10/12/2007

Gaur, espero ez nuen sorpresa topatu dut zure gonaren azpian. Zeharo liluratzen nauten zure media horiek. Eskua zure hankartera eraman dut orduan, zure izterretatik pasa ondoren, eta zure tangak markatzen duen mugaraino eraman dut. Autoan gaude eta urduri jartzen ari naiz. Lehenbailehen gelditzeko beharra sentitu dut, batez ere zure alu hezea ikutu dudanean. Martxa aldatu behar izan dut, baina berehala aparkatzeo toki apropos bat ikusi eta hantxe gelditu gara.
Zure jasarlekua erreklinatu dut zure gainean eseri eta tanga kendu dizut, gehiago ukitu gabe. Sufriarazi nahi izan dizut. Gozarazi nahi izan dizut, hobeto esanda. Zure besoetatik heldu zaitut eta prakak askatzeko egin dizudan keinua berehala ulertu duzu. Galtzontziloen azpitik askatu duzu zure laguntxoa. Gure gorputzak, ez dakit nola, baina elkartu egin dira, eta nire zakil gogortua barneratu da zure kobazulo ederrean. Kanpoan botatzen duen euriak lagunduko bagintu bezalaxe... Gaur plazerezko oihurik ez. Ixilik goxatu dugu. Astiro, gure herria bustitzen duen xirimiria izango bagina bezalaxe... Zakila guztiz bustita atera dut zure barrunbetik...



Berotasuna eskatu zenidan eta ni ematen saiatu nintzen, zure tontor guztiak umeldu nahi nituelako. Zure titiburuak ezagutzen ez dituzten miazkadez bete nahi ditudalako, eta zure eskuek nola heltzen nauten sentitu nahi dudalako. Gaur gogor izan nahiko nuke zure aldamenean eta gutxienez, berotasun berezi hori guztia adierazi nahi dizut, zure amets lizunenetan goxa dezazun, nire etorrera irrikaz itxaron dezazun.
Ohetik ez mugitzeko eskatu nizun. Aldamenean gaude biok. Haizeak leihoaren kontra bultzatzen dituen euri tanten soinua gero eta intensoagoa da. Gero eta intensoagoa izango da zuregan egingo dudan bultza… Ekaitza bat bezala sentituko duzu nire gorputza, zure gainean bultzatzen dudan bakoitzen, zure ezpainak, zure lepoa, zure besoak, zure bularrak bustitzen ditudan bitartean…
Zuretzako asmatuko ditut euri-jasa berriak…
Euritsua esnatu da gaur eguna hiriaren gainean. Zer hobeto eguna izaren artean larrua jotzen igarotzeko? Deus ez. Euria egin dezan etxetik kanpo. Euria egin dezagun izaren azpian. Izarek ezkutatzen duten zure hezetasuna nahi dut. Bustiko nauzu. Bustiko zaitut. Euri ederragorik ba al dago?
Sorbaldetatik hasi naiz eta olioa zure bizkarrean nola zabaltzen den gustukoa dut. Sorbaldak, bizkarra... Ipurdian gelditu naiz. Masajea gustukoa duzula, ez dago dudarik. Hanketara ere zabaldu dizut olioa. Zu ohartu gabe biluztu egin naiz eta olioa ere ene hankartean zabaldu dut. Irristakorra daukat zuretzat. Eta zure ipurmasailen artean irrist egin dut. Zure barruan goxo goxo sartu naiz. Eta nire eskuak olioz bete ondoren zure bularretara eraman ditut. Ipurdia altxatu duzu. Lau hanketan gelditu zara. Eta ene hankartea sartzen dizut inolako trabarik gabe. Nire eskuek, bitartean, olioz betetako eskuek alegia, zure titiburuak laztantzen dituzte. Ezin dut gehiago, abisatu dizut. Ba segi, ez kezkatu, esan didazu, isuri zaitez niregan! Oihukatu didazu. Kafea gustatu zaizu? Galdetu dizut. Kolonbiakoa, ezta? Esan didazu irribarretsu...
Postrea zure etxean hartzea erabaki genuen. Jatetxetik ona gero eta beroago jarri naiz. Badakizu zergatik. Metro batzuk nire aurretik ibili zarelako une batzuetan, eta zure ipurdiaren mugimenduek erotu egin naute. Etxean tregua emateko prest ez nago. Biluztu zaitut eta zure ipurmasailetatik hartuta sofan etzanarazi zaitut. Zure atzetik sartu naiz zure kobazulo goxoan. Heze zaude. Ni bezain bero. Eta sartu eta atera egiten dut hezetasun horretan, nire eskuek zure bularrak hartzen dituzten bitartean eta nire ezpainek zure garondoa bustitzen duten bitartean. Sartu eta atera. Zure orruek baieztatzen didate postrea gustukoa duzula. Ez gelditu! Oihukatzen didazu. Eta nik ezin dut gelditu eta isuri egin naiz zure barrualdean. Ekaitzaren ondoren barea heldu da. "Kafea falta zaigu, ezta?" Esan dizut. Irri egin duzu "eta likorea" erantzun didazu...


09/12/2007

Etxera itzultzean badakit nola aurkituko zaitut. Gaua izango da jadanik eta sofan etzanda egongo zarelakoan nago. Telebista, modu aspergarrian ikusten. Erdi lo, erdi esnaturik… Zugana hurbilduko naiz eta sofa ondoan belauniko geldituko naiz. Irribarretsu begiratuko dizut eta zu erreakzionatzeko astirik izan gabe, praka eta kuleroak kenduko dizkizut… Gerritik behera biluzik geratuko zara sofan, ni belauniko musukatzen hasten naizen une berean. Gure musuak gero eta hezeagoak izango dira. Esku bat zure buruaren atzeko partean kokatuko dut, bestea berriz, zure alutxora eramango dut eta xuabe-xuabe, laztanduko dizut. Gainetik hasieran, barrutik ondoren. Zure zukua nire atzamarrak guztiz bustitzen duenean kamiseta kenduko dizut eta bularretakoa askatuko dizut. Nire atzamarrek zure klitoriaren gainean jolastuko dute, eta nire ezpainek zure titiburuak laztanduko dituzte. Sofan esertzeko esango dizut. Altxatuko zara eta eseriko zara. Guztiz biluzik zaude eta zure gorputza gustukoa dut. Ni altxatuko naiz. Zutik geratuko naiz zure aurrean eta arropa kentzen hasiko naiz. Zure esku bat alutxora eramango duzu eta igurtzen hasiko zara. Biluzik geratuko naiz zure aurrean, eta ni ere, nire hankartea hartuko dut eta zure aurrean masturbatzen hasiko naiz. Baina ez gara horrela denbora gehiegi luzatuko. Belauniko jarriko naiz berriro eta zu niganaino hurbilduko zara. Sofan eserita jarraitzen duzun bitartean nire zakila irristatuko da zure barrualdean eta horrela egingo dugu amodioa. Zure bularrak musukatzen utzi gabe, gelditu gabe…