07/04/2011

sorpresa

Landetxera iritsi ginen Lore eta biok. Etxean eroso jarri eta, heldu bezain pronto, jolasteko gogoz geunden. Lorek galdetu zidan:

- Zein da niretzako prestatua zenuen sorpresa, ba?
- Lo gelara sartu eta kajoian dagoen arropa jantzi. Ni hemen izanen nauzu, zure zain.

Egon gelan geratu nintzen eta Lore logelara sartu eta atea itxi.
Logelan topatu zuen nik utzitako lentzeria: izterretaraino iristen diren mediak, tanga beltza, ligak, titiburuak bistan uzten zituen bularretakoa eta takoidun zapatak.
Sorpresa arropa hori zela pentsatu zuen Lorek, baina benetako sorpresa atea irekitzean topatu zuen. Atea ireki eta aho bete hortz geratu baitzen.

Egon gelan hiru mutil topatu zituen. Nik gonbidatutako bi ezagun eta hirurok.
Eta hirurok biluz-biluzik geunden, maskara txiki bat izan ezik.
Hasieran lotsaturik geratu zen, zer egin jakin gabe, baina poliki poliki berotzen hasi zen eta egoeraz jabetzen hasi.
Sofan eserita geunden hirurok. Guregana hurbildu, gure aurrean belauniko jarri eta, eskuekin gure gorputzak laztantzen hasi zen, banan bana. Bularrak, sabelak, izterrak, barrabilak, zakilak...
Ni, sofaren albo batean eserita nengoen eta Lore beste bi mutilen aurrean jarri zen, oraindik belauniko. Haien zakilak gogor hartu eta gora eta behera astintzen hasi zen eta, tarteka, zakil horiek ere ahoan sartzen zituen. Bata eta bestea, bata eta bestea...
Orduan, niri begiratu eta laguntzeko keinua egin zidan.
Belauniko jarri nintzen bere ondoan. Eskua nire buruaren gainean jarri eta mutil baten zakilaraino gidatu ninduen. Mutil horren zakila jaten hasi nintzen. Lore ere bere burua makurtu eta, nire ondoan, bestearena jaten hasi zen. Hau ez zen nik buruan nuena, baina, tira, bera ari zen orain jokoa gidatzen.
Bat-batean gelditu eta esan zidan:

- Nik eginen dudana zuk ere egitea nahi dut, ados?

Baietz egin nion buruaz.
Tanga erantzi zuen eta, burua beste alderantz biratuz, lau hankatan geratu zen, ipurdia gure lagunei eskainiz. Bere ondoan jarri nintzen ni ere, lau hankatan. Hurbil hurbil geunden. Burua zoruraino makurtu zuen, eta nik bere atzetik. Burua nire aldera biratu eta gure begiradak aurrez aurre geratu ziren. Eskuak ipurmasailetara eraman zituen (nik ere, noski), ipurmasailak ireki eta gure lagunei esan:

- Ireki itzazue bi ipurditxo hauek batera, mesedez…

Eta gure lagunek hala egin zuten, lasaitasunez eta kontu handiz gure ipurdietan sartu eta, barrabilak gure ipurmasailen kontra jotzen hasi ziren, Lore eta biok elkarren aurpegiaren keinuak ikusi bitartean.
Ikuskizun ederra izan behar eta, gure lagunek ez zuten gehiegi ere iraun. Berehala korritu ziren gure ipurdietan. Baina Lorek esan bezala:

- Orain gehiago iraungo dute bigarren asaltoan…

Niri eta beste mutil bati berriro sofan esertzeko esan zigun. Hirugarren mutila hartu eta zoruan etzateko esan zion. Mutilak hala egin zuen. Zakila erlaxaturik zeukan baina, Lore, bere hanken artean belauniko jarri eta aho barruraino sartu zuen. Era berean, hatz batekin jolasten hasi zen mutilaren uzkian. Eta poliki poliki zakila handitzen hasi zen Loreren ahoan. Nirea jaitsi gabe zegoen, baina sofako beste lagunarena ere tentetzen hasia zen jadanik…
Zakil hori tente zegoelarik, Lore bere gainean jarri, zaldi bat balitz bezala, zakila alutxorantz zuzendu eta gainean eseri zen. Zakila alutxoaren barruraino sartuta.
Orduan, Lorek burua makurtu zuen mutilaren aurpegiraino, eskuak berriro ipurmasailetara eraman, ireki eta, nire ondoko mutilari begira esan zion:

- Orain zulatuko didazu ipurditxo hau behar den bezala?



Mutila bere atzean jarri, zakila uzkirantz zuzendu eta sartzen hasi zen. Ni lehertzear nengoen irudi horrekin: Lore bi aldetatik penetratua! Eta, gainera, nire aurrean.
Orain bai, lan bikaina egiten ari ziren gure mutilak, bata azpian eta bestea atzean.

- Guztiontzako lekua dago hemen!- oihukatu zidan Lorek.

Nik bere hitzak ulertu eta bere aurpegiaren aurrean jarri nintzen belauniko. Eta berak, nire zakila hartu eta ahoan sartu zuen. Eromena zen! Eromen ederra. Hiru mutilok korritu ginen, baina Lorek ez zituen gure zakilak askatu bera guztiz ase geratu arte.
Dena dela, ostirala gaua zen eta landetxea asteburu osorako geneukan hartuta…

1 comentário:

Lore disse...

Gaur urtu nauena ez da eguzkiaren beroa hain juxtu...
mx