16/04/2012

Irakurri...

Igande goiza da eta ohean esnatu naiz zure ondoan.
Zu oraindik lotan zaude eta nik ez dut altxatzeko gogorik.
Liburu bat hartu dut, patxadaz irakurtzeko gogoa baitaukat.
Liburua zabaldu eta irakurtzeari ekin.
Orrialde batzuk irakurri ondoren nabari dut zure eskua.
Motel, ia ohartu gabe, mugitu duzu nire hankarte gainera.
Galtzontzilotan nago eta hauen gainean jarri duzu eskua, begiak oraindik ireki gabe.
Kilimak nabari ditut barrabiletan.
Irakurtzen jarraitu dut, eta zure eskua xuabe-xuabe mugitzen da nire galtontziloen gainetik. Barrabiletan aurrena, zakilaren gainean gero.
Ondorioz, presarik gabe altxatzen hasi da, baita ere, nire zakila.
Orduan, eskua galtzontziloen azpitik sartzen hasi zara.
Begiak altxatu dituztu orduan eta esan didazu:

- Jarraitu irakurtzen, mesedez. Kobertura gehiago ematen didazu horrela...



Eta nik zure gomendioa jarraitu egin dut eta begiak liburura berriro eraman.
Eta zure eskua goxo mugitzen da nire zakila eta nire barrabilen inguruan, galtzontziloen azpitik.
Gero, galtzontziloa jaitsi didazu, orkatiletaraino. Eta libreago dabil orain zure eskua, mugimenduak egiteko unean. Esku osoarekin barrabilak goxo estutu didazu, zakil gogorra goxo astindu...
Eta nik, jadanik, arreta ezin mantendu liburuan. Halere saiatu naiz eta irakurtzen jarraitu dut.
Bat-batean maindire azpian sartu zara eta nabari dut zuk ere kuleroak erantzi dituzula. Nire gainera etorri zara: zakila zure eskuekin hartu eta alu barruan sartu duzu.

- Liburua itxi dezaket?- galdetu dizut guztiz beroturik.
- Orain bai- erantzun didazu- orain nire aurpegia irakurri dezakezu. Edota nire bularrak...

Liburua utzi eta eskuak eraman ditut zure bularretara. Eta zu, zure aldakak hasi zara mugitzen, sentsualki, goxo... Gero zure ipurmasailetara eraman ditut eskuak, gogor heldu zaitut handik, eta atzamar bat zure uzkira eraman. Eta korritzen hasi zarenean, barruraino sartu dizut atzamarra, eta ni ere korritu naiz, zu baino pixkat geroxeago...

10/04/2012

Mahaitxoan

Zure etxera gonbidatu nauzu, Lore. Eta gogotsu hurbildu naiz, botila bat ardo eskuetan.
Txirrina jo eta, deus galdetu gabe ireki didazu.
Eskailerak igo eta etxeko atea irekita topatu dut.
Atea zabaldu. Etxea ilunpean dago, argi urdin fin batekin.
Nire atzean atea itxi, eta barrurantz sartzen hasi naiz.
Musika goxoa entzuten da. Egon gelatik datorrela esango nuke. Musika sentsuala, zuk gustukoa duzun modukoa.
Egon gelako atea zabaldu eta hantxe zaude zu, biluzik (takoidun zapatak izan ezik), mahaitxo horren gainean igota, lau hanketan, burua mahai gainean makurtuta, ipurdia altxatuta.
Zeharka begiratu didazu eta esan:

- Egin ezazu nahi duzuna...


20/03/2012

pasartea

Zoruan etzanarazten nauzu
guztiz biluzturik nago
eta zu, nire inguruan,
dantza egiten duzu
arropa erantzi bitartean,
zakila gogortzen zait
egarri naiz zutaz
orduan xuxurlatzen didazu:

- nire aulkia bihurtuko zaitut!

eta zakila eskuekin tinko mantentzeko
eskatzen didazu, gorantz begira




eta orduan esertzen hasten zara
zure aulki berrian
presarik gabe,
alua jartzen didazu zakilaren puntan
eta aurrera eta atzera mugitzen zara
intzirien artean,
eta nahi duzun unean
esertzen zara guztiz,
eta nire zakila hondoratzen da
zure alu bustian
eta zure ipurmasailek jotzen dute
nire aldaken gainean,
eta zure bizkar ederra
ikusten dut hemendik...

eta sorpresa berri bat prestatu duzu niretzat:
ez zara mugitzen,
ni gogotsu nago,
zure mugimenduen zain,
irrikan,
baina zuk
nobela bat hartu duzu eskuetan,
nobela erotikoa,
elkartu ginen azken aldian oparitu nizuna,
azal arrosa duena, bai,
eta irakurtzen hasi zara,
presarik gabe,
nire desira areagotu nahian,
eta esaten didazu:

- gutxien espero duzunean,
gustukoa dudan pasarteren batekin batera
mugitzen hasiko naiz,
eta zu nire barnean korritzen utziko zaitut... nik nahi dudan unean....

Eta ni zain nago,
sufrimendu eder honetan murgildurik,
pasarte horren zain...

09/03/2012

Deia

Arratsaldeko lehen orduan deitu didazu telefonoz.
Aspaldi hitz egin gabe, eta ahots "bihurria" nabari dut
telefonoaren beste aldean.
Hitz batzuk konpartitu ondoren halaxe esan didazu:

- Ba al dakizu nola nagoen?
- Nola zaude?- galdetu dizut nik.
- Biluzik, ohean eserita. Zurekin hitz egiten hasi baino lehen biluzik nengoen jadanik.
- A, bai? Eta? Zer esan nahi didazu horrekin?
- Biluztu naizela zuretzat, guztiz gainera...
- Guztiz?
- Bai, alutxoa ere biluztu dut, badakit zuk gustukoa duzula horrela, ezta?
- Edozein modutan ere gustukoa dut zure alutxoa, nahiz eta aspaldi ez ikusi...
- Bai, horregatik gaur bururatu zait larrua jotzen ahal genuela. Telefonoz, behintzat...
- Eta nola egin dezakegu hori?
- Biluztuko zara zu ere niretzat?
- Segundo bat...

Telefonoa mahai gainean utzi eta arropa guztia erantzi dut.

- Biluzik nago zuretzat- esan dizut.
- Ongi da. Orain sentitu nahi dut nola jartzen zaizun tente, hor, hanken artean daukazun zakil goxo hori... Nire eskuen artean hartuko nizuke, ahoan sartu, irentsi... eta nola handitzen zaizun sentitu...
- Handitzen ari zait.
- Eta ni bustitzen hasi naiz. Hankak zabaldu ditut eta bibragailu bat daukat hemen, ohe ondoan.
- Zer egin behar duzu bibragailu horrekin? Azalduko didazu?



- Zure zakila balitz bezala hartu dut eta ahoan sartu. Goxoa dago, egia esateko. Martxan jarri dut eta hankartera eraman. Puntarekin jolasten ari naiz, aluaren sarreran, behetik gora... Zer deritzozu?
- Uffff, nik ere nire esku librea eraman dut nire zakilera. Gogor gogorra daukat. Eta astintzen hasi naiz, mugimendu motelekin...
- Ba pentsatu zure eskua ordez nirea dela, edota nire ahoa, zuk nahiago bezala. Ni, bitartean, bibragailua nire aluan hasi naiz sartzen. Zarata entzuten duzu?
- Bai, entzuten dut... Eta oraindik beroago jartzen nau horrek....
- Orain gutxiago entzungo duzu, barruraino sartuko baitut...
- Eta esku bat klitoriaren gainera eramaten baduzu?
- Halaxe egingo dut, bai... Eta zu, masturbatuko zara leiho ondoan?
- Leiho ondoan?
- Bai, morbo ikaragarria ematen dit nigatik leiho ondoan masturbatzen ari zarela pentsatzeak, edonoren begibistan...
- Leihora hurbildu naiz, gortinak kendu, telefonoa esku batean, bestean... zakila.
- Eta? Gogorra dago zakil hori?
- Inoiz baino gogorragoa!
- Leihoa ireki, mesedez, kristalak oztopo eginen du zure gorputza eta auzokideen artean...
- Leihoa ireki dut, eta zakila astintzen ari naiz. Uste dut bikote gazte bat begira daudela, gortina baten atzetik...
- Mmmmm, ze ona. Nik topera jarri dut bibragailua, eta topera ere dabil nire eskua klitoriaren gainean. Korritzear nago, entzun ezazu nire intziriak aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!
- Ni ere korritzear nago, zuretzat aaaaaaaaaaaaa!

...........................................................................................

07/02/2012

Asteburu luzea (V)

Ohean esertzeko esan zidan Lorek.

- Beste modu batez jolastu nahi dugu orain- gaineratu zuen eta zerbait xuxurlatu zion Lizarri.

Ohe ertzean eserita geratu nintzen, kamiseta besterik ez neramala.

Zakil-gerriko pare bat atera zuen Lorek. Lizarri bat eman zion eta gerrikoak janzten hasi ziren, begirada bihurriak botatzen zizkidaten bitartean...



Ohean lau hanketan jartzeko eskatu zidaten eta nik beren aginduak bete. Hormari begira geratu nintzen, ipurdia haiei eskainia nuela.

- Zu aurrena, Lizar- esan zuen Lorek. Eta ohean, nire ondoan eseri zen eta horrela gaineratu zuen:

- Zure begiak ikusi nahi ditut.

Orduan nabaritu nuen Lizarren silikonazko zakila, ongi lubrikatuta, nire uzkiaren "atarian".

- Poliki, poliki, Lizar- esan zion Lorek.

Eta poliki-poliki hasi zen sartzen, Lorek nire begietara begiratu bitartean, nire sentsazioak edota aurpegiko keinuak aztertu bitartean.
Lizarrek hondoraino sartu zidan zakila.

- Gelditu han!- oihukatu zion orduan Lorek- Eta zu, sentitu!- esan zidan niri.

Denbora dexente izan nuen Lizarren zakila nire ipurdian sarturik.

- Gustura geratu zara?- galdetu zion Lorek- ba orain nire txanda da.

Lizar eseri zen nire ondoan ohe gainean eta Lore jarri zen nire atzekaldean:

- Hemen bidea ongi irekita dago, jadanik- esan zuen.

Eta zakila sartu zidan, kolpe batez, hondoraino. Eta behingoz sartuta, azkar eta bortitz hasi zen nire barruan bultzatzen, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera, nire plazerezko intzirien artean.

Orduan, zutik jartzeko esan zidan eta gorputza aurrera makurtzeko.
Gela erdian geratu nintzen zutik eta, esan bezala, aurrerantz makurtu nuen gorputza.
Lizar itzuli zen nire atzekaldera eta zakila sartu zidan berriro ipurdian. Lorek, berriz, berea eskaini zidan ahoan.

- Sandwitx ederra egiten ari gara zurekin, e? - esan zuen Lorek.

Eta horrela goxatu genuen tarte luze batez. Bat-batean Lorek bere zakila kendu zidan ahotik, nire aurrean belauniko jarri eta, Lizar atzetik ematen segitu bitartean, zakila jan zidan Lorek, bere ahoan irentsita. Eta atzetik horrela oihukatu zidan Lizarrek:

- Saria merezi duzu! Korritu zaitez orain Loreren ahoan!

Lore ohartu zen korritzear nengoela, ahoa kendu, eta atzera pixka bat egin zuen. Baina orduan Lizarrek esan zion:

- Ireki ahoa! Zuku hau zuretzat da!

Lorek ahoa irekita geratu zen nire aurrean belauniko. Eta Lizarrek, atzetik eman bitartean, esku bat eraman zuen nire zakilera eta gogor astintzen hasi zen. Eta horrela, segituan deskargatu nuen nire zukua Loreren aho irekiaren gainean...

26/01/2012

Asteburu luzea (IV)

Jon alde egin ondoren bakarrik geratu ginen Lore eta biok, nekaturik, lotan.
Goizean esnatu, gosaldu eta txirrinaren soinuak iragarri zigun hurrengo sorpresa.
Atea zabaldu eta aspaldiko laguna agertu zitzaigun:

- Lizar! Aspaldiko!

Besarkada luzea eman genion. Kafea eskaini eta hizketan egon ginen tarte luze batez.
Gero, bat-batean esan zigun:

- Bero nator. Zuekin elkartu behar nintzela pentsatze hutsarekin...
- Eta? Zerbait egiten ahal dugu zuretzat?- esan nion.
- Gauza gehiegi bururatzen zaizkit- erantzun zuen - baina orain zerbait azkarra behar dut, aurrejolas gehiegirik gabe. Lore, erantziko diozu arropa?
- Gustu handiz- erantzun zion Lorek.

Hitz horiek esan, Lore niregana etorri eta arropa guztia erantzi zidan.

- Orain- jarraitu zuen Lizarrek- gogortu zakil hori, mesedez.

Lore nire aurrean belaunikatu eta ahoan sartu zuen nire zakila, astiro-astiro bere aho barruan handitu zena.

- Mmmm - berriro Lizarrek- zenbat denbora zakil tente hori ikusi gabe!

Gure aurrean biluztu zen, Loreren ondoan belaunikatu eta bien artean hasi ziren orduan nire zakila jaten, haien artean musukatu bitartean. Ni paradisuan nengoen, jakina. Baina Lizarrek bestelako planak zituen guretzako:

- Itxaron! Orain sofan etzan zaitez, mesedez.

Ni sofaraino joan eta gainean etzan nintzen, buruz gora. Bitartean, Lore ere guztiz biluztu zen.
Eta sofan etzanda nengoela Lizar etorri zen niregana, eta nire aurpegiaren gainean eseri zen, bere alu bustia nire aho gainean jarriz.

- Jango al didazu?- esan zidan- gaur zure janari bakarra izango balitz bezala...

Ni, mingaina atera eta lanean hasi nintzen, gustura, gogotsu jaten, bortizki.
Orduan, Loreri ere egin zion eskaintza:

- Hor, nire aurrean, eserleku bat gelditu da libre. Eta erosoa dirudi...

Lorek barre egin, guregana hurbildu eta nire zakilaren gainean eseri zen. Kondoia jarri zidan eta zakila bere alutxoan sartuz. Eta erritmo basatian hasi ziren biak nire gainean, gora eta behera, Lore nire zakilarekin goxatuz, Lizar nire mingainarekin. Eta ni haien alutxo goxoekin.



Egia esateko beherala korritu nintzen Loreren aluaren barruan, bero-bero bainengoen. Baina orduan, beste ideia maltzurra bururatu zitzaion Lizarri:

- Leku aldaketa!

Ni oraindik tente nengoen, korritu berria, eta egoera hori aprobetxatu nahi zuen neskak.

Orduan, Lizar jarri zen nire zakilaren gainean eta Lore nire aho gainean eserita.
Eta horrela egonda, mingaina mugitu nuen Lore intzirien artean korritu arte. Eta Lizarrek, nahi izan zuena egin zuen nire zakilarekin, plazerez jota geratu arte...