19/07/2010

Sorbetea

Behin esan zenidan udako soineko zuria janzten duzunean kulerorik ez daramazula. Eta gau hartan, afaltzeko geratu ginenean soineko zuri horrekin agertu zinen. Ez nizun ezer aipatu baina nire burua, nire imajinazioa lanean hasi ziren.
Horrela iritsi ginen jatetxera eta mahai diskreto batean eseri ginen, txoko batean. Mahaian eseri eta ardoa eta afaria eskatuta afaltzen hasi ginen. Gustura aritu ginen, bizitzaz, laguntasunaz, sexuaz... hizketan. Orduan, bigarren platerra bukatzean eta zu ohartu gabe, sardexka bota nuen lurrera eta hara jaitsi nintzen ni ere. Mahaiaren azpian sartu nintzen, mantelaz estalita. Lurrean belaunikatu eta zure izterren artera abiatu nintzen. Hankak zabaldu nizkizun, zure soinekoa ia gerriraino eraman eta bai, ohartu nintzen kulerorik gabe zeundela. Zu urduri zeunden, ez zenekien zer egin, baina jolasa gustatzen ari zitzaizun. Zure izterrak laztantzen hasi nintzen, nire eskuak zure alutxoraino eraman bitartean. Horrela tarte bat egon ondoren mihiarekin hasi nintzen. Izterretan hasi eta zure hankartean jarraitu. Zure alutxoaren gainetik mihia pasatzen hasi nintzen. Behetik gora. Ia ipurtzulotik klitoriraino. Mihia sartzen nizun barruan eta gero zure klitoriaren inguruan geratzen nintzen, gustura. Han nengoela tabernaria hurbildu zitzaizun. "Postrerik bai?" galdetu zizun. Eta bere ahotsa entzun bezain pronto ni, mihia klitorian izateaz gain atzamar bat sartu nizun zure alutxo goxoan. Busti bustirik zeunden. Auskalo zer pentsatu zenuen zuk. Nik, postrea jaten ari nintzela, postrerik goxoena, pentsatu nuen. Dena dela, zuk, ahal bezala, sorbete kopa pare bat eskatu zenion, ahots fin batekin, korritzen ari zinenean. Horrela adierazi zidaten zure dardarek...
Mahai azpitik atera eta begietara begiratu nizun.
- Kabroia!- esan zenidan- sorbetea eskatu dizut.
- Lasai, nirea edan dut jadanik- erantzun nizun.
- Eta, gustatu zaizu?
- Bai, benetan ona zen...
- Beraz, jatetxe honetara gehiagotan ekarri beharko nauzu, nik ere sorbete mota hori probatu nahi dut eta!...

Sem comentários: