30/03/2011
Eskuburdinak
29/03/2011
Menpe
23/03/2011
Jo ezan berriro...
22/03/2011
Ohean etzanda...
10/03/2011
Ikasteko filmak ( II )
Esperientzien bidetik
*****
Kabaretariak oso ondo azaldu du prozesua. Norberak bere erritmoa badu ere orokorrean antzeko urratsak ematen dira (ezagunekin hitz egindakoaren arabera bai behintzat) modu naturalean. Poliki eta goxo hasten gara mingainarekin, gero hatzaren zatitxu bat sartuz, jarraian gehiago... ondoren ematen den urratsa izaten da zailena, izan ere, uzkiak, normalean ez dituen tamainetara ohitu behar da. Kabaretariak ondo esan duen moduan “hezi” egin behar da. Prozesu horretan buruak izugarrizko eragina dauka, hartara burua “hezi” beharreko organoa delakoan nago ni ere. Momentuan, kitzikatze maila altuan baldin bagaude guztia errazagoa da, erlaxaturik gaude eta zonaldea hartzaile izateko prestatuagoa baitago, burua ere noski. Lubrikantea erabiliz (listua ez da hain eraginkorra ta...) zakilaren punta poliki sartu daiteke hasieran eta apur bat mugitu (zirkuluak egiten adibidez, gora eta behera astinduz...). Plug txikiak maneiatzea errazagoak izaten ohi dira haiseran, emaileak kontrola errazago mantendu dezakelako. Nik hasierako prozesuetarako, Fun Factory-ren bat erabili nuen, http://blogsextoys.com/_
baina antzeko edozein egon daiteke ondo. Bigarren urrats batean dildo dardarkari http://www.
Oso oso gozagarria. Ez da lodiegia baina luzeagoa da. Luzeera gainera ez dauka gehiegizkoa, beraz hasierarako ondo dago. Egia esan hau hasieratik oso ondo sartu zen. Bibradore txiki bat dauka, jarri eta kendu daitekeena. Kentzen denean hatza sartu daiteke, beraz hatz luze baten modura erabili dezake emaileak edo norberak ere. Gomendagarria oso benetan. Gero ere, ezagutu dudan gauza interesgarri bat sarketa baino lehen erabilgarria den zerbait da. Esprai bat da eta uzkia apur bat erlaxatzeko balio du. Ez du uzkia lokartzen, baina hasierako sarketan lagungarria da oso. Kontua zera da, nik erabilitakoarekin adibidez ezin dela kondoirik erabili... (beno erabili daitekze baina zulatzen ditu). Halere mota desberdinetako espariak ere badaude eta horiek bai, horiek kondoiekin erabil daitezke. Eta hala gabiltza... egunero ikasten eta goxatzen, jjj.
Goikoa nire esperientzia pertsonalaren araberako idatzia da, mila istorio desberdin egongo dira gorputz bakoitzean. Zuekin konpartitu nahi izan dut niretzako halako idatzi bat momentu egokian interesgarria izango zelako edo...
mxk
Nora
*****
07/03/2011
Ikasteko filmak ( I )
Ohar guztiak dira interesgarriak eta guztietatik ikasi dezakegu zerbait.
Azken oharrak irakurrita, beraz, film interesgarri batzuk etorri zaizkit gogora, Tristan Taormino sexologoak eginak, eta beste blogalari bati esker film horiek jaisteko linkak lortu. Ingelesez daude baina azpitituluak gazteleraz. Jaisteko badakizue: hiru artxiboak jaitsi ondoren, WinRar programarekin lotu eta... filma ikusgai! Ea lagungarriak diren!
03/03/2011
uzkia
erdi lotan zaude, gustura
eta zure sorbalda daukat nire aurrean
zure kurbak, zure azalaren usaina,
zure ipurmasail borobilak,
eta laztan txikiekin hasi naiz zure azala ferekatzen
poliki poliki hasi zara esnatzen
zure gorputza ere,
lubrikantea hartu dut
nire hatzak busti
baita zure uzkia ere;
hor jolasteko gogoak ditut
zure erreakzioak ikusi
sentitu,
eta ez dut presarik.
Esku batekin ireki dizkizut ipurmasailak,
bestea zure uzkira eraman
eta hatz batekin hasi naiz jolasten zure uzkiaren inguruan
laztan goxoak emanez
eta astiro astiro hasi naiz hatza zure uzkiaren barruan sartzen,
punta hasieran
barrurago gero
uzkiaren barruan zirkulu txikiak eginez.
Zure atzean nago
eta nire aurpegia jarri dut zurearen atzean,
baina burua altxatu dut eta zure aurpegiaren keinuak
zure albotik jarraitzen ditut,
intzirika ari zara,
gehiago eskatzen didazu,
eta hatz osoa hondoratu dizut ipurdian.
Zure eskuak eraman dituzu alura
eta hor, aurrean, zu zeu hasi zara lanean,
esku bat alu bustiaren barruan, bestea klitoriaren gainean,
"erakutsidazu" esan dizut, nire hatza zure ipurditik atera gabe.
Erakutsi didazu, isuri zara intzirika
eta nik goxatu egin dut
ikuskizunarekin
nire hatzarekin
zure ipurdiarekin
zure plazerarekin...