07/03/2008



Maite dut

zure bularrak

argitzen dituen

eguzkia.

Maite dut

zure azala

marrazten duen

argia.

Maite zaitut

pertsiana igotzen duzun

bakoitzean...

06/03/2008

UTZIDAZU zure azalaren tatuajeak deszifratzea
UTZIDAZU zure leihoaren argia izatea
UTZIDAZU laztanduko zaituen mihia izatea
UTZIDAZU zauriak itxiko dizkizun benda izatea
UTZIDAZU zure adatsetan korapilatuko den eskua izatea
UTZIDAZU zure azalaren tatuajeak deszifratzea
UTZIDAZU gau bakar bat baldin bada ere
UTZIDAZU...

05/03/2008

Bere urtebetetzea zen eta beti aipatzen zidan fantasia betearazteko unerik egokiena izan zitekeela pentsatu nuen. Nirekin eta ezezagun batekin arratsalde osoan larrua jotzen egotea. Eta ezezaguna aurkitu nuen. Ez galdetu nola eta non, baina fidatzekoa zela ziurtatu ahal izan nuen. Eta bera etxera ailegatu zenean biluzik aurkitu gintuen. Eta aurkezpenak egin nituen. Berak ezin zuen sinetsi. Nire fantasia errealitate bihurtuko duzu! Esan zidan. Bai. Erantzun nion. Orduan belaunikatu zen. Gure hankarteak hurbiletik ikusi nahi baitzituen. Eta eskuen artean hartu zituen. Eta astiro-astiro bi zakileekin jolasten hasi zen. Eta ezezagunarena sartu zuen ahoan. Eta xurgatu zuen. Eta ondoren nire txanda izan zen. Nirea bere ahoan hondoratu zuen. Uste dut urtebetetze honetan ez naizela aspertuko, esan zigun. Sofan gainean belaunikaturik jartzeko eskatu zidan. Eta atzetik behatu zien gure ipurdiei. Gero gure erdian kokatu eta gure ipurtzuloetan jolastu zen. Jaitsi! Oihukatu zigun. Eta gu sofatik jaitsi ginen. Bera geratu zen sofa gainean. Eta katu bat bezala mugitu zen. Lau hankatan geratu zenean hurbiltzeko eskatu zigun. Orain bai, esan zuen. Etor zaitezte! Ezezaguna atzean jarri zen eta astirik galdu gabe zakil osoa sartu zion alutik. Niri aurreko partea egokitu zitzaidan. Eta atzetik zetozen kolpeen erritmoan nire zakila bere ahoan hondoratu zuen berriro. Barrabilak hartu zizkidan esku batekin. Eta bestearekin, nire hankartearen enborra hartzen zuen. Ez nuen luzaro iraun. Eta nire zukua isuri nuen bere ahoan. Ezezagunak pittin bat gehiago iraun zuen. Baina ez asko. Arratsaldeak hasi besterik ez du egin, abisatu zigun. Kaferik nahi?...




...eta elur maluta bat hartuta
nire gelako berotasunera
gonbidatuko zintuzket
eta elurra dastatuko nuke
zure titiburuetan
eta elurra dastatuko zenuke
nire tituburuetan
eta maindireak
bustiko genituzke
elurrez
eta orgasmoez
eta hurrengo egunean
ez ginateke lanera joango
eta larrua jotzen
emango genuke eguna
eta politago ikusiko genuke
(leihotik)
eguraldi txarra...

04/03/2008

Elurra ari du hiriaren gainean.
Eta euri tantekin tartekatzen da noizbehinka.
Haizeak ere leihoak jotzen ditu.
Eguraldi desatsegina kalean ibiltzeko.
Eguraldi ederra zure azal zuriraren gainean ibiltzeko.
Elurra ari du teilatuen gainean.
Eta postal ederrak eskaintzen dizkigu.
Irudi ahaztezinak.
Eta leihoaren barruko aldetik
miresten dut elurraren edertasuna.
Baina ziur nago
ez dela inoiz izango
zu bezain ederra.


03/03/2008


Ate atzean dago
fantasiei begira
atearen behatxulotik

baina lotuta dago
fantasiei begira
mugitu ezinik

eta atearen beste aldean
dauden fantasiak ikusten ditu:
gorputz korapilatuak,
hanka nahasiak,
izerdi-zukuak,
eskuak nonahi,
mihiak nonahi,
hankarteak nonahi...

Ate atzean dago
fantasiei begira
atearen behatxulotik...

01/03/2008

isiltasunean esnatu nau goizak. udaberriko giro honetan egun lainotsua egiten badu ere, beroa egiten du eta edredoia sobran nabaritu dut. biluzik geratu naiz ohe gainean. gortinak ireki ditut baita leihoa ere. eta berriro itzuli naiz ohe gainera. edonork begiratu nahi izanez gero hementxe nago. eta edonor hori existitzen dela imajinatuz berotzen hasi naiz. edonor hori, leiho baten atzean ezkutatzen den begirada zurea dela imajinatuz berotzen hasi naiz. eta zakila handitu zait. eta motel-motel hartu dut. eta xuabe-xuabe masturbatzen hasi naiz, leihora begira. hor al zaude? galdetu diot nire buruari. agian ez, pentsatu dut. baina han egongo bazina bezala masturbatu naiz zuretzat. nire zakil handitua eskainiko banizu bezala. nire gorputz biluztua zurea izango balitz bezala. masturbatu naiz kanpotik sartzen zen haize freskoa sentituz. goizeko freskotasun ederra sentituz. zure azala imajinatuz. beste behin... eta gustura geratu naiz.
soilik orduan altxatu naiz eta zakila oraindik gogor dudala gelan paseatu naiz, leiho aurrean. dutxara sartu naiz. dutxatik atera eta lehortu ondoren sukaldera joan naiz. eta biluzik jarraitzen badut ere bazkaria prestatzen hasi naiz. bazkaldu ondoren egingo dudan lokuluxka ederrean pentsatuz. zurekin pentsatuz...