22/12/2010

zure besoetan

Lizarren aportazio berri bat...



Gustatzen zait zure besoetan nagoela imajinatzea,
zure ezpainek egin izan duten bidea irudikatzea...

...belarrietako xuxurlo, arnas-estu eta koska txikietan hasten den hura,
nire azalean, mingainarekin sortzen duzun errekaren arrastoa itsaso hezean nola bukatzen den marraztea,
zure eta nire eskuek estutzen duten haragian sakondu eta dar-darka nola hasten naizen sentitzea,
bizkarra makotu eta nire zilborraren aihen-belar beltza eskaintzea,
mingaina murgildu,
gorputzak laztandu,
burua guztiz galdu eta...
eta begiak irekitzean hasperenka zure begirada aurkituz bukatzea.

Gustatzen zait zure besoetan nagoela imajinatzea,
baino gehiago gustatzen zait zure besotan urtzea.

Lizar

20/12/2010

Mihia



Begiak estali dizkizut zapi zuri batekin.
Atorra eta bularretakoa erantzi eta eskuak sorbaldan lotu dizkizut.
Praka estua eta tanga erantzi dizkizut gero.
Biluzik geratu zara, ezin ikusiz, sentituz.
Ohean etzan zaitut, hankak zabaldu eta ohearen alboetan lotu dizkizut.
Ezin mugituz, sentituz.
Ohe alboan, zure ondoan, biluztu naiz, belarrira hitz zikinak xuxurlatzen dizkizudan bitartean, eginen dizudana.
Zure gainean jarri eta, bat-batean, zakila jarri dizut ahoan, aperitibo gisa.
Baina ez, ez da gaur nire plazera bilatzen dudana, zure baizik. Edo hobeto esanda,
nire plazera zurean bilatu nahi dut.
Zakila zure ahotik kendu eta mihia atera dut. Ezpainak musukatu dizkizut astiro-astiro, presarik gabe. Eta handik abiatu naiz zure gorputzera. Belarrietara egin dut salto. Lobulua miazkatu dizut. Eta berriro ere xuxurlatu hitz zikinak.
Lobulua utzi eta listuazko bidea ireki dut zure leporaino. Banpiroa sentitu naiz une batez zure lepo eder zurian. Ezker aldean miazkatu dizut aurrena, eskuin aldean gero. Dardarka zaude eta ez da hotzez, plazerez baizik.
Lepotik besoetara joan naiz eta besoetako barruko alde biak musukatzeari ekin diot. Eta besotik titietara salto. Zure titiak inguratu ditut nire mihiaz. Zirkulu zabalak egin ditut hasieran. Eta zirkuluak ixten joan naiz, titiburuetara hurbilduz, gero eta itxiagoa, gero eta itxiagoak… Eta zure titien epizentrora iristean hozkada txiki bat eman dizut. Nire ezpainekin zure titiburuak hartu eta mihiaz dastatu, gozatu. Zure dardarak nabarituz.
Sabelaldera jaitsi naiz eta zilborarren inguruan paratu dut mihia. Gerrietara. Zure gorputzaren alboetan listuazko bide berriak ireki ditut. Hanketaraino iritsiz.
Zure izterretan nabil orain, goitik behera, behetik gora. Mihiarekin, besterik ez.
Une batez itzuli naiz zure ahora. Zakila sartu dizut berriro ere segundu labur batez. Baina berriro atera eta zure ezpainak miazkatu. Eta handik salto zure hankartera, zure alutxora. Gainetik musukatu dizut, albo bietan. Presarik ez dut eta jostatzen hasi naiz. Mihia zure alutxoaren gainetik pasatuz, albo batetik bestera. Ohartu naizenean ezin duzula gehiago orduan sartu dizut, barruraino baina goxo, xuabe, motel. Zure hezetasuna dastatuz egin dizut larrua jo. Mihiarekin, besterik ez. Aurrera eta atzera, aurrera eta atzera eta, tarteka ere, zure klitoria miazkatuz. Horrela egon naiz, tarte luze bateaz, zuk gelditzeko eskatu didazun arte, zure dardar goxoak bigarren aldiz nabari arte.
Orduan kendu dizut begietako zapia eta, eskuak eta hankak oraindik loturik dituzula, nire zakila astintzen hasi naiz zure gainean, zuretzako hasi naiz masturbatzen. Zure bularren gainean isuri naiz, eskuekin zure gorputzean zabaldu dut nire zukua eta zure ondoan etzan naiz ohean…

16/12/2010

Jatetxean II




... Lorek burua altxatu zuenean postrea eskatzeko agindu nion. Besoa altxatu eta tabernariariari deitu zion. Mutila hurbildu eta, masailak oraindik gorriturik, galdetu zigun:

- Postrea hartuko duzue?
- Sorbete kopa bat, mesedez- eskatu nion nik.
- Ni apur bat freskatu behar naiz- esan zion Lorek- marrubizko izozkia ekarriko al zenidake?

Eta galdera egitearekin batera begi bat itxi zion. Tabernariak koadernoan apuntatu eta, lotsa gainditurik, irribarre herabe batekin erantzun zion Loreri.
Postrea ekarri ziguten. Kristalezko baso batean ekarri zuten marrubizko izozkia, txokolate pixka batekin gainetik. Sorbetearekin mihia busti eta Loreri esan nion:

- Badakizu non edango nuke gustura sorbete hau, ezta?...

Ez zidan erantzun, baina poliki-poliki hasi zen izozkia jaten, koilarakada txikiz eta miazkada luzez nire begietara zuzenean begiratuz. Eta izozkia jan bitartean bere begiradak hitz egiten zidan: “zeinen goxo jango nuke izozki zatitxo hau zure gorputzeko edozein tokitik...”, esanez...
Ni bero bero jarri nintzen (beste behin ere) eta postrea bukatu bezain laster komunera joateko esan nion. Aurrena ni, gero bera.
Altxatu eta komunera abiatu nintzen. Komuna barratik gertu zegoen eta hantxe topatu nintzen ni ere tabernariaren begiradarekin. Begia kliskatu nion eta barrura sartu nintzen. Nire atzetik etorri zen Lore eta, hau ezustekoa!, Loreren atzetik tabernaria, izerditan blai zetorrela. Tabernaria atean bermaturik geratu zen, atea zaintzen egongo balitz bezala, guri begira, deus esan gabe.
Lore ni musukatzen hasi zen eta, musukatu bitartean, kremailera jaitsi zidan eta nire zakil handitua atera. Prakak orkatiletaraino jaitsi zizkidan eta orduan hasi zen nire zakila jaten, eta noizbehinka, zeharka begiratzen zion tabernariari. Honen erekzioa ere gero eta nabariagoa zen bere prakaren azpian.
Baina nik ez nuen festa horrela bukatu nahi eta altxatzeko esan nion Loreri. Altxatu eta buelta emateko agindu nion. Buelta eman eta ispiluari begira geratu zen, eskuak konketa gainean jarririk. Ni bere atzean nengoen eta ispiluan ederki ongi jarraitzen ahal zituen nire mugimenduak. Bere gerriraino igo nion soinekoa eta ispilua musukatzeko esan nion. Musu eman zion ispiluari eta, bitartean, nik, listuaz busti nuen nire zakila. Bere ipurditxoan "plug-a" zeraman oraindik. Kontu handiz atera nion.

- Uste dut lan ona egin duela gure lagun honek- esan nion- eta bidea ireki diola nire zakilari, ezta?

Lorek baietz egin zidan buruarekin.

- Nahi duzu ikusi- esan nion tabernariari- nola ematen diodan atzetik?

Eta jakina, honek ere baietz esan zidan buruaz.

Gerritik gogor heldu nion, zakila bere ipurtzuloaren sarreran jarri eta, denbora galdu gabe, gogor sartu nion kolpe batez. Bai, bidea ongi irekita zegoen. Berehala nabaritu nuen nire barrabilek talka egiten zutela bere ipurmasailen kontra. Ederra sentsazioa. Ederra ispiluan osatzen genuen irudia, zutik, komunean, atzetik larua jotzen. Eta ederra ere atea zaintzen genuen lagunaren begirada lizuna.
Lorek ispilua musukatzeari utzi eta tabernariarengana zuzendu zuen begirada. Tabernaria, ate ondotik aldendu gabe, belauniko jarri, kremailera jaitsi, zakila atera eta, guri begira zegoen bitartean, astintzen hasi zen, gogor astindu ere.
Ni korritu nintzen aurrena, Loreren ipurdian, eta gero tabernaria, komuneko zoruan.
Diskrezioz eta ahal bezala, hirurok itzuli ginen gure lekuetara. Lore eta biok kopa bat eskatu genuen oraindik. Eta kopa ekartzean tabernariak esan zigun:

- Kopak nire kontura! Eta itzuli nahi duzuenean...

13/12/2010

Jatetxean I



Eguberriak ziren Lorerekin elkartu nintzenean. Biok presaka genbiltzan, baina begiradetan desioa pizturik hitz egin genuen eta hurrengo egun baterako hitzordua adostu. Afaltzeko geratu ginen.
Urduri eta gogotsu itxoin nuen gure hitzordua. Donostian geratuak ginen. Eta Lore agertu zenean harritu nintzen. Eder-ederra zegoen, dotore jantzita. Gau epela egiten zuen eta berokiaren azpian soineko urdin laburra janzteko aprobetxatu zuen, mediak, takoidun zapatak… Nik praka bakeroak neramatzan eta alkandora beltza.
Jatetxera sartu ginen eta izkina bateko mahaian jarri.
Tabernariari eskatu ondoren eta ardo kopak beteta genuelarik hizketan hasi ginen, zer moduz hau, zer moduz bestea… eta horrelakoak. Eta, jakina, sexuaz ere aritu ginen hizketan, bakoitzaren deskubrimendu berriez, jolasez… Orduan esan zidan:

- Eta gaur, gau batez, nire jabe bihurtuko bazina?
- Zure jabe?
- Bai, zuk soilik agindu behar duzu eta nik zure aginduak bete…
- Mmmm, dibertigarria eta kitzikagarria izan daiteke…. Eta lehen ideia ari zait bururatzen…
- Zer duzu buru maltzur horren barnean?
- Ikusi nahi nuke ze kuleroak jantzi dituzun gaur…
- Ados ba… komunera joango naiz eta nire kuleroak ekarriko dizkizut…
- Ez, ez… hementxe bertan erantzi behar dituzu eta niri eman…

Loreren masailak gorritu ziren, nire lehen aginduak tenperatura igotzea lortu zuen. Mantelarekin estali zituen bere hankak, eskuak sartu eta diskrezio handiz erantzi zuen kuleroa. Lurrera makurtu, jaso eta eskuan eman zidan. Kuleroa baino, tanga beltz fina zen. Hartu eta poltsikoan gorde nuen. Une horretan agertu zen tabernaria lehen platerrarekin. Platerrak utzi, irribarre labur bat eskaini eta ea dena ongi zegoen galdetu zigun.

- Primeran- erantzun zuen Lorek.

Tabernari gazte-gaztea zen, atsegina eta, Loreren arabera, erakargarria.
Afaltzen hasi ginen eta platerra bukatzen ari ginela Lorek poltsotik atera zuen gauza bat, plastikozko poltsa batean gorderik.

- Tori, hau zurea da- esan zidan- azken aldian zure etxetik hartu nizun, espero dut axola ez izatea…

Poltsa ireki eta nire “plug” horietako bat topatu nuen, tamaina erdikoa… begiak altxatu eta Loreri esan nion:

- Mmmm, ta… gutxienez probatu al duzu?
- Uffff, bai, ikusi behar zenuke ze ondo geratzen den nire ipurditxoan! Eta ze bero jartzen ninduen jakiteak zurea zela eta zure ipurdian ere egon dela…

Ni berotzen hasia nintzen jadanik eta ziur nengoen Lore ere bero-bero zegoela gure jolas berriarekin. Orduan idei berri bat otu zitzaidan.

- Ados ba- esan nion- oparituko dizut, zuretzat betiko, baina baldintza bakar batekin…
- Zein da baldintza hori?
- Hartu, aulkian jarri eta eser zaitez bere gainean…
- Orain? Hemen?

Baietz egin nion buruaz.
Eta ez zuen hitz gehiagorik esan. Bere begiek adierazten zidaten aztoraturik zegoela, beroturik. Plug-a hartu, leku guztietara begiratu eta aulkitik altxatu zen pixka bat. Plug-a aulkian utzi, soinekoa eskuekin ipurmasailen erdiraino igo eta plug-aren gainean hasi zen esertzen.

- Sentitu nola sartzen den zure ipurdian- esan nion- jende guzti honen aurrean…

Astiro astiro jarraitzen zuen. Tabernaria bigarren platerrarekin hurbiltzen ari zela ohartu nintzen eta esan nion:

- Eseri laster, tabernaria dator-eta!

Eta orduan kolpe batez eseri zen, plazer-min sentitu, ahoa ireki eta eskuekin soinekoa berriro bere izterretan luzatu, ezer gertatu ez balitz bezalaxe.
Bigarren platerra jaten hasi ginen.

- Kabroi halakoa- esan zidan- ez dakizu ze bero nagoen orain traste honekin ipurdian sartuta…
- Ba bero hori gainetik kendu beharko duzu…
- Gainetik kendu? Nola?
- Nire argibideak jarraituz…
- Ze argibideak?
- Hauexek…

Nik argibideak hasi nintzen ematen eta berak, noski, jarraitu:

- Eraman esku bat izterren artera eta soinekoaren azpitik sartu. Eskua zure alutxoaren gainean utzi eta iletxoak laztandu.
- Ez du tiletxorik- esan zidan- zuretzako depilaturik etorri naiz gaur…
- Ufffff, askoz hobeto- esan nion- gehiago sentituko duzu dena horrela…

Eta bere alu depilatua irudikatzean beroago jarri nintzen orduan.

- Ba, gauza bat aitortu behar dizut- jarraitu nuen- nik ere nire hankarteko ileak kendu ditudala zuretzat…
- Aaaaaaa, ba zakil depilatu hori jango nizuke hementxe bertan…
- Bai, baina momentuz hori imajinatzea besterik ezin duzu egin… Beraz, sentitu zure alutxoaren inguruko azal leuna, laztandu eta eraman eskua ipurtzuloraino, plug-a ukitu hor barruan duzula gogoratzeko… Orain erdiko hatza zabaldu eta barrura sartu. Bustirik zaude?
- Oso, oso oso bustirik…
- Ba sartu hatz eder hori zure alu bustian eta barrura eta kanpora egin, bide batez, klitoria laztantzen duzun bitartean….

Korritzear zegoelarik, ohartu gabe, tabernaria paratu zen gure aldamenean.
- Bukatu duzue?

Nik baietz esan nion, baita platerrak eramateko ere. Bera egoeraz arduratu eta adi-adi begiratzen ari zen Loreren hankartera. Lore hankak zabalik zegoen aulkian eta hatza bere alutxoaren hondoraino sarturik. Tabernariari begiratu zion, isuri egin eta mahaiaren gainera burua makurtu.
Tabernariak lotsagorriturik (edota guztiz beroturik) alde egin zuen gure aldamenetik…

29/11/2010



Pentsiora iritsi zenean ni zain nengoen. Beltzez jantzia nintzen, alkandora eta jeansak. Eta aurpegian antifaza. Atea ireki nion eta antifazarekin ikusi ninduenean barre egin zuen. Ba zekien jolasteko gogoz nengoela. Eta bera ere horrela zegoela iruditu zitzaidan.

- Sartu aurretik biluztu!- agindu nion.
- Baina… hemen? Eskaileran?
- Horrela agindu dizut, ezta? Ba horrela da…

Eta gehiago kexatu gabe, arropa eranzten hasi zen. Atorra lehendabizi, gona gero. Orduan ohartu nintzen mediak, ligero eta guzti jantzita zegoela. Bai, jolasteko gogoz etorria zen. Halere, aginduarekin jarraitzeko esan nion. Zapatak kendu ondoren ligero askatu eta mediak astiro-astiro eranzten hasi zen. Baita tanga beltza ere. Guztiz biluzturik geratu zen etxe atarian. Orduan bere arropa jaso eta larruzko bota beltz luzeak eman nizkion.

- jantzi hauek!

Harridura aurpegiarekin begiratu ninduen baina botak hartu eta jantzi zituen. Ia belaunetaraino iristen zitzaizkion. Ederra zegoen.

- Eskuak atzean!

Eskuak atzean jarri zituen eta orduan, ni, bere tangarekin lotu nizkion.

- Orain bai, barrura…

Eta etxera sartu ginen biok.

-Belaunikatu! Agindu nion.

Bera nire aurrean belaunikatu zen. Orduan kremailera jaitsi eta zakila atera nuen. Ahoa irekitzeko esan eta zakila barruan sartu nion. Goxo nengoen. Bera gogoz xurgatu zidan.
Gelditzeko agindu nion. Xurgatzeari utzi baina zakila bere aho barruan mantendu nuen minutu luze batez. Gero, zakila gorde nuen, berriro ere, galtza barruan. Eskuak askatu nizkion eta tanga ahoan sartu nion.

- Lau hankatan!

Eskuak lurreraino luzatu, ipurditxoa altxatu eta txakurtxo bat bezala jarri zen. Bere atzean kokatu nintzen eta, espero gabe, zaplastako goxo bat eman nion ipurmasailetan. Etxeko atearen ondoan geunden oraindik. Horrela, lau hankatan, azken gelaraino joateko esan nion. Eta ibiltzen hasi zen, lau hankatan.
Nik atzetik jarraitzen nion, bere ipurmasailen mugimenduei so.
Azken gelan gelditu ginen. Beste zaplastako goxo bat eskaini nion.
“Jolasen” kutxa atera eta mahai gainean jarri nuen. Tamaina ezberdinetako dildoak atera eta erakutsi nizkion.

- Mmmm, non sartuko ditugu hauek?, e?

Handiena hartu eta ni neu xurgatzen hasi nintzen, bere aurpegiaren aurrean.
Orduan tanga kendu nion ahotik eta plastikozko zakila sartu.

- Tori, dastatu. Hau guztia zure ipurdian sartuko dizut oraintxe...

Eta berriro ere gogoz aritu zen dildoa xurgatzen.

Lubrikante atera eta dildoak busti nituen. Bere atzean jarri nintzen. Ipurmasail ederrei so. Hirugarren zaplastakoa eman nion. Ezkerreko ipurmasailean, aurrekoak bezala. Eskuak ohera luzatzeko agindu nion. Eta eskuak ohe gainean jarri zituenean, han bertan lotu nizkion. Eta atzera itzuli nintzen. Dildo txikiena hartu nuen orduan. Eta bere ipurtzuloaren inguruan jolasten hasi nintzen, baina oraindik sartu gabe.

- Uste dut hobeto lubrikatu behar dugula zulotxo hau…

Hitz horiek esan eta mihiarekin laztandu nion ipurtzuloa. Mihia barruraino sartu nion. Orduan bai iruditu zitzaidala prest zegoela. Dildo txikia erraz sartu zen bere barruan.
Baina nahikoa ez zela iruditu zitzaidan. Beraz, bigarrena hartu eta operazio berberari ekin nion. Bigarrena lodiagoa eta luzeagoa zen. Eta ez zen sartu hain erraz. Baina gehiago gustatu zitzaion. Zalantzarik gabe.

- Rompeme el culo con el grande, cabrón!- Oihukatu zidan bat-batean. Bai, gehiago gustatu zitzaion.

Beraz, handiena hartu eta ipurtzulora zuzendu nuen. Punta sartu nion. Eta astiro-astiro sartzen hasi nintzen. Eta harriturik nengoen, ikustean bere ipurdi txikiak dildo handi hura nola irensten zuen. Eta dildoa sartu bitartean klitorisa laztantzen nion. Barruraino sartu nion eta hantxe utzi. Bere ipurdi barruan. Beste zaplastako bat emateko aprobetxatu nuen. Orduan eskuak askatu eta tamaina erdiko dildoa eman nion.

- Eta honekin, zer egin nahi duzu?…

Berak bigarren dildoa hartu eta pentsatu gabe alura eraman zuen. Orduan esan zidan:

- Eta oraindik zulo bat libre daukat… Ez duzu bete nahi zure zakilarekin?

Orduan, bi dildo horiekin jolasten ari zen bitartean, bere aurrean biluztu nitzen (antifaza izan ezik) eta ohe ertzean eseri nintzen, bere ahoaren aurrean. Eta berak nire zakila jateari ekin zion.

- Dena, dena xurgatuko dizut, kabroi hori!- Oihukatu zidan. Ni berehala korritu nintzen bere ahoan eta berak barre egin zuen. Ahora ireki eta nire zuku zuria erakutsi zidan. Nola irensten zuen… Dildoak bere zuloetatik atera, buelta eman eta ipurtzulo irekia eskaini zidan….

- Venga cabrón, ten lo que hay que tener y llename ahora el culo con tu polla!

Eta ni oraindik gogor-gogor nengoen, baina bere hitzekin eta bere irudi horrekin oraindik gogorrago jarri nintzen.

- Larrua joko dizut ipurdia, begira nola jarri nauzun berriro ere...

Zaplastako bat eman nion eta bere ipurtzulo irekian hondoratu nion zakila. Eskuekin aldaketatik heldu eta gogor hasi nintzen bultzatzen. Nire barrabilek indarrez kolpatzen zituzten bere ipurmasailak. Eta soinu horrekin (plasta-plasta-plasta!) oraindik beroago jartzen nintzen…. Ederra, benetan ederra zen ikustea nire zakil osoa bere ipurdi barruan.

- Iristen ari naaaaaaaaaaaaaaaiz zure ipurditxoaaaaaaaaaan!

Nirekin batera isuri zen bera ere…
Lurrean etzanik geratu ginen biok, besarkada estu batean loturik…

26/11/2010

gau erotiko baterako olerki hautatua




Helduko
da eguna

desirak
endregatzeari utzi eta

elkarren
begietatik zintzilik

mundu
ziztrin hau ahazteko bidaian abiatuko garena

Egun
horretan

ezpainak
ikutuko dizkidazu

bero
daudela ziurtatzeko,

zureetan
pausatuko duten musua ere

bero
izan dadin.

Eskua
zamatik behera irristatuko didazu,

kamiseta
peko bular handigura

harrotzen
somatzen dudan bitartean,

ez
dakizu zenbat denbora

itxaron
dion zure ezinegona...

gonapetik,
mendietan gora

zure
ferekaren irrikaz

samurtzen
den haragirantz,

hotzikara
bat,

hatzamar
ausart batek

bidea
egingo du,

izerdi
tanta bat,

gerrikoa
askatu,

feromonek
200km orduko abiaduran

odoletik
bueltaka

poroetatik
ihes egingo dute,

hasperen
bat,

izkutuen
gordetako lizunak oro

isuri
egingo dira

nireak
zugan

zureak
nigan

auskalo
norenak nogan

baina
estu

arnas
estua

eta
ohiuak

eta
arnas ere estuagoa

eta
azken grina uholdea

eta
oihurik garrasiena

eta
desira plazer bihurtuko da

Sonia Gonzalez

25/11/2010

Zu



ez zinen lehena izan,
baina lehena izango bazina
izan zinen

desioa zer den
zuk erakutsi zenidan
eta piztu zenuen niregan
jolasteko gogoa
gauza berriak probatzeko asmoa

gustukoa zenuen
edonon nire zakila hartu
eta zure ezpainen artean sartu
kotxean, portalean, eskaileran, igogailuan...

gustukoa zenuen
ezustekoak ematea
zure galtza eta kuleroak edonon jaitsi
eta lau hankatan zure gorputza eskaini
"atzetik nahi?" esaten zenuelarik,

eta irri egiten genuen

zuk erakutsi zenizkidan
sexuaren bideak, gorputzenak
eta oroitzen naiz
sex shop horretara sartu ginenean
azaroko arratsalde euritsu hartan
kabinetan sartu ginenean
eta bi mutil beltzek sandwich eder bat
egiten zutela neska zuri batekin
eta batez ere esan zenidanean:
"morboa ematen dit horrek"

zutaz ikasi nuen
emakumeekin pornoa ikusten
pornoaz ikasten
eta hitz egin genuen hirukoteez
laukoteez, orgiez...

zuk ireki zenidan
lehen aldiz
zure ipurdia
placer licuante nobela irakurtzen ari zinela
esan zenidan
eta horrek piztu zizun probatzeko gogoa
eta niri eskani zenidan ohore handi hori:
zure ipurdia irekitzen lehena izatearena.
pena bakarra daukat zentzu horretan
oraindik ez genekiela nola egin
eta punta besterik ez nizula sartu,
baina ongi oroitzen naiz, bai
nola irekitzen zenizkidan
zure ipurmasailak zure eskuekin,
den dena, sakratuena, eskaini zenidala



behin esan zenidan
Cruel Zelanda nobela irakurtzean
nitaz oroitzen zinela
nik ez nuen nobela ezagutzen
eta bukatu zenuenean
eskatu nizun
eta aitortu behar dizut
harritu ninduela
baita izugarri berotu ere.
Denetarik egiten baitiote protagonistari nobela horretan.
Eta sexualitate gogorra eta sentsualitate ederra
deskubritzen delako liburu horretan.
Ordudanik loturik nauka
zurekin Cruel Zelandak.
Eta irakurtzen dudan bakoitzean
edozein pasartetan
zu aurkitzen zaitut.

urtean behin maitale
izango ginela esan genuen,
maitale basatiak,
bortizki larrua jotzeko,
gauza berriak deskubritzen jarraitzeko...
eta hala egin genuen garai batean.

Azken urte hauetan, berriz,
pista galdu zaitut
eta bizitzak bide ezberdinetatik eraman gaitu
eta interneten bidez noizbait maitale izan bagara ere,
uste dut gau batzuk zor dizkidazula
eta egunen batean kitatu beharko dituzu nirekiko zorrak.

Bitartean jakin ezazu
eskertzen dizudala eman didazun guztia
eta zuri esker nagoela ni hemen.
Jakin ezazu sarritan oroitzen naizela zutaz
eta maindirea bustitzen dudala
zure irribarre maltzurra
zure gorputz bihurria oroitzean,
"gero eta zikinago".
Baina jakin ezazu, baita ere,
faltan botatzen zaitudala
pagadietan, baserri galduetan
liburuen orrialdetan,
sex shopen kabinetan,
taberna jendetsuetan...
urtean behin behintzat.

Faltan botatzen ditudala
zure ipurmasail irekiak
zure hatza nire ipurdian,
zure ahoa nire hankartean,
zure zaplastako goxoak...

Gasteizko egunak, Durango,
zure herrikoak edota nire hirikoak
edo bestelakoak

...eta esan nahi nizun
eskerrik asko, maitte,
itzuli nahi duzunean,
agertu gutxien espero dudan unean
eta egin nirekin nahi duzuna!


Ez. Ez zinen lehena izan,

baina lehena izango bazina

izan zinen.