamar batekin, ipurtzuloan jolasten hasi zen, nire beroaldia areagotuz.Une horretan aho bustiarekin zeharkatu zuen nire zakila osoa, motel, oso motel. Ahoa, zakilaren sustrairaino hondoratzen hasi zen, kanpora eta barrura, kanpora eta barrura...Esku bat haren potxinera eraman zuen orduan eta klitori hezean lanari ekin zion, igurtzi eta igurtzi. Korritzera nindoala abisatu nion, mesedez kentzeko, ezin nuelako gehiago aguantatu. Baina berak ezetz egin zidan buruarekin eta gero eta azkarrago hondoratu zuen ahoa zakilaren sustrairaino behin eta berriro, behin eta berriro, eta plazer handiz oihu egin nuen nire esperma haren ahoan husten zen unean...

02/02/2008

Lehen, Joxe Ripiauren kantek zuregana eramaten ba ninduten, gaur, bederen, Mikel Laboaren kanta batek eraman nau zuregana... zergatik ote?


baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zai, zoi, bele,
arma, tiro, pum!


01/02/2008

eta badakizu badakizulako: zure lorea zaporeztatzeraino eramango nau loreen bideak...
eta arrosen lurrinaz zaporeztatuko zaitut gorriz
Atzetik

zure atzean kokaturik
nire eskuen artean hartuko dizkizut bularrak,
goxo eta beroak
nire bularra zuregana
itsasten den bitartean,
nire izterrek zure ipurmasailen kontra,
zure burua atzerantz eramaten duzula,
oihu xuabeak egiten dituzun bitartean,
eskuak mugitzen dira
gorputz biak etengabe laztanduz,
zure sabel beroa
nire hankartearen gogortasuna,
inoiz ez bezala hartzen zaitut,
atzeko atetik
eta nitaz betetzen zaitut;
dardarka zaude,
plazer berriak zure gorputz osoa
zeharkatzen zaituelarik,
eta zure intimitatean
hondoratzen naiz
eta bizkarra musukatzen dizut
eta lotuta gaude betiko
eta goxatzen ari zara
eta zeharka zelatatzen duzu nire plazerra,
eta gehiago nahi duzu
eta ni,
zure gatibua
dena emateko prest nago...