Muxu bat eman zioten elkarri eta beren azal biluzien gainean laztan-festa ederra ospatu zuten. Klitorien lurraldeetara eraman zituzten atzamarrak eta mihiaren txistuarekin idatzi zituzten hurrengo iraultzaren argibideak, titiburuen gainean...

Ongi etorriak gure desirak taularatzen diren lekura. Sexua, sentsualitatea, erotismoa... gorputzen dantza, azken finean.
Ibiltzen zara biluzik nire amets hezeen gainean eta zure oinen azala jartzen duzu nire azalaren gainean.
Ohe gainean eseri naiz, zure testu zaharrak irakurtzeko asmoz eta zure istorioek jotzen dute nire hankartean. Astiro irakurtzen dut, hitz bakoitzaren boterea dastatuz nire zakila handitzen den bitartean. Galtzontzilo apartatu dut pixka bat, zure janzkeraren deskribapena egiten duzunean, eta biok nola egingo genukeen larrua jo deskribitzean eskua eraman dut zakilara. Azala jaitsi dut mugimendu motelekin eta berriro igo, zure hitzek markatzen duten erritmoa jarraituz. Eta zure errelatoa azkartzen den einean azkartzen da nire eskuaren mugimendua, nire zukuaz zure testu zaharrak busti ditudan arte... 
Aspaldi ez nauzula lotu. Eta ongi gogoratzen ditut zure eskuak nire azalaren gainean, nire eskuak sorbaldan lotuz eta gero, ipurmasailen artean oinetara jeitsiz. Mugitu ezinik, zu nire aurrean masturbatzen zaren bitartean. Gero buelta ematen zenidan eta ahoz gora jarrita nire aurpegiaren gainean esertzen zinen. Eta mihiarekin lanean hasteko agindu. Eta nik zure aginduak betetzen nituen eta zure kobazulo hezea dastatzen nuen. Handik jaisten zinen eta tarteka, irrien artean, nire hankarte handitua dastatzen zenuen, tarteka, ni isurtzeko aukerarik eman gabe. Eta azkenik, nire zakilaren gainean esertzen zinen eta zure erritmora larrua jotzen zenidan, zu isuri arte, ni isurtzen nintzen ala ez inporta gabe... Eta gero, hozkailura hurbildu eta garagardo bat atera, nire eskuak, nire oinak askatu gabe. Garagardoa edaten zenuen eta niri zure ahotik ematen zenidan edaria eta nik edan. Gero garagardo gehiago edaten zenuen eta nire zakilaren gainean isurtzen zenuen eta han edaten zenuen. Nire zakila berriro altxatzen zen eta zure ahoarekin egiten zenidan amodioa, garagardoa eta nire zukuaren zapore nahasiak zure ahoan sentitu arte... Aspaldi ez nauzula lotu...
Etxera sartu eta zu aurkitu zintudan biluzik. Giltzak utzi nizkizula gogoratzen nuen, baina aspaldi zu ikusi gabe, aitortu behar dizut ez nuela zure bisita espero. Eta hantxe topatu zintudan, nire etxean, nire ohe gainean eta, gainera, biluzik. Baina biluzik ez ezik bat-batean ohartu nintzen mesanotxearen gainean zer zegoen. Pitxer bat olio. Ohean etzanarazi zenidan eta arropa erantzi. Biluzik geratu nintzen ohe gainean eta orduan zure eskuek hartu zuten olioa eta nire azalaren gainean zabaltzen hasi zinen. Bularrean hasieran, sabelean ondoren. Eta azkenik, zakilaren gainean. Zure eskuek irrist egiten zuten nire zakilaren gainean eta gora eta behera egiten zuten. Olio guztia bota zenidan hankartearen gainean eta masajerik irristagarriena egin zenidan, nire zukua olioarekin nahasi zen arte. Plazerez beteriko sentsazioak ez ziren bukatu horrekin eta zuk erakutsi zenidan udaberriko orgasmo eta sentsazio horiekin guztiekin jarraitzeko bidea...
Gerriko horrekin jantzita ikuste hutsarekin erupzio bat bezala sentitu nuen nire zakila. Irudi benetan ederra osatzen zuen nire ametsetako musa erotikoa, nire betiko ninfa ederra. Eta paperak aldatzeko tenorea zela esan zidan, mutila izatea zer zen sentitu nahi zuela, eta niri neska izatea zer zen sentiarazi nahi zidala. Ahal zuen moduan, furgoneta barruan zutik jarri zen eta ni bere aurrean belaunikaturik jartzeko agindu zidan. Egoera dominatzen hasi zen eta aginduak ematen ere bai. Gogor, gupidarik gabe, baina goxo era berean. Eta silikonazko zakila hura jateko agindu zidan. Ni harriturik nengoen, zer egin oso ongi jakin gabe. Baina aginduak betetzeko prest. Nire eskuekin bere ipurmasailak hartu eta zakila jaten hasi nintzen. Sentsazio hori, gezurrezkoa bazen ere, sentitu nahi nuen. Eta zakila jaten nion bitartean nire atzamarrak bere atzeko zulotxoarekin jolasten hasi ziren. Bera estasi moduko batean zegoela zirudien, eta bere eskuak nire buruan jarrita mugimenduak agintzen zizkidan. Nahikoa da! Oihukatu zidan bat-batean. Hartu ninduen eta lau hanketan jartzeko agindu zidan. Lau hanketan jarri nintzen eta burua zoruaren parean jartzeko ere esan zidan. Zeharka ikusten nuen zer egiten ari zena eta ezin beroturik nengoen, postura horretan eta bera, zakil-gerriko horrekin jantzita. Atzean kokatuta bere eskuek nire zakila hartu zuten eta mugimendu bortitzekin astindu ere. Baina horretan ez zen gehiegi luzatu. Bote bat lubrikante irekitzen zuela iruditu zitzaidan. Botiketan saltzen duten Johnson K-Y horietako bat-edo. Eta berehala bere atzamar hotzak nire ipurtzuloaren inguruan nabaritu nituen. Ipurtzuloa tartetxo bat masajeatu ondoren bere hatz erakuslea nire barruan nola hasi zen sartzen konturatu nintzen. Hasieran pixka bat besterik ez. Gero barruraino. Eta barruan zegoelarik motel-motel mugitzen hasi zen. Eta hatzarekin jolasten hasi ere, poliki-poliki kanpora eta barrura, kanpora eta barrura. Eta nik jarraitzeko eskatzen nion, egiten zidana gustatzen ari zitzaidalako. Eta ez dakit zenbat denbora egon zen horrela. Dexente iruditu zitzaidan niri, behintzat. Eta orduan, beste gonbidatuarentzat lekua egina zegoela iruditu zitzaionean silikonaren hotza nabaritu nuen nire ipurtzuloaren sarreran. Eta astiro-astiro silikonazko zakila nire barruan sartzen hasi zen, “larrua jo egingo dizut!” oihukatzen zidan bitartean. Hasieran punta sartu zidan eta punta barruan zegoelarik mugimendu zirkularrak egiten hasi zen, kontu handiz. Eta horrela, kontu handiarekin, nire ipurdiko espazioak konkistatzen hasi zen. Punta sartu ondoren beste zati txiki bat ere sartu zuen. Eta berriro zirkuluak. Eta berriro zakila atera eta lubrikante gehiago eman. Eta berriro barrura, tarteka. Eta horrela, esku batekin nire gerritik heltzen ninduen bitartean eta bestearekin nire barrabilak eta zakila laztantzen zituen bitartean, barruraino sartu zidan bere zakil osoa, eta nik minaz baino gehiago plazerez oihukatzen nuen, ia-ia erotutik. Eta sentsazio arraroak ere, uste baitut ipurditik orgasmo bat izan nuela. Orduan zakila atera zuen eta gerrikoa kendu gabe, berak eman zuen buelta eta lubrikantea seinalatu zidan. “Orain zu”, erregutu zidan, “izan zaitez nire jabe, emadazu ipurditik!”. Nik leherzorian negoen, baina lubrikantea hartu eta nire zakilean eman ondoren bere iputzuloaren inguruan ere eman nion. Atzamar bat ere sartu nion eta lekua egin ostean nire zakil bolkanikoa sartu nion, barruraino kolpe batez eta aguantatzen saiatu banintzen ere, bultza egin nuenean hirugarren aldian nire zuku beroa deskargatu nion bere atzeko zulotxo goxo horretan. Eta gero, etzanda geratu ginen biok tarte luze batez. Ondoren, berriro herrian, lejia goxo batekin ospatu genuen gure sexu-deskubrimendu berriak eta udaberriko orgasmo eta sentsazio eder horiek guztiak…