09/04/2011

Ikasteko filmak (III)



Loturen edota menpekotasun jolasen inguruko Tristan Taorminoren beste film interesgarri bat. Jende askok zerbait iluna bezala ikusten ditu horrelako jolasak, edo tabu gehiegi daude oraindik honen guztiaren inguruan, baina, gustu kontu bat dira, beste osagai bat gure sexu harremanetan, erabili ahal duguna edo ez, baina ongi da jakitea menuan aukera hau dugula.
Iluntasunetik ateratzeko film aproposa eskaini digu Tristanek, harreman osasuntsuak erakusten dizkiguna eta, jakina, tenperatuta igotzen laguntzen duena: loturak nola egin , lotura mota ezberdinak, materialak eta, behingoz lotuta zaudela (edota zure ohekidea lotuta duzula) proposamen ezberdinak jolasteko… Eta, garrantzitsuena, beti bezala, komunikazioa da!

Hemen azpian dituzue filmaren irudi batzuk eta LOTURA honetan filma on-line ikusteko aukera.











Ingelesez dago, baina, ingelesa ulertu ez arren, irudiak nahikoak dira ulertu behar dena ulertzeko. Goxatu eta udaberria aprobetxatu. Ohekide egokia bilatu eta zure ohean, atean edo bururatzen zaizun lekuan… LOTU!

3 comentários:

Nora disse...

Ummm... ooooso ooooso pinta ona dauka honek... ere.
Mila mila esker!!!

Anónimo disse...

lotura goxoak, bai... a ze morbo!

Nora disse...

Bai bai... morbo ikaragarriya maten du, ai ene! eta film guzia kitzikagarria da oso. Latza!!
Neu lekutan dakat ingelera, baina tipak oso ondo hitz egiten du eta nitzako harrigarria bada re ia guzti guztia ulertu det...ikasteko gogoak ote! jjj