20/07/2010

Makinilla hartu eta nire hankartetik ilea mozten hasi naiz. Sorpresa eman nahi dizut elkartzen garen hurrengo egunean. Gustukoa duzula badakidalako. Oraindik eta gogo handiz (hori posible bada) jaten nauzulako, irensten nauzulako. Eta ni, nire zakila zure ahoan dagoenean, izozki bat bezala urtzen naizelako. Etorri eta eraman nazazu zurekin, jan nazazu bortizki, kupidarik gabe, nahi duzun alditan, nahi duzun tokitan, nahi duzun moduan. Nik larrua jo egingo dizut ahoan.
Gogotsu nago, bai, elkartuko garen hurrengo egunaren zain. Gogotsu eta mila modutan jolasteko prest!

1 comentário:

Neska disse...

ba niri ilea izatea gustatzen zait, hori bai, zainduta eramatea komeni da