04/04/2011

Menpe (II)

Beste egunen batean, logela berberan geundelarik, halexe esan zidan:

- Jolasa errepikatu nahi dut baina alderantziz, gaur zu nire jostailua izatea nahi dut, zu nire menpe izan…
- Ba…-erantzun nion- zure aginduetara nauzu.
- Ados ba! Has zaitez arropa eranzten!

Ohean gainera etzan zen eta ni zutik jarri nintzen bere aurrean eta biluzten hasi. Kamiseta, galtza bakeroak, galtzontziloak… Biluz biluzik geratu arte.



- Orain- jarraitu zuen- ikusi nahi dut nola kentzen dituzun zure hankarteko ileak. Aulki bat jarri hemen, ohe aurrean, makinatxoa hartu eta aurrera…

Ilea mozteko makinatxoa ekarri, aulkia jarri eta bertan eseri nintzen. Hankak zabaldu eta begi-bistan neukan nire zakila, gero eta gogorrago. Makinatxoa martxan jarri eta ilea mozten hasi nintzen.

- Den dena moztu!- agindu zidan- guztiz biluzturik ikusi nahi zaitut eta!

Eta halaxe egin nuen.
Bukatu nuenean bera altxatu zen, krema hidratatzailea hartu, nire aurrean belauniko jarri eta krema nire hankartearen inguruan zabaltzen hasi zen. Hankartearen inguruan, barrabiletan, baita zakil gogortuaren gainean ere. Bukatu zuenean miazkada luze batzuk eman zizkidan zakilean nire barrabilak estutu bitartean.

- Ongi da- jarraitu zuen- antifaz hau jarri.

Soilik begiak estaltzen zituen antifaz horietako bat eman zidan eta nik jantzi.
Orduan jostailuen kutxa ireki, ipurdirako txinatar bolak atera eta halaxe esan zidan:

- Orain aulkian eseriko naiz ni, balkoiaren aurrean. Zu balkoira aterako zara, lau hankatan jarrita, eta bola hauek, poliki poliki, zure ipurditxoan sartuko dituzu.

Ni lau hankatan jarri eta balkoira atera nintzen. Aurpegia kalerantz begira neukan eta ipurdia barrurantz begira, aulkirantz, berak agindu bezala.
Eta kalea eta aurreko leihoak ikusi bitartean (eta lubrikantea zabaldu ondoren) txinatar bolak nire ipurditxoan sartzen hasi nintzen, astiro-astiro, bola bakoitza nola sartzen zen sentituz. Azken bola sartu nuenean zaplada goxo bat nabari nuen nire ipurmasailetan.

- Burua makurtu eta geratu hantxe tartetxo bat!- agindu zidan- ikuskizunaz goxatu nahi dut eta!

Nik burua zorurantz makurtu, (ipurdia altxatuta) eta halaxe geratu nintzen.
Ez dakit zenbat minutu pasa ziren baina handik tartetxo batera bera hurbildu zen, berriro ere, nire atzekaldera. Zaplada berri bat eman zidan ipurmasailetan, nire belarrira hurbildu eta zakil-gerrikoa erakutsiz halaxe esan:

- Orain, honekin, nik irekiko dizut ipurditxoa, bai? Barru-barruraino sartuko dizut, edonoren begiradarena urrean, ikus dezatela zu nire neskatxoa zarela eta ni zure mutila, ikus dezatela nire aginduetara zaudela, bai?

Orduan ohartu nintzen, baita ere, berak ere aurreko eguneko maskara jantzirik zeramala.
Eskuak hartu zizkidan eta alboetara zabaldu. Eta zapi pare batekin balkoiko barandatxoetara lotu.

- Horrela ezingo zara mugitu, ezin niregandik ihes egin… - xuxurlatu zidan berriro.

Atzera itzuli zen. Arropa nola eranzten zuen entzun nuen. Gero esku bat nire hanken artean sartu, barrabilak bere esku horren barruan sartu eta, bigarren eskuarekin txinatar bolak hartu eta ateratzen hasi. Poliki-poliki, banan-banan nola ateratzen ziren sentituz.
Azkena atera zenean zaplada berri bat nabari nuen nire ipurmasailetan.

- Eurra emango dizut orain!- oihukatu zidan- ipurditxo ireki eta goxo honetan.

Eskuak nire aldaketan jarri eta silikonazko zakila nire ipurditxoan sartzen hasi zen.

- Beldurrik gabe bultzatu!- eskatu nion- guztiz irekita nago zuretzat!
- Aaaaa- erantzun zidan- hori da, erruguka ari zara, beraz gustatzen zaizu nola zulatzen dizudan ipurdia hemen, munduaren aurrean, e?

Bere hitz zikinek zoratzen ninduten, baita lotuta eta guztiz bere menpe egoteren sentsazioa ere. Eta gogor hasi zen bultzatzen nire ipurdian, eta ni intzirika hasi.
Eta bultzatzeari utzi gabe, esku batekin kendu zidan antifaza eta, orduan, aurreko etxeko leiho batean argi ikusi ahal izan nuen emakume gazte bat zegoela, guri begira, adi-adi eta oraindik beroago jarri ninduen horrek.
Bat-batean bultzatzeari utzi, nire ipurditik atera, eskuak askatu zizkidan eta esan:

- Orain buruz bera etzan eta eskuak gorantz eraman.

Balkoian luze etzan nintzen, eskuak gorantz jarri eta, horrela nengoela, berriro ere lotu zizkidan eskuak barandatxoetara.

- Orain dantza eginen dut zure zakilaren gainean -esan zidan- zu lehertu arte… eta gehiago!

Zakil-gerriko kendu zuen, baita zakil-gerrikoari jarritako kondoia ere, eta nire gainera esertzera etorri zen. Bera guztiz biluzik zegoen, maskara izan ezik. Esku batekin nire zakila hartu eta bere alutxorantz zuzendu zuen. Aldakak jaitsi zituen eta kolpe bakar batez zakila barru-barruraino sartu. Alutxo eder hori blai-blai eginda zegoen. Orduan, nire zakila barruan zuelarik, aldakekin zirkuluak egiten hasi zen. Eta bitartean, zakil-gerrikoa esku batekin hartu eta nire ahoan eskaini zidan:

- Miazkatu!- agindu zidan- miazkatu zure ipurdi goxoa zulatu duen zakil eder hau!

Hitz horiek esan eta ahoan sartu zidan zakila, sartu-irtenak eginez, aldakak mugitzeari utzi gabe. Ni zoraturik nengoen, inoiz baino beroturik eta berehala deskargatu nuen nire zukua bere barruan. Halere, zakila oraindik gogor-gogorra neukan. Erekzioa ez zitzaidan jaitsi, beraz, berak aprobetxatu eta bere dantza lizun-ederrean jarraitu zuen, berak ez-dakit-zenbat-aldiz korritu arte, ni bere jostailu bihurtuta.
Eta leher eginda bukatu genuen biok, balkoian etzanda besarkaturik, goxo, eder, lasai…

2 comentários:

Lore disse...

Gora emakume kañeruak re!!

Kabaretari disse...

GOOOOOOOOOORA! jjjjj