09/03/2013
Gonbita
...biluztu zarenean atzetik irekitako kuleroak deskubritu ditut,
eta poztu naiz egin didazun gonbita eder honengatik...
26/02/2013
Ametsetan
Dutxan nagoela agertu zara zu. Ez dut zaratarik entzun eta ez naiz konturatu ere egin. Eta dutxatik ateratzean nire aurrean topatu zaitut, biluzik, irribarretsu.
Toallarekin lehortu didazu gorputza eta, lehortu bitartean, zure begiradak berotu nau izugarri eta tente jarri zait zakila, harri bat bezain gogorra.
- Nola zu hemen?- galdetu dizut.
- Gaur zurekin egin dut amets- erantzun didazu.
- A, bai? Eta zer amestu duzu?
- Honekin...
Toalla lurrera erotzen utzi duzu eta ni buelta eman didazu. Zutik geratu naiz eta zu, nire atzean, belaunikatu zara.
Esku batekin hartu didazu zakila eta astiro astiro hasi zara astintzen. Beste eskuarekin nire ipurmasailak zabaldu eta mingaina nire uzkiaren gainean jarri duzu.
Nik eskuak atzera eraman, zure buruaren gainean jarri eta niregana bultzatu zaitut.
Zure mingaina nabari dut nire uzkian sartzen eta plazerez egin dut dardara.
Bitartean eskuarekin jarraitu duzu lanean, gora eta behera, eta ni ezin izan naiz mugitu, ederki ongi bloketatuta bainago zure eskua eta zure mingaina artean. Plazerezko zeru ederrean.
Barru barruan nabari dut zure mingaina eta modu basatian korritu naiz zure eskuari esker.
- Halako ametsak sarritan dituzu? - galdetu dizut errekuperatu naizenean- hala bada, abisatu, mesedez, eta nahi duzunean etorri zure ametsak egi bihurtzera...
Bitartean eskuarekin jarraitu duzu lanean, gora eta behera, eta ni ezin izan naiz mugitu, ederki ongi bloketatuta bainago zure eskua eta zure mingaina artean. Plazerezko zeru ederrean.
Barru barruan nabari dut zure mingaina eta modu basatian korritu naiz zure eskuari esker.
- Halako ametsak sarritan dituzu? - galdetu dizut errekuperatu naizenean- hala bada, abisatu, mesedez, eta nahi duzunean etorri zure ametsak egi bihurtzera...
30/01/2013
Sexu anala taulen gainera!
Duela urte batzuk topatu nuen Toni Bentleyren La rendición liburua, sexu analaz (eta haratagoz) hitz egiten duen testigantza berezi samarra. Gustatu zitzaidan, oso ikuspuntu interesgarria ematen zuelako, berria, freskoa... erotismoa, sexua eta mistizismoa lotuz, "atzetik" betiere.
Orain ikusi dut liburu honetan oinarriturik antzerki lan bat egiten ari direla, nor eta Espainiako Centro Dramático Nacional! Egia esateko nahiko harriturik geratu naiz. Bitxia iruditu zait, inolako zalantzarik gabe. Eta zer pentsatua eman dit. Suposatzen dut ona dela, sexu anala eta halako liburu bat antzerkira eramatea, halako antzerki batera, gainera, tabuak apurtzen joateko. Horretarako baliagarria izatea espero dut, behintzat. Ez dakit noiz arte egonen den karteleran ezta ea ikusteko aukera izanen dudan. Ahal izanez gero joanen nintzateke gustura, zer nolako adaptazioa egin duten ikusteko eta, batez ere, publikoaren erreakzioak ikusteko. Hori interesatzen zait bereziki: jendearen harrera eta erreakzioak. Bestela beste norbaitek ikusteko aukera baldin badu, bidal dezala bere kronika, iritzia, inpresioak blog honetara. Eskertuko diogu eta! Hementxe uzten dizuet promoziorako egin duten bideotxoa:
29/01/2013
Strap-on motel
Strap-on motel Maria Beattyren beste film bat da. Izenburuak dioen moduan, kasu honetan, motel batean dago girotuta. Bi nesken arteko harremana erakusten du eta, nesken jolasetan strap-on eder bat daukagu, zakil-gerrikoa edo dena delakoa. Eta bai, jokua ematen die jolas honek protagonistei. Aurreko filman (aurreko sarreran aipaturikoan, hain zuzen) soinu banda azpimarratu dugu, punk-rock-country estilokoa zen. Oraingoan, berriz, jazz musikak apaintzen ditu Strap-on motel honen eszenak, modu atseginez. Eta Maria Beattyk, zuzendariak, jazzaren erritmoan sartzen gaitu motel honetako gelen barruan.
Era berean esan behar da, aurreko filma baino leunagoa dela BDSMren inguruko eszenei dagokionez, xamurragoa-edo. Halere, motelagoa egiten da, agian eszena guztiak motel barruan direlako, eta aurrekoa road-movie bat izanda, joku handiagoa ematen zuelako, batek daki!
Dela dela, strap-on erabiltzeko modu ezberdinak erakusten dizkigu, gure sexu jolasetan imajinaziorako espazio berriak eskainiz, eta hori eskertzekoa da. Soilik horregatik baldin bada ere, merezi du ikustea. Gomendagarria guztiz, interesgarria eta... berogarria. Ahal izanez gero filma lagunduta ikusi, zakil-gerrikoa atera eta jolasteari ekin... Eta on egin!
28/01/2013
Porno postapokaliptikoa?
Maria Beatty, New Yorkeko zine porno zuzendari interesgarria da. Duela gutxi Beattyren hainbat film erori dira nire eskuetan eta atzo, azkenik, horietako bat ikusteko aukera izan genuen. Teorian emakumeentzako (eta bereziki lesbianentzako) egindako zinema dela dirudi, fetitxismoa eta sadomasoaren inguruko harremanak jorratzen dituena. Baina praktikan buruz irekiak baldin bagara, behintzat, edonorentzat dira film interesgarriak.
Atzo post-apocalyptic-cowgirl ikusi genuen. Imajinatuko duzuenez, eszenatoki postapokaliptiko batean dago girotuta. Roadmovie ere badela, esan dezakegu, western itxurakoa. Aitortu behar dut eszena edo une zehatz batzuk ikustea kostatu egin zitzaidala, ez baikaude ohituta halako eszenak ikustera edota sexua beste moduez ulertzera. Baina orokorrean filma gustatu zitzaidan, gustatu zitzaigun.
Porno gogorra izan daiteke hainbat unetan, baina era berean sentsualitate gradu ikaragarria erakusten digu, baina maitasuna ere, esango nuke, edo konplizidadea, behintzat. Gainera, film artistikoa da guztiz. Detaile guztiak zaindu dituzte, soinu banda ikaragarri ona da eta, halako film batek duen helburua lortu zuen gurekin: berotzea. Film osoa (aurrera azkar pasatu gabe) ikustea lortu genuen, eta gero gerokoak: larrua jo egin genuen eszenatoki preapokaliptiko batean. Ez auto baten gainean, hori ez, baina bai sofa eta mahai baten gainean, mundua bukatzear egongo balitz bezala. Gustura. Ea egun hauetan Maria Beattyren zikloarekin jarraitzeko aukera dugun. Merezi du eta!
31/12/2012
Lotuta
Ohean lotu zaitut,
hankak eta eskuak,
buruz behera.
Logelatik ibiltzen naiz,
astiro,
biluztu bitartean,
zure gorputza behatu bitartean,
nire menpe zaitut, guztiz.
Biluztu naizenean
ohe gainean jartzen naiz,
belauniko,
eta mingainarekin zeharkatzen dizut
sorbaldak, bizkarra, ipurmasailak...
Eta esku batekin, zabal zabalik,
zaplastako ederra
ematen dizut ipurmasailean,
eta gehiago eskatzen didazu,
eta gehiago ematen dizkizut.
Berotzen zaizkizu ipurmasailak.
Buruarekin jaisten naiz
eta hozka txikiak ematen dizkizut oinetan,
eta handik, hozkaz hozka
igotzen hasten naiz,
zure hanketatik
zure izterretatik,
alura iritsi gabe,
eta operazioa errepikatzen dut
behin eta berriro,
zure desira areagotuz.
"Larrua jo nazazu" erregutzen didazu orduan,
oihuka.
Eta beste zaplastako bat eskaintzen dizut.
Orduan, zakilaren burua kokatzen dut
zure alutxoaren sarreran,
eta bertan geratzen naiz,
zakila mugituz,
baina sartu gabe,
zure beheko ezpainak zakilarekin laztanduz.
"Sartu, sartu hondoraino!" oihukatzen didazu.
Baina oraindik ez. Oraindik ez da momentua heldu.
Bibragailu bat ateratzen dut
eta jolasa errepikatzen dut,
zure alutxoaren mugetan.
Eta azkenik barrura sartzen dizut bibragailua.
Eta zure barruan jolasten geratzen naiz tarte batez.
Gero, bibragailua atera eta uzkira eramaten dut.
Eta berriro ere uzkiaren sarreran jolasten geratzen naiz,
tarte batez,
eta gero zure ipurdi barruan sartzen dizut bibragailua,
esku zabalarekin zaplastako pare bat eman bitartean.
"Ongi portatzen ari zara", esaten dizut "eta sari berezia eskuratu duzu".
Atzean nago, ez nauzu ikusten.
Baina zarata entzuten duzu, kajoi bat ireki dudala.
Orduan nabaritzen duzu nire gorputza zurearen gainean
jartzen ari naizela.
Eta bi zakil sentitzen hasi zara zure bi zulotxotan.
Silikonazko bat alutxoaren sarreran, haragizkoa uzkian.
Bai, zakil-gerrikoa nik neuk jantzi dut gaur,
eta penetrazio bikoitza eginen dizut,
urteko azken eguna ospatzeko-edo.
Zakil gerrikoa nire zakilaren azpitik jarri dut
eta silikonazko zera hori zure aluan hasi da sartzen,
nire zakila zure ipurdian sartzen hasi den une berean.
Oihuka, intzirika ari zara.
Gogor bultzatzeko erregutuz, zaplastako gehiago eskatuz.
Eta ni, nire bi zakilekin, eskaintzen dizut
txortaldi eder-ederra,
eta zu bete-beteta zaude, bai ipurdian, bai alutxoan,
ezin mugituz, baina goxatuz.
Bi aldeetatik korritu egin zara.
Eta ni, zure ipurdian hustu dut nire kargadorea...
Eta eder ederra izan da,
zu modu bikoitzean larrua jotzea...
25/12/2012
Korridorean
Korridorean agertu da neska, strap-on, zakil-gerrikoa armaturik. Eta bertan harrapatu du mutila. Hormaren kontra jarri, galtzak belaunetaraino jaitsi eta atzetik eman dio gogor, gogotsu, eskuarekin zakila astindu bitartean.
Mutilaren sexu gogoak asetu ditu, eta husturik utzi du, plazerez husturik. Gustora, erabat gustora. Aspaldi nahi zuelako sodomizatua izatea.
Neska ere gustora. Aspaldi nahi zuelako mutilari sodomizatzea. Edonoiz errepikatzeko modukoa, korridorean bertan baldinbada ere...
Subscrever:
Mensagens (Atom)





