gero arte bat...
Sentsazioak pilatzen dira gaur nire buruan. Atzo egun intensoa izan zen. Enkontrua eta desenkontrua agian. Ederra bezain efimeroa akaso. Eta bitxia. Gaur, inoiz ezagutu ez dudan tanga beltzaren jabearen mezua jaso dut eta horrek hunkitu nau. Altura hauetan ez nuen espero. Eta astindu nau. Azken gertaerek astindu naute orokorrean. Eta geldialdi bat egitea erabaki dut. Bai harremanetan bai blogean. Ez dakit zenbat denborakoa izango den. Agian egun batzuk, agian hilabete... ikusiko dut. Baina orain geldialdia eskatzen dit gorputzak. Hausnarketa egin, lasai egon, pentsatu eta arnasa hartu. Arnasa hartu indar berrituekin itzultzeko, fantasia berriak asmatzeko eta irudikatzeko, nahi dudan pertsonari mezu berriak (azarokoak bezain beroak) bidaltzeko agian, bizitza erotismoz betetzeko.... Beraz, gorputzak eskatuko dit noiz itzuli. Orain uzten zaituztet. Zuetaz despeditzen naiz denboralditxo batez. Nire istorioekin disfrutatu duzuelakoan eta aurrerantzean disfrutatuko duzuelakon. Adiorik ez, gero arte baizik. Laster arte!
6 comentários:
goxatu genun baina banekin nere aldamenetik alde ingo zenula... hola da bizitza eta esan bezela banekin, beraz ezin kexatu... halere zeure posten edota zeure berrien esperoan... zorte izan guapo!
Itzuli laster ba!
ez jun...
bueno hobe esanda, azkar itzuli...
Azkeneko posta izateko ez zen batere erotikoa. Laster bueltatu orduan!
Esker mile guztioi. Halako mezuak jasota azkar itzuliko naiz, bai, denbora apur bat hartu eta post erotiko berriekin itzuli. Laster arte!
Ez dago betirako agurrik...
Enviar um comentário