Gaur esnatu naiz zu jateko gogoz,
astiro astiro esnatu zaitut
ahoz behera jarri zaitut
eta zure hanken azpian kokatu naiz,
zure zukua gosaltzeko irrikan nengoelako,
eta bertan paratu dut mingaina,
denbora luzez,
zure plazer guztiak esnatu arte,
zu nire mingainaren gainean lehertu arte...
05/06/2013
28/05/2013
Sorpresa etxean zain...
Lorek zerbait iradoki zidan azken emailean. Edo horrela iruditu zitzaidan niri, behintzat. Beste zerbait probatu nahi zuela, oraindik probatu gabe zuena.
Nik, telefono dei bat egin ondoren, etxera gonbidatu nuen, sorpresa prest nuela.
Arratsaldeko azken orduan agertu zen etxean Lore. Sukaldera pasatzeko esan nion eta bertan, Beñatekin egin zuen topo. Harriturik geratu zen. Bazirudien ez zuela espero. Baina poza edota kuriositatea, morboa, irakurri nuen Loreren aurpegian.
Ardo batzuk atera nituen hirurontzat. Beñatekin hitz eginda nengoen aurretik, noski. Eta Lore, zirudienez, gure eskuetan geratzeko prest zegoen.
Ardoak dastatu ondoren eta hizketan gustora tartetxo bat eman ondoren, Loreri sukalde erdian zutitzeko esan nion. Ni bere aurrean jarri nintzen eta Beñat bere atzean. Eta arropa eranzten hasi ginen. Ni prakak jaitsi, Beñat kamiseta igo. Kuleroa ahoarekin erantzi nion, Beñatek bularretakoa askatu bitartean. Biluz biluzik utzi genuen eta bere gorputza laztantzeko, musukatzeko... aprobetxatu genuen. Leku guztietan jarri genituen eskuak edota ezpainak.
Lore aski beroturik zegoelarik, gu ere biluztu ginen sukaldean.
Orduan, zoruan belaunikatu zen gure zakil gogortuen aurrean, esku bakoitzarekin zakil bana hartu eta, tarteka, zakilak bere ahoan barneratzen hasi zen.
Baina nire ustez ez zen hori Lorek gaur probatu nahi zuena. Horregatik, zorutik altxarazi eta logelara eraman genuen.
Beñati ohean etzateko esan nion, ahoz gora. Eta Loreri Beñaten zakilaren gainean esertzeko iradokitu nion.
Lore Beñaten gainean jarri eta alutxoan sartu zuen honen zakila. Beñat musukatu bitartean eta niri bere ipurmasail ederrak erakutsiz.
Orduan nire txanda zela ulertu nuen eta zakilaren punta bere uzkiaren gainean jarri nuen.
- Kooooontuz!- esan zidan- biak batera ez dut inoiz probatu...
- Baina- esan nion- gogotsu zaude, ezta?
- Gogotsu? Irrikitan nago- erantzun zidan intziri goxoen artean- bete ezazue nire zulotxo guztiak, mesedez...
Hori esan eta bere ipurditxoan hasi nintzen sartzen, aluan Beñaten zakilaren presentzia nabari bitartean.
Intziriak gero eta ozenagoak bilakatu ziren eta Lore, ero moduan hasi zen gure artean mugitzen. Beñat bere aluaren barnean kolpe goxoak emanez, eta ni bere ipurdiaren barnean, hondoraino sartuta eta bere titiei helduta.
Eta horrela, hirurok, sinbiosi berezi batean, iritsi ginen orgasmora eta ohean geratu ginen etzanda...
09/03/2013
Gonbita
26/02/2013
Ametsetan
Dutxan nagoela agertu zara zu. Ez dut zaratarik entzun eta ez naiz konturatu ere egin. Eta dutxatik ateratzean nire aurrean topatu zaitut, biluzik, irribarretsu.
Toallarekin lehortu didazu gorputza eta, lehortu bitartean, zure begiradak berotu nau izugarri eta tente jarri zait zakila, harri bat bezain gogorra.
- Nola zu hemen?- galdetu dizut.
- Gaur zurekin egin dut amets- erantzun didazu.
- A, bai? Eta zer amestu duzu?
- Honekin...
Toalla lurrera erotzen utzi duzu eta ni buelta eman didazu. Zutik geratu naiz eta zu, nire atzean, belaunikatu zara.
Esku batekin hartu didazu zakila eta astiro astiro hasi zara astintzen. Beste eskuarekin nire ipurmasailak zabaldu eta mingaina nire uzkiaren gainean jarri duzu.
Nik eskuak atzera eraman, zure buruaren gainean jarri eta niregana bultzatu zaitut.
Zure mingaina nabari dut nire uzkian sartzen eta plazerez egin dut dardara.
Bitartean eskuarekin jarraitu duzu lanean, gora eta behera, eta ni ezin izan naiz mugitu, ederki ongi bloketatuta bainago zure eskua eta zure mingaina artean. Plazerezko zeru ederrean.
Barru barruan nabari dut zure mingaina eta modu basatian korritu naiz zure eskuari esker.
- Halako ametsak sarritan dituzu? - galdetu dizut errekuperatu naizenean- hala bada, abisatu, mesedez, eta nahi duzunean etorri zure ametsak egi bihurtzera...
Bitartean eskuarekin jarraitu duzu lanean, gora eta behera, eta ni ezin izan naiz mugitu, ederki ongi bloketatuta bainago zure eskua eta zure mingaina artean. Plazerezko zeru ederrean.
Barru barruan nabari dut zure mingaina eta modu basatian korritu naiz zure eskuari esker.
- Halako ametsak sarritan dituzu? - galdetu dizut errekuperatu naizenean- hala bada, abisatu, mesedez, eta nahi duzunean etorri zure ametsak egi bihurtzera...
30/01/2013
Sexu anala taulen gainera!
Duela urte batzuk topatu nuen Toni Bentleyren La rendición liburua, sexu analaz (eta haratagoz) hitz egiten duen testigantza berezi samarra. Gustatu zitzaidan, oso ikuspuntu interesgarria ematen zuelako, berria, freskoa... erotismoa, sexua eta mistizismoa lotuz, "atzetik" betiere.
Orain ikusi dut liburu honetan oinarriturik antzerki lan bat egiten ari direla, nor eta Espainiako Centro Dramático Nacional! Egia esateko nahiko harriturik geratu naiz. Bitxia iruditu zait, inolako zalantzarik gabe. Eta zer pentsatua eman dit. Suposatzen dut ona dela, sexu anala eta halako liburu bat antzerkira eramatea, halako antzerki batera, gainera, tabuak apurtzen joateko. Horretarako baliagarria izatea espero dut, behintzat. Ez dakit noiz arte egonen den karteleran ezta ea ikusteko aukera izanen dudan. Ahal izanez gero joanen nintzateke gustura, zer nolako adaptazioa egin duten ikusteko eta, batez ere, publikoaren erreakzioak ikusteko. Hori interesatzen zait bereziki: jendearen harrera eta erreakzioak. Bestela beste norbaitek ikusteko aukera baldin badu, bidal dezala bere kronika, iritzia, inpresioak blog honetara. Eskertuko diogu eta! Hementxe uzten dizuet promoziorako egin duten bideotxoa:
29/01/2013
Strap-on motel
Strap-on motel Maria Beattyren beste film bat da. Izenburuak dioen moduan, kasu honetan, motel batean dago girotuta. Bi nesken arteko harremana erakusten du eta, nesken jolasetan strap-on eder bat daukagu, zakil-gerrikoa edo dena delakoa. Eta bai, jokua ematen die jolas honek protagonistei. Aurreko filman (aurreko sarreran aipaturikoan, hain zuzen) soinu banda azpimarratu dugu, punk-rock-country estilokoa zen. Oraingoan, berriz, jazz musikak apaintzen ditu Strap-on motel honen eszenak, modu atseginez. Eta Maria Beattyk, zuzendariak, jazzaren erritmoan sartzen gaitu motel honetako gelen barruan.
Era berean esan behar da, aurreko filma baino leunagoa dela BDSMren inguruko eszenei dagokionez, xamurragoa-edo. Halere, motelagoa egiten da, agian eszena guztiak motel barruan direlako, eta aurrekoa road-movie bat izanda, joku handiagoa ematen zuelako, batek daki!
Dela dela, strap-on erabiltzeko modu ezberdinak erakusten dizkigu, gure sexu jolasetan imajinaziorako espazio berriak eskainiz, eta hori eskertzekoa da. Soilik horregatik baldin bada ere, merezi du ikustea. Gomendagarria guztiz, interesgarria eta... berogarria. Ahal izanez gero filma lagunduta ikusi, zakil-gerrikoa atera eta jolasteari ekin... Eta on egin!
28/01/2013
Porno postapokaliptikoa?
Maria Beatty, New Yorkeko zine porno zuzendari interesgarria da. Duela gutxi Beattyren hainbat film erori dira nire eskuetan eta atzo, azkenik, horietako bat ikusteko aukera izan genuen. Teorian emakumeentzako (eta bereziki lesbianentzako) egindako zinema dela dirudi, fetitxismoa eta sadomasoaren inguruko harremanak jorratzen dituena. Baina praktikan buruz irekiak baldin bagara, behintzat, edonorentzat dira film interesgarriak.
Atzo post-apocalyptic-cowgirl ikusi genuen. Imajinatuko duzuenez, eszenatoki postapokaliptiko batean dago girotuta. Roadmovie ere badela, esan dezakegu, western itxurakoa. Aitortu behar dut eszena edo une zehatz batzuk ikustea kostatu egin zitzaidala, ez baikaude ohituta halako eszenak ikustera edota sexua beste moduez ulertzera. Baina orokorrean filma gustatu zitzaidan, gustatu zitzaigun.
Porno gogorra izan daiteke hainbat unetan, baina era berean sentsualitate gradu ikaragarria erakusten digu, baina maitasuna ere, esango nuke, edo konplizidadea, behintzat. Gainera, film artistikoa da guztiz. Detaile guztiak zaindu dituzte, soinu banda ikaragarri ona da eta, halako film batek duen helburua lortu zuen gurekin: berotzea. Film osoa (aurrera azkar pasatu gabe) ikustea lortu genuen, eta gero gerokoak: larrua jo egin genuen eszenatoki preapokaliptiko batean. Ez auto baten gainean, hori ez, baina bai sofa eta mahai baten gainean, mundua bukatzear egongo balitz bezala. Gustura. Ea egun hauetan Maria Beattyren zikloarekin jarraitzeko aukera dugun. Merezi du eta!
Subscrever:
Mensagens (Atom)




