
29/02/2008
Eguraldi eguzkitsuak zuregana eraman nau beste behin. Opor horiek izan ditut gogoan. Hondartzan ezagutu ginen eguna. Zu top lessa egiten ari zinen, arean etzana. Ni nire lagunekin nenbilen eta zure ondoan pasa nintzenean, disimulu handirik gabe zure bular ederrei begira geratu nintzen. Orduan, nire bainu-jantziaren azpian zerbait altxatzen hasi zen. Zure bularretatik igo nuen begirada eta okerrago izan zen, zure begiekin egin bainuen topo. Zuk, irribarre eskaini zenidan. Eta ni, korrika batean, uretara sartu nintzen. Uretatik ateratzean zure ondoan pasa nintzen berriro. Zure irribarrearekin, zure kurbekin, zure gorputzarekin liluraturik bainengoen. Zure begiei begira geratu nintzen. Bikiniaren goiko partea jantzi zenuen (zure bularrak estaliz) eta ea paseo bat eman nahi nuen galdetu zenidan. Eta lagunak ahaztuta paseoan hasi ginen hondartzan. Eta poliki-poliki urrundu ginen, arroka bakarti horietara iritsi ginen arte. Han, nire bainu-jantziaren azpikoa guztiz tenteturik zegoen. Eta hori da hondartzak duena; disimulatu ezinik nenbilela. Zu, jakina, ohartu zinen eta, bat-batean, arroken atzean geundela, bikiniaren beheko partea jaitsi zenuen. Gero, nire bainu-jantzia kendu zenidan eta arean etzanarazi zenidan. Eta niri sorbalda emanez makurtu zinen niregana. Zure eskuekin hartu zenuen nire zakila eta zure alutxoraino gidatu zenuen. Horrela jarrita, itsasora begira, nire zakilaren gainean egin zenuen dantza. Inoiz ezagutu dudan dantzarik sentsualena. Eta orgasmorik naturalena izan genuen biok. Opor ederrak izan ziren, oroitzen zara?


28/02/2008
dutxan zure zain nauzu eta zure azalaren falta sumatzen dudanez nirea laztantzeari ekiten diot (zurea izanen balitz bezala), eta nire titiburu txikiak gogortzen dira xaboiaren kontaktuan, eta benetan gogortzen dena hankartea da eta ze goxo irrist eginen zuen zure barnean imajinatzen dut eta ez, oraindik ez dut ukitu nahi, eta eskua atzera eramaten dut eta nire ipurmasail bustiak laztantzen ditut, zureak bailiran, eta bero bero jartzen naiz eta bero hau guztia zuk eragin duzula ohartzen naiz eta ezin dut gehiago eta orduan eskua aurrera daramat eta gogor-gogor dagoen zakila hartzen dut, eta xaboiaren laguntzaz zure alu barruan dagoela imajinatzen dut, begiak itxi eta dutxan belaunikatzen naiz eta zu nire aurrean zaudela imajinatzen dut eta nire hankartea sartzen dizut eta zuk gehiago eskatzen didazu, bularretatik heltzeko exigitzen didazu eta nik heltzen zaitut, eta zure barruan nago, imajinazioan baldin bada ere, eta nire zukua isuritzen da zure bizkarraren gainean...27/02/2008
Tabernan egin dugu topo.
Kafesne pare baten inguruan.
Eta hitz egiten dugun bitartean,
zure ezpainek kafearen aparra
nola dastatzen duten
begira nago.
Pittin bat aurrerago, barraraino,
makurtu zara
eta ez dakit non jarri begiak.
Ez dakit apropos egin duzun ala ez
baina era berean,
zure bularraldea
eta zure galtzetatik ihes egin nahi duen
tangaren haria
ikusi ditut.
Zure gorputz haragitsua
benetan goxoa dirudi.
Eta zure eskuek eskaini behar dituzten
laztanak imajinatzen jarri naiz.
Eta elastikoak ezkutatzen dituen
bularrak imajinatu ditut.
Baita tangak ezkutatzen dituen
ipurmasailak.
Eta orduan ohartu naiz
zure begiak nire hankartean zeudela.
Nire gogortasuna behatuz.
Komunera lagunduko didazu?
Galdetu didazu.
Eta komunerantz abiatu gara biok.

26/02/2008
ERAKUTSIDAZU,
zure tanga beltzen kolekzioa
ERAKUTSIDAZU,
belarrian xuxurlatuko dituzun hitz indartsuak
ERAKUTSIDAZU,
erakartzen zaituena
ERAKUTSIDAZU,
berotzen zaituena
ERAKUTSIDAZU,
pentsarazten zaituena
ERAKUTSIDAZU,
zoratzen zaituena
ERAKUTSIDAZU,
zuregana naraman bidea
ERAKUTSIDAZU,
gure hitzek topo egiten duten puntua
ERAKUTSIDAZU,
gaurik sutsuena, jolasik beroena
ERAKUTSIDAZU,
azkenean, lentzeriak nabarmentzen duen aldaka, ezkutatzen duen altxorra
ERAKUTSIDAZU,
nahi duzun moduan, unean eta tokian...
nik ere nirea
ERAKUTSIKO DIZUT...

25/02/2008

Zure bila joango naiz
hiriburu ezkutuetara
eta zure azala dastatuko dut
zure eskuak
zure belarriak
zure ezpainak
beherago jaitsiko naiz
eta tabernako komunean bada
ala eskaintzen dizudan ohe handian bada
zure azala dastatzen jarraituko dut
zure titiburuak
zure sabela
zure izterrak
zatoz nire bila
esango didazu
eta bilaketa horretan
berriro ere
zure azala dastatuko dut
zure ipurmasailak
zure alua
...zure altxorra...
agindu
eta han izango nauzu
Subscrever:
Mensagens (Atom)


